Edurne, modista bilbaína

Edurne, modista bilbaína Euskal Herrian eginiko lehendabiziko film luzea da, Telesforo Gil del Espinar segoviarrak 1924. urtean egina. Arrakasta handia izan zuen, gastatutako dirua baino bost aldiz gehiago eskuratu baitzuen.

Edurne, modista bilbaína
Jatorria
Argitaratze-data1924
Jatorrizko hizkuntzabaliorik ez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm mutua eta melodrama (en) Itzuli
Iraupena70 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Grabazio lekua(k)Bilbo, Barakaldo eta Donostia
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAureliano González
Argazki-zuzendariaAureliano González

IMDB: tt0014863 Filmaffinity: 374134 Edit the value on Wikidata

Bilbon, Barakaldon eta Donostia inguruan grabatua zen. Filmaren irudiak ez dira kontserbatu, baina bai haren gidoi osoa.

Pertsonaiak aldatu

Produkzioa aldatu

Euskal Herriko zinemaren aitzindariak artikuluan ikus daitekeenez, egon ziren beste film batzuk lehenago Euskal Herrian grabatu zirenak, batez ere dokumentalak eta film laburrak. Un drame au Pays Basque (1913) eta Musidora (1919) filmak ere luzeak izan ziren, eta Edurne, modista bilbaína baino lehenagokoak dira[1]. Filma Bilboko langileek garatu zuten, eta bertan kokatzen zen argudioa ere.

Ezaugarri teknikoak aldatu

Zuzendaritza Telesforo Gil del Espinar
Zuzendari laguntzaile Mauro Azkona
Gidoia Telesforo Gil del Espinar
Ekoizlea Leandro Etxemendia, Telesforo Gil del Espinar, Aureliano González eta Francisco Torquemada
Argazki Zuzendaria Aureliano González eta Felix González

Erreferentziak aldatu

  1. «Edurne, modista bilbaína - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Kanpo estekak aldatu