Almadiak luzera berdineko zuhaitz-enborrez eginiko erreka-ontziak dira. Enbor hauek landare abarrekin elkarlotuta daude eta almadiaren aurreko zein atzeko atalean aurraunez horniturik dago, norabidea zuzentzeko.

Almadiak Ezka ibaian, Burgin

Aspaldi, Nafarroa Garaiko Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkariko ibarretan basoen ustiapena ekonomiaren zutabe nagusietako bat izan zen. Horrexegatik, almadiak egitea, zura garraiatzeko modurik onena zen.

Almadiazainek Ezka ibaitik jaitsi eta Aragon ibaitik segitzen zuten Ebro ibaira iritsi arte. Han, ibaiertzeko hiriguneetan zura saltzen zuten.

Aragoin ("nabata") eta Katalunian ("rai")ere erabili izan zituzten tradizionalki Pirinio aldean.

Almadia eguna

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Almadiaren Eguna»

Urtero Burgiko Udalak nahiz Burgiko Almadiaren Museoak antolatuta apirilaren amaiaera edota maiatzaren lehenbiziko egunetan Almadiaren Eguna jaialdia ospatzen da.

Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako almadiazainak oroitu eta omentzeko asmoz, Almadiaren Eguna egiten hasi zen. 2005ean, Interes Turistikoko Jai Nazionala izendatu zuten. Harrezkero, udaberri oro, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, almadiazainek berriro ekiten diote Eska ibaiaren uretatik jaisteari. Ikuskizuna, Burgiko erdi aroko zubian amaitzen da, non beste ekitaldi batzuk antolatzen diren, hala nola: azokak, kontzertuak, herri kirolak, Urrezko almadia saria ematea, eta abar.

Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Burgiko Almadiaren Museoa»

Almadiaren eguna eta almadieroen eguna antolatzeaz, Burgiko Almadiaren Museoa gestionatzeaz eta almadiei buruzko hitzaldiak, ekitaldiak eta beste hainbeste gauza antolatzeaz arduratzen den kultur elkartea da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu