Ireki menu nagusia
Santiago Segura, Donostiako Beldurrezko Astearen irekiera-ekitaldian.

Donostiako Beldurrezko Astea (ofizialki Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea) Donostian urriaren amaiera eta azaroaren hasiera artean burutu ohi den Fantasiazko eta Beldurrezko zinemari buruzko zinemaldia da. 1989an sortu zen eta astebete irauten du. Filmak proiektatzeaz gain beldurrezko edo fantasiazko gaiekin zerikusia duten ekitaldiak burutzen dira.

Zinemaldi hau burutzen den garaian, Gipuzkoako hainbat herritako zinema aretoetan ere beldurrezko filmak proiektatzen dira, hala nola[1] Arrasate, Tolosa eta Beasainen.

Eduki-taula

AtalakAldatu

Beldurrezko Astea atal hauetan banatu ohi da[2]:

  • Film Luzeen Lehiaketaren Atala: 6.000 euro eskaintzen dituen Ikuslegoaren Sarirako lehiatuko diren genero honetako film luze nabarmenen hautaketa da. Sari hau zinemaldira doan ikuslegoak bozketaren bidez erabakitzen du eta film hori Euskal Herrian banatzen duen etxe banatzaileari ematen zaio; halakorik ez baldin badago, ekoiztetxeari edota film hori izen emana dagoen konpainiari ematen zaio.
  • Film Laburren Lehiaketaren Atala. Film laburrek honako bi sari hauek irabaz ditzakete:

- Ikuslegoaren Saria - Nazioarteko Epaimahaiaren Saria

  • Espainiar Film Labur Onenaren Saria: Sari hau Beldurrezko Astean zehar hautatutako espainiar film labur onenari ematen zaio.
  • Film labur Onenaren Urrezko Méliès Sarirako izendapena: Urteko Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Urrezko Méliès sarirako izendapen bat ematen da.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu