Zinematografoa fotografia sail baten bidez higidura irudikatzeko gai den tresna izan zen, Louis Lumièrek asmatua.[1] XIX. mendearen amaieran patentatua, zine-filmak filmatzeko eta proiektatzeko gai zen lehen makina izan zen. Zinematografoa urrats garrantzitsua izan zen zineaz gozatzeko. Geroago, artefaktu aurreratuagoak agertu ziren proiektatutako filmeen kalitatea hobetzen zutenak.

Lumière zinematografoa filmatzen

Historia aldatu

1895eko otsailaren 13an, Augustek eta Louis Lumière-kcinematographe” patentea aurkeztu zuten. Termino hori Léon Boulyk patentatua zuen 1892an, mugimenduan zegoen irudia hartzeko makina deskribatzeko. Hala ere, 1894. urtean ordainketa faltagatik, izena libre geratu zen eta Lumière anaiek hartu zuten berriro.

1895eko abenduaren 28an Lumière anaiek zinematografoaren lehenengo erakustaldia egin zuten Parisko Grand Cafén. Louis Lumièrek zenbait film aurkeztu zituen:

  • Sortie des Usines Lumière à Lyon
  • Querelle de Bébés
  • Le Bassin des Tuileries
  • L'arrivée d'Un Train
  • Le Régiment
  • Le Maréchal-Ferrant
  • La Partie d'Ecarté
  • Mauvaises Herbes
  • Le Mur
  • La Mer

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.