Eutsi!
Eutsi! 2007. urtean Alberto J. Gorritiberearen zuzendaritzapean egindako euskarazko komedia dramatikoa da. Protagonistak Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreak dira. Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoitzia,[1] Donostian eta Oiartzualdean grabatu zuten. Azken urte horietan grabatutako hirugarren euskarazko filma izan zen Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel filmen ondoren.
Eutsi! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | Eutsi! |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Donostia eta Oiartzualdea |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alberto J. Gorritiberea |
Gidoigilea(k) | Alberto J. Gorritiberea Unai Iturriaga |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Xabier Berzosa |
Konpainia ekoizlea | Irusoin Baleuko Barton Films |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bingen Mendizabal |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
eutsi.eu | |
![]() ![]() ![]() |
90 minutuko iraupena du. Euskaraz grabatua, gaztelaniaz azpititulaturik dago. Estreinatutako asteburuan, Gipuzkoako filmik ikusiena izan zen, baita Hego Euskal Herriko bigarrena ere. Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko pelikularik ospetsuenetariko bat izan zena: guztira 26.055 ikusle izan zituen, 125.122,05 €-ko kopurua bilduz[2]Urte batzuk beranduago, Loreak hartu zuen postu hori.
SinopsiaAldatu
Kepa (Anjel Alkain) eta Martin (Asier Hormaza), enpresa berdinean lan egiten duten txikitatik lagunak dira. Enpresa honek duela bi urtetik lan-gatazka batean dago murgildurik eta enpresa atzerrira eramango dutela ematen du. Biek arazoa ikuspuntu ezberdinez ikusten dute eta beren adiskidetasuna arriskuan jartzen denean, abentura bererantz abiatzen dira: Beraien lan-kexuak Frantziako Tourreko etapa batera eramatea; Pirinioetako etapa batera. Bidaia, Zuriñe izeneko kazetari atsegin batekin egingo dute (Oihana Maritorena).
Ezaugarri teknikoakAldatu
Zuzendaritza | Alberto J. Gorritiberea |
Gidoia | Unai Iturriaga eta Alberto J. Gorritiberea |
Ekoizlea | Asier Bilbao |
Musika | Bingen Mendizabal |
Argazki Zuzendaria | Javier Agirre |
Muntaia | Enara Goikoetxea |
Makillajea | Eva Alfonso |
Jantziteria | Atoya Arandigoyen |
Zuzeneko soinua | Pablo Bueno |
Soinu editorea | Imanol Alberdi |
Ekoizleak: | Irusoin eta Baleuko |
Babesleak | Eusko Jaurlaritza, Akitania-Euskadi, ICAA eta ETB |
Bilkina | 109.020,85 € [3] |
Ikusle | 22.957 [3] |
PertsonaiakAldatu
- Anjel Alkain: Kepa
- Asier Hormaza: Martin
- Oihana Maritorena: Zuriñe
- Nagore Aranburu: Maria
- Kandido Uranga: Xanti
- Jokin Oregi: Iñigo
- Iñaki Rikarte: Xabier
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2007-3-7). «'Eutsi!', la última creación del cine vasco, lleva una protesta laboral al Tour» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
- ↑ a b Base Cine[Betiko hautsitako esteka]