Ireki menu nagusia

Bideoa irudiak mugimenduan grabatzen dituen sistema da. Telebistaren kume bat bezala kontsideratu daiteke. Etimologikoki, latinetik dator, videre aditzetik hain zuzen ere, eta bere esanahia "nik dakusat" da.

HistoriaAldatu

Hasieran zinemako euskarri berdina erabiltzen bazen ere, bideoak askatasun eta arintasun handia eskaini zion telebistari. Ondoren etxeetara ere heldu zen teknologia hau. Video Home Sistem delakoarekin, (VHS)arekin, 1980ko hamarkadan, futboleko nazioarteko lehiaketak eta olinpiaden zabalkundeari lotuta, telebista berriekin batera, etxe gehienetara zabaldu zen tresna hau: ia-ea ezinbestekoa zen famili moderno batean bideoa edukitzea.

XXI. mendean bideoak batez ere Internetaren bidez argitaratu eta partekatu egiten dira. Bideoak argitaratzeko, munduarekin partekatzeko, badaude euskarri informatiko zentralizatu boteretsuak munduan, YouTube eta Vimeo bezalakoak, eta baita deszentralizatu eta federatuak ere PeerTube bezalakoak.

Dena den, XXI. mendean sakelako telefono adimentsu gehienek badute bideoak grabatzeko aukera eta bideo asko argitaratu gabe sare sozialen bidez partekatzen dira.

FormatuakAldatu

Formatu ezberdinak egon badira ere, eta beraien arteko lehia eta konpetentzia, gaur egun sistema guztiak bideo digitalera jo dute.

Wikimedia Commonsen, esate baterako, .webm eta .ogv formatu irekiak dira gaur egun gehien erabiltzen diren formatuak.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpoko loturakAldatu