Josu Martinez

zinema zuzendari eta idazle

Josu Martinez (Bilbo, 1986), zinemagile, zinemaren ikertzaile eta idazlea da. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea eta Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua da. EHUko NOR ikerketa taldeko kidea da, non Zinema eta hizkuntza gutxituak eta bereziki euskarazko zinema ditu ikerketa-lerro nagusi.[1]

Josu Martinez

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1986 (36/37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJosu Amezaga Albizu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
NOR ikerketa taldea

IMDB: nm5396049 Inguma: josu-martinez-martinez Edit the value on Wikidata

Gaztetan eskolarteko txapelduna izan zen Bizkaian eta Euskal Herriko mailan.

Euskarazko zinemaren ikertzailea Aldatu

 
Irudiz eta euskaraz liburua aurkezten Begoña del Tesorekin (2022).

Euskal zinemaren inguruan ikerketak egina da Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea. 2012an, André Madré-ren arrastoaren atzetik, "Gure Sor Lekua" filmaren kopia mutu bat aurkitu zuen Parisen; eta haren inguruan doktore tesia idatzi zuen, euskarazko zinemaren hastapenez, Josu Amezagaren zuzendaritzapean. "Gure (zinemaren) sor lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia".[2] [3] Orduan ohartu zen izugarrizko ezjakintasuna zegoela euskarazko zinemaren historiaz.[4]

Hasitako bide horri jarraiki, orain arte bildu ez den euskal zinemaren historia biltzea izan zuen helburu 2022an aurkeztu zuen Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza liburuak. Eibarko Udalak eta UEUk lankidetzan ematen duten Juan San Martin beka jaso zuen 2019an, eta horren emaitza izan zen liburua. Obrak zinemak euskararekin izandako harremanean jarri du fokua, XX. mendeko sorkuntzaren ibilbide baten bidez. Ordura arte ezezagunak ziren hainbat datu azaleratu zituen liburuak, sinpleki, aurretik ikerketa egin dutenek ez dutelako jo euskarazko iturrietara, euskarazko prentsara edota ahozko lekukotzetara”.[4]

Zinemagilea Aldatu

Sorkuntza-arloan hainbat film luze dokumental eta fikzio laburren egilea da. "Itsasoaren alaba", "Sagarren denbora", "Prohibido Recordar" eta "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentalak zuzendu ditu, bakarka edo beste zinegile batzuekin batera.[5]

Filmografia Aldatu

  1. Itsasoaren alaba (2009)
  2. Sagarren denbora (2010)
  3. Debekatuta dago oroitzea (2010) [6]
  4. Barrura begiratzeko leihoak (2012)[7]
  5. Gure sor lekuaren bila (2015)
  6. Jainkoak ez dit barkatzen (2018)[8]
  7. Caminho longe (2020)[9]

Idazlanak Aldatu

Bestalde, "Hitzezko txalupak" (2012, Alfonso Etxegarairekin elkarlanean),[10] "Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak" (Elkar, 2014),[11] Lezo Urreiztieta: gudari de la utopía (Pamiela, 2022)[12] eta Irudiz eta euskaraz (2022) liburuen egilea ere bada.[13]

Horrez gain, "Bertsolari" aldizkariko zuzendaria izan zen, eta komunikabide ainitzetan kolaboratzaile.

Bertsolaria Aldatu

Txapelduna izan zen eskolarteko txapelketan Bizkaian eta Euskal Herriko mailan.

 
Hitzaldi gonbidatua 2019ko Ikergazte kongresuan

Sariak eta errekonozimenduak Aldatu

Erreferentziak Aldatu

  1. Martinez Martinez, Josu. (2022). Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza. UEU ISBN 978-84-8438-821-0..
  2. Martinez Martinez, Josu. (2014-12-03). «GURE (ZINEMAREN) SOR LEKUA. EUSKARAZKO LEHEN FILMAREN AURKIKUNTZA, HISTORIA ETA ANALISIA» Teseo, educacion.gob.es (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  3. Marinez Martinez, Josu. (2014). Gure (zinemaren) Sor Lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia.. UPV/EHU ISBN 978-84-9082-588-4. PMC 1222922808. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  4. a b Zinea.eus. (2022-05-05). «Josu Martinez: "Objektiboa aldatzen duzunean gauzak ezberdin ikusten dira"» Zinea (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  5. «Josu Martinez» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  6. "Debekatuta dago oroitzea" (Josu Martinez, 2010).
  7. "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala.
  8. "Jainkoak ez dit barkatzen".
  9. "Caminho longe".
  10. Josu., Martinez,. (2011). Hitzezko txalupak : Euskal Herria-Sao Tome gutunak : 2010-2011. Elkarlanean ISBN 978-84-15337-49-2. PMC 863182741. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  11. Josu, Martinez,. (2014). Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak. Elkar ISBN 978-84-9027-242-8. PMC 920309587. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  12. «Ensayo y Testimonio: Lezo Urreiztieta: gudari de la utopía» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  13. Martinez, Josu. (2022). Irudiz eta euskaraz : gure hizkuntzaren zinema : gure zinemaren hizkuntza. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-821-0. PMC 1345051095. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  14. «XIV. Juan San Martin bekaren irabazlea Josu Martinez izan da» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  15. (Gaztelaniaz) «La beca Juan San Martín, para estudiar la historia del cine en euskera» El Diario Vasco 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  16. «XIV. Juan San Martin Beka 2019 — Eibarko Udala» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  17. «Juan San Martin bekan parte hartzeko deialdia ireki da — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU) (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  18. Zinea. (2022). Josu Martinez, 'Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza' (1. zatia). Zinea - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  19. «Zineman Euskal Herria, euskaldunak zeluloidean eta euskararik ez pelikuletan» EITB 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  20. Martinez, Josu Martinez. (2019). Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batendako. (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  21. Martinez Martinez, Josu. (2019-06-05). Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batendako. IkerGazte 2019 Josu Martinez. UEU (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).

Bibliografia Aldatu

  1. Hitzezko Txalupak (Elkar, 2012)
  2. Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak (2014)
  3. Gure (zinemaren) sor lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia (UPV/EHUko argitalpen zerbitzua, 2015)

Ikus, gainera Aldatu

Kanpo estekak Aldatu