Jose Maria Zabalza

Irundar ospetsua
José María Zabalza» orritik birbideratua)

José María Zabalza Errazkin (Irun, Gipuzkoa, 1928ko ekainaren 11Madril, 1985eko ekainaren 8a, ). Zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea izan zen, eta bere lanik ezagunenak Entierro de un funcionario en primavera (1958), El vendedor de ilusiones (1971) eta La furia del hombre lobo (1972) izan ziren.

Jose Maria Zabalza
Bizitza
JaiotzaIrun1928ko ekainaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1985eko ekainaren 8a (56 urte)
Hezkuntza
HeziketaZinema-eskola ofiziala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria

IMDB: nm0951373 Allocine: 244492 Allmovie: p117746 Edit the value on Wikidata

Bohemioa eta polifazetikoa, 20tik gora film zuzendu eta idatzi izan zituen. José Luis López Vázquez, Tony Leblanc, Lina Morgan, Paul Naschy, Blaki, Juanjo Menéndez eta Gracita Morales zuzendu izan zituen besteak beste, garai hartako aktore espainiar ezagunak izan zirenak. Hala ere, ahaztuta eta dirurik gabe hil egin zen.

Ibilbidea aldatu

1940ko hamarkadan Madrilgo Complutense Unibertsitatean Politika eta Ekonomia Zientziak ikasi zituen, eta "Instituto de Investigaciones y Experiencias Cinematográficas"-en diplomatu zen. Hurrengo hamarkadan, Parisen Ricardo Muñoz Suay ikaskidea topatu zuen, eta lehenengo lanak egin zituen. Bere ekoiztetxea sortu zuen, "Haz Films", eta lehenengo bi film luzeak egin zituen 1955 eta 1957an. Urte batzuk geroago beste ekoiztetxe bat ipini zuen abian, "Uranzu Films", Carlos Serrano Tellrekin batera. 1960ko hamarkadan Madrilera bizitzera joan eta bertan gelditu zen, genero askotako filmak idatzi eta zuzendu zituelarik: spaguetti western, musical castizo, beldur eta fantasiazkoa, umore beltza, destape...

Euskal Herritik kanpo bizi arren, Irun eta inguruneetara itzuli zen hainbat pelikula filmatzera. Halaber, 1978an urte hartako Aberri Egunari buruz dokumental bat egin zuen Juan Antonio Bazo, Mikel Aldalur, Iñaki Aizpuru eta Rafael Eguigurenekin batera, Franco hil ostean ekitaldia lehenengo aldiz agintariek legalizatu egin zutenez. Lan hau dela eta saria eskuratu zuen Zinebin Bilbon.

José María Zabalza zinemagile gisa ahaztuta zegoen, baina azken urteetan liburuaren argitalpenari esker ezagutzen da: José María Zabalza: Cine, bohemia y supervivencia (Gurutz Albisu 2011). Eta dokumentala: Zabalza, Director Z: El vendedor de ilusiones (Oskar Tejedor). Zinemaldia 2018ko Sitgesko Zinemaldian estreinatuko da.

Filmografia aldatu

  1. 1985 El misterio de Cynthia Baird
  2. 1984 La de Troya en el Palmar
  3. 1983 Al oeste de Río Grande
  4. 1978 Aberri Eguna 78
  5. 1975 Divorcio a la andaluza
  6. 1974 Un torero para la historia
  7. 1972 La furia del hombre lobo
  8. 1971 El vendedor de ilusiones
  9. 1971 20.000 dólares por un cadáver
  10. 1970 Plomo sobre Dallas
  11. 1970 Los rebeldes de Arizona
  12. 1969 El regreso de Al Capone
  13. 1969 Homicidios en Chicago
  14. 1967 El milagro del cante
  15. 1967 Camerino sin biombo
  16. 1966 Algunas lecciones de amor
  17. 1965 Julieta engaña a Romeo
  18. 1964 Las malditas pistolas de Dallas
  19. 1963 Yo no soy un asesino
  20. 1958 Entierro de un funcionario en primavera
  21. 1955 También hay cielo sobre el mar

Antzerkia aldatu

  1. 1962 Ginebra para cenar
  2. 1962 Pensión Rosita
  3. 1961 Las arañas viajan de noche
  4. 1960 Autopsia de María Magdalena
  5. 1959 Camerino Sin biombo

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu