Mikelen heriotza
Mikelen heriotza (gaztelaniaz: La muerte de Mikel) 1984 urtean Imanol Uribek eginiko euskal filma da. Kritika eta takila aldetik arrakasta handia lortu zuen, 20 milioi pezeta (120.000 euro) baino gehiago bildu zituen. Imanol Uribek zuzendutako hirugarren film luzea da. El proceso de Burgos (1979) eta La fuga de Segovia (1981) filmekin batera, Euskal Herriari buruzko trilogia bat osatzen du.[1]
Mikelen heriotza | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | La muerte de Mikel |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | LGBTeei buruzko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Imanol Uribe |
Gidoigilea(k) | Imanol Uribe José Ángel Rebolledo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Imanol Uribe Ricardo Albarrán |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alberto Iglesias |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirresarobe |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
« | [...] batzuen irudiko misogino batira filmaren une eta kontu zenbait. Besteok, alta, ausardia, atrebentzia eta gugan utzi zuen zauri irekia aipatu genituen behin eta berriro bandera moduan. Egungo begi minberekin ikusita, Mikelen heriotza-k ez luke, seguru woke azterketa gaindituko, baina gutako ziento bati bost: guk badakigu hor kontatzen den guztia halakoxea izan zela gaur 40 urte. Eta batzuk ziur gaude horrelakoxea izaten jarraitzen duela. | » |
—Begoña del Teso (2024)[2] |
Sinopsia
aldatuBizkaiko kostaldeko herri txiki bateko botikaria hil denean, bere bizitzaren hainbat gertaera kontatzen dira flashback bidez: emaztea utzi eta Bilboko trabesti batekin tratuak, ezker abertzaleko militantzia eta gizarteko errepresioa, eta abar.
Lekeitioko botikaria da Mikel. Familia burges kontserbadore batetik datorren arren, berak ezker abertzalean militatzen du. Senar-emazteak gero eta okerrago dabiltza, Mikelen joera homosexualengatik. Izan ere, nerbio-krisialdian sartzen da eta suizidatzeko zorian dago.
Emazteari eraso egiten dio eta banandu egiten dira. Transformista bat ezagutzen du kabaret batean, eta harekin hasten da harremanetan. Bere joera sexualaren zurrumurrua zabaltzen denean, ez du babesik jasotzen ez lagunartetik, ez familiatik, ezta alderdikideengandik ere, berehala ateratzen baitute hauteskunde zerrendetatik. Horrekin guztiarekin bat eginez, iraganean zauritutako etakide bati laguntzeagatik atxilotzen du poliziak. Informazioa emateari uko egiten dionez, torturatu egiten dute, baina, gerora, aske utziko zuten, 1977ko Amnistia Legeak babestutako gertaerak zirelako. Egun batzuk ematen ditu polizia-etxean. Han dagoela, sekulako torturak jasaten ditu, iraganeko gertaera batzuengatik.
Armairutik irteteak sortu duen giroak, atzera bota beharrean, herritik alde egiteko eragiten dio, Bilbon askatasunez bizitzeko. Baina giltzapetik irten eta laster familiako etxean agertzen da hilda, era bitxian. Mikelen amak berak hil duela iradokitzen da, eskandalua saihesteko edo. Hiletetan Mikel bazterrean utzi zuten alderdikideek politikoki erabiltzen dute haren heriotza. Nork hil du Mikel? Hortxe dago filmaren gakoa. Amak pozoitu ote du, herritarren esamesak ez entzuteko? Jasandako torturen ondorioz hil ote da?[1]
Pertsonaiak
aldatu- Martín Adjermián: Martin
- Imanol Arias: Mikel
- Ramón Barea: Jon Uriarte
- Carmen Chocarro: Maite
- Daniel Dicenta: inspektorea
- Xabier Elorriaga: Iñaki- Mikelen anaia
- Amaia Lasa: Begoña - Mikelen emaztea
- Iñaki Merino: Ivan
- Nati Ortiz de Zarate: Miren
- Montserrat Salvador: Maria Luisa, Mikelen ama
- Alicia Sánchez: Arantxa
- Juan María Segues: Jaime
- Fernando Telletxea: Fama trabestia
- Paco Sagarzazu
Ezaugarri teknikoak
aldatuZuzendaritza | Imanol Uribe |
Gidoia | Imanol Uribe, Maria Teresa Font eta Jose Angel Rebolledo |
Ekoizlea | Imanol Uribe, Jose Cuxart i Guardia, Ricardo Albarran eta Jose Antonio Gomez |
Musika | Alberto Iglesias |
Argazkilariak | Javier Agirresarobe |
Muntaia | Jose Luis Pelaez, Maria Elena Sainz de Rozas eta Jose Juan Perez Luna |
Apainketa | Eugenio Urdanbide eta Eugenio Ortiz |
Efektu bereziak | Reyes Abades eta Gonzalo Gimenez |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Roldán Larreta, Carlos. «Mikelen heriotza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).
- ↑ del Teso, Begoña. (2024-11-15). «Badira 40 urte Mikel hil zutela» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Angulo, Jesús (et al.): Entre el documental y la ficción. El cine de Imanol Uribe, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1994, 181 pp.
- (Gaztelaniaz) Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 pp.
- (Gaztelaniaz) Miguel, Casilda de; Rebolledo Zabache, José Ángel; Marín Murillo, Flora: Ilusión y realidad. La aventura del cine vasco en los años ochenta, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 1999, 295 pp.
- (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, núm. 3, 1999, 407 pp.
- (Gaztelaniaz) (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 pp.
- (Gaztelaniaz) Zunzunegui, Santos: El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Vizcaya, 1985, 603 pp.[[
Kanpo estekak
aldatu- La muerte de Mikel IMdb datu basean.