Erdara euskara ez den edozein hizkuntza da; bereziki, gaztelania Hego Euskal Herriko euskaldunentzat, eta frantsesa Ipar Euskal Herrikoentzat.[1] Berez, «hizkuntza arraroa edo atzerrikoa» esan nahi du, inor edo ezer gutxiesteko asmorik gabe. Hitz elkarketan, erdal forma hartzen du maiz (adibidez: erdal idazleak —erdaraz idazten dutenak—, erdal musika —erdaraz kantatzen dena—, eta abar). Eta euskaraz jakin gabe erdaraz badakitenei erdaldun deritze.

Erdara hitzak euskara ez beste hizkuntza guztiak izendatzeko balio duen arren, euskaldunek hurbilen dituzten erdal hizkuntzak aipatzeko erabili ohi dute gehien-gehienik. Horrenbestez, Hego Euskal Herrian gehienetan gaztelaniaren sinonimo da erdara; eta Ipar Euskal Herrian, ordea, frantsesarena.

Erdarakada aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Erdarakada»

Erdarakada da euskaraz erabilitako hitza edo esamoldea, erdararen eraginez euskararen ohiko arauak betetzen ez dituena.

Erreferentziak aldatu

  1. «erdara» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu