Arnegi
Arnegi[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 8,1 kilometrora. Altuera 218 eta 1 410 metro artekoa da, eta 21,21 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 237 biztanle zituen.
Arnegi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Jasokuntzeko eliza eta pilotalekua | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Garazi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Arnéguy | ||
Auzapeza (2014-2026) | Catherine Bègue (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64047 | ||
Herritarra | arnegitar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°06′33″N 1°16′52″W / 43.1092°N 1.2811°W | ||
Azalera | 21,21 km2 | ||
Garaiera | 218-1410 metro | ||
Distantzia | 8,1 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 237 (2018: 0) | ||
Dentsitatea | 10,84 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,04 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 49,04 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 70,78 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 1,74 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,55 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 65,38 (2010) | ||
Erabilera | % 34,21 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1659ko azaroaren 7a (independentzia) | ||
Webgunea | www.arnegi.eus |
Bertako biztanleak arnegitarrak dira.
Izena
aldatuArnegi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Arnéguy ("agnegí" ahoskatua)[3]
- gaztelaniaz: Arnegui ("arnégi" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Arranegui (1284)[4]
- Arranegui de supra (1284)[4]
- La Ferrière d'Arranegui (1614)[4]
- Arrenéguy (1614)[4]
- Arneguy (1614)[4]
- Rénéguy (XVII. mendea)[5]
- Notre-Dame d'Arnéguy (1703)[6]
- Arnegui (1796)[4]
- Arneguy (1801)[4]
Etimologia
aldatuArnegi izena Arranhegi izenaren uzkurduratik dator, eta, aldi berean, arran ("arantzastu") eta hegi hitzen elkarketak osatzen du.[4]
Geografia
aldatuAintzila Luzaideko ibarran dago.
Mugakideak
aldatuKlima
aldatuDatu klimatikoak (Luzaide, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.0 | 26.0 | 29.0 | 32.0 | 35.0 | 39.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 33.0 | 25.0 | 24.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.1 | 12.0 | 14.5 | 16.1 | 19.8 | 22.7 | 24.7 | 25.0 | 23.0 | 19.3 | 14.2 | 11.7 | 17.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.2 | 7.8 | 9.9 | 11.3 | 14.8 | 17.6 | 19.6 | 19.8 | 17.6 | 14.7 | 10.2 | 8.0 | 13.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.4 | 3.6 | 5.2 | 6.5 | 9.8 | 12.6 | 14.6 | 14.7 | 12.1 | 10.0 | 6.2 | 4.3 | 8.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -13.0 | -9.0 | -8.0 | -2.0 | 1.0 | 4.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -2.0 | -7.0 | -8.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 159.8 | 146.5 | 145.5 | 171.0 | 123.9 | 85.6 | 72.5 | 93.9 | 103.2 | 136.7 | 188.6 | 160.2 | 1577.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 78.6 | 83.5 | 93.1 | 65.4 | 63.7 | 68.0 | 62.0 | 56.5 | 87.9 | 98.7 | 92.3 | 75.0 | 98.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.6 | 13.9 | 14.7 | 17.7 | 17.5 | 15.3 | 13.6 | 14.4 | 12.8 | 15.2 | 15.4 | 15.3 | 180.2 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 2.1 | 1.0 | 0.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 0.9 | 6.2 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[7] |
Etxeak eta auzoak
aldatu- Herria
- Ondarrola edo Ondarla
- Oxetenea
- Xakuenea
- Anttonenea
- Bernardoenea
- Bixkarrea
- Intxaurrea
- Moxoa
- Kuria
- Gaztelu
- Kartta
- Ixtehotea
- Pekomartxota
- Pekoaleira
- Gainekoaleira
- Ardantxa
- Baxoa
- Bastila
- Behorlegia
- Zeztaua
- Zeltzane
- Unaia
- Bizkaia
- Udiria
- Hameka
- Borderrea
- Hartxa
- Pagola
Historia
aldatuXVIII. mendera arte, Arnegi Luzaide udalerriko auzo bat zen. Hala ere, Frantziar eta Espainiar Estatuek muga bat ezarri zuten Luzaideko ibarran, muga tradizionalak errespetatu gabe, eta 1659ko azaroaren 7an Arnegi eta Luzaide banandu zituen, bi estatu ezberdinetan jarriz. Hori dela eta, Arnegiri udalerria eman zioten, udalerri independente bihurtuz. Arnegiri Ondarrola edo Ondarla auzo luzaidarra ere gehitu zitzaion, luzaidarra zen Elizaldeko auzoarekin jarraitasun geografiko bera izan arren, administratiboki Frantziaren mende zegoena. Prozesu bera, baina alderantziz gertatu zen Pekotxetako tokiarekin. Aurretik, Arnegi auzoaren zati bat (izatez, jarraikortasun geografiko bat ere osatzen dute), honetatik nahitaez banandua izan zen, Luzaideko auzo bat bihurtuz, Espainiar Estatuan.[8]
Arnegin 1614an sinatu zen Erroko eta Baigorriko ibarren artean Sorogainibar eta Kintoa larreen inguruan bakeak egiten saiatzen zen akordioa.[9]
Frantziar Estatuaren lurraldea bi eremutan banatu zenez, bata Wehrmachten mendekoa eta bestea Vichyko gobernuak administratua 1940ko ekainaren 22an, Arnegi Hirugarren Reichako administrazioari esleitu zitzaion. Demarkazio-linea ibarran egon zen, Arnegi eta Luzaide artean.[10]
Demografia
aldatu1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
225 | 515 | 593 | 696 | 676 | 750 | 920 | 1032 | 935 | 907 | 941 | 902 | 836 | 823 | 772 | 685 | 704 | 699 | 661 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2011 | 2016 | 2018 | |
668 | 676 | 591 | 616 | 630 | 605 | 568 | 570 | 526 | 444 | 397 | 337 | 314 | 286 | 279 | 241 | 236 | 237 |
Ekonomia
aldatuUdalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Luzaiden egon arren, Arnegiko bizilagun asko Pekotxetako bentetean ari dira lanean, eta horiek dira udalerriko hornidura-gune nagusia.
Politika
aldatuAuzapezak
aldatuHasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1995 | 2001 | Pierre Bègue | |
2001 | 2014 | Gratien Curutchet | |
2014 | karguan | Catherine Bègue | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
aldatu2017ko urtarrilaren 1era arte, Arnegi Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[11]
Kultura
aldatuDonejakue Bidea udalerritik igarotzen da, Donibane Garazitik datorrena. Hurrengo udalerria Luzaide da.
Euskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Arnegi sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Baigorri, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena, Garaziko gainerako herriak ez bezala.[12]
Koldo Zuazok, 2010ean, Arnegik nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[13]
Ondasun nabarmenak
aldatuArnegitar ospetsuak
aldatu- Joseph Camino (1927-2015), idazlea.
Irudiak
aldatu-
Herriko etxea
-
Manex buru beltx ardiak
-
Kale nagusia
-
Jasokuntzeko eliza
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ a b c d e f g h Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
- ↑ Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse Navarre : leur histoire et leurs traditions. Arthaud ISBN 2-7003-0038-6. PMC 2492212. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
- ↑ «Arnegiko udalerria» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
- ↑ «Armistice 1940, France Allemagne, MJP, université de Perpignan» mjp.univ-perp.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-12).
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.