Done Martine Toursekoako eliza

XV. mendeko kristiau eliza, Abaurrepean kokatuta

Done Martine Toursekoako eliza Aezkoako Abaurrepea udalerrian XV. menedko kristiau eliza bat da, gotiko estiloan.

Done Martine Toursekoako eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAbaurrepea
Koordenatuak42°54′40″N 1°13′03″W / 42.91101569°N 1.21737581°W / 42.91101569; -1.21737581
Map

Eraikina aldatu

XIV. mendeko tenplu gotikoa da. Habearte zabala du, gurutze-ganga bakunez estalia, eta burualde poligonala, estalki gallonatua duena. Elizaren kanpoaldean, harlanduzko hormak daude, itxuraz handituta, eta teilatu modernoa du. Atea gotiko estiloko arku zorrotza da, eta lau arkibolta ditu oinarri poligonaleko zutabetxoetan bermatuta, baita orbelezko kapitelak ere, gotikoak horiek ere. Dorrea piramide-formako teilatua duen kanpai-gorputz batera murriztuta dago, eta habeartearen oinaldeko atalaren gainean dago altxatuta, Erdi Aroko tipologiaren arabera.

XVI. mendearen hasierako burdin hesi gotiko batetik sartuko gara presbiteriora, motibo gotiko berantiarrak dituen idulki batean bermatuta. Barnealdean, XVII. mendearen hasierako Kristo Gurutziltzatu erromanista bat dago.

Espazioaren buruan, erromanista estiloko eta arkitektura klasizistako erretaula nagusi bat dago, 1611. urtetik aurrera egina, XVIII. mendearen amaierako edo XIX. mendearen hasierako polikromia neoklasikoarekin. Erretaula hori Juan de la Hera eta Gaspar Ramos mihiztatuen lana da, eta bere arkitekturagatik nabarmentzen da, erliebezko eskulturagatik baino gehiago, Kristoren Pasioko eta San Martinen bizitzako hainbat eszena aurkezten ditu. Presbiterioaren alboetako horma-atalek bi erretaula neoklasiko txiki dituzte, San Joseri eta San Frantzisko Xabierkoari atxikiak, garaiko marmolak polikromian imitatzen dituztenak.

Ebanjelioaren aldean kapera txiki bat irekitzen da eta korua tenpluaren oinaldean dago. Bertan, 1500. urte inguruko Errege Katolikoen estiloko karel bat ikus dezakegu, Nafarroako eta Abaurrepeko armarriekin, hau da, ibarreko armarriarekin. Obra hau, baita burdin hesiak ere, Aezkoako Jaunak ordaindu zituen. Korupean harrizko bataiarri bat aurkituko dugu, pulpitua 1752koa da eta koruko harlandua eta fazstola barrokoak eta mende berekoak dira. Eskema berantiar gotikoko prozesio-gurutze bat ere kontserbatzen da, erliebeekin zilarrezkoa, Abaurregainetik herriaren sarreran zegoen harrizko gurutzaduraren zati bat eta herriko bi baselizen argazkiak, jada desagertuak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu