Eneko Olasagasti
Eneko Olasagasti Ezeiza (Parte zaharra, Donostia, Gipuzkoa, 1960ko martxoaren 23a - ) aktorea, ekoizlea, zinema zuzendaria, irakaslea eta euskal idazlea da. Euskal Aktoreen Batasunaren antolakuntza idazkaria da 2018tik.[1][2] Irakaslea da Mondragon Unibertsitateko HUHEZI eskolan.[3]
Eneko Olasagasti | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eneko Olasagasti Ezeiza |
Jaiotza | Donostia, 1960ko martxoaren 23a (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, poeta, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea Euskal Aktoreen Batasuna |
Lan nabarmenak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
BiografiaAldatu
Kazetaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. 1984an Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatiko Eskolan (Antzerti) diplomatu zen. 1980ko hamarkadan aktore gisa aritu zen batez ere, eta 1990eko hamarkadan salto egin zuen zuzendaritzara eta gidoi idazketara, Carlos Zabala lagunarekin batera. Telebista-saioetarako gidoiak idatzi eta zuzendu zituen. 1994an Maité filma zuzendu zuen eta Habanako Zinemaldiaren Ikusleen Saria lortu. 1998an Tentazioa produkzio-etxearen sorkuntzan parte hartu zuen eta horrela, zenbait proiektu eta antzezlan plazaratu zituzten. 2012tik hainbat dokumental zuzendu ditu. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da (HUHEZI).[4]
Hainbat komunikabidetan idazten du.[5]
Euskal Aktoreen Batasunaren antolakuntza idazkaria da 2018tik.[1][2]
FilmografiaAldatu
ZuzendariaAldatu
- Hilos de sororidad (2019)[6]
- Alardearen seme-alabak (2013)
- Barrura begiratzeko leihoak (2012)
- Sí, quiero... (1999, Zuzendaritza, gidoia)
- Jaun ta Jabe (1997)[7]
- Maité (1994)
- Bi eta bat (1991)[8]
- Petit Casino (1986,Zuzendari laguntzailea)
AntzezleaAldatu
- Mugaldekoak (2010)
- Mi querido Klikowsky (2006)
- Ez da hain erraza, (2000)[Betiko hautsitako esteka]Eneko Olasagasti, Joseba Apaolaza, Paco Mir, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues, Viktoria Eugenia antzokian,'Ez da hain erraza' lanaren aurkezpenean (Egunkaria, 2000-07-14, Gari Garaialde)
- Maité (1994) (Zuzendaritza, gidoia, aktorea)
- Ander eta Yul (1988), Ana Díezek zuzenduta. (Elkarrizketak/Aktorea)
- Amor light (1987, Zuzendari laguntzailea, aktorea)
- Lauaxeta, a los cuatro vientos (1987), Jose Antonio Zorrillak zuzenduta.
- The Hit (1984), Stephen Frearsek zuzenduta.
EkoizleaAldatu
- Kutsidazu bidea, Ixabel (2006)
- Martin (telesaila) zazpi denboraldietan 2003tik 2009ra
- Los caracoles no sienten nostalgia (2001)
AntzerkiaAldatu
ZuzendariaAldatu
- Metxa. (2002) Tentazioak.[9]
- Ama begira zazu (1989).[10]
IdazlanakAldatu
PoesiaAldatu
- Gauzurtz baten izenak asmatzen (1985, Susa)
- Eta zergatik ez?... Sigrid (1983, Susa): Maripi Solbes, Gorka Setien eta Ramon Agirrerekin batera.
ArtikuluakAldatu
SariakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Pasos para dignificar las condiciones de trabajo de artistas y creadores» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-03-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
- ↑ a b «Eneko Olasagasti: "Jaurlaritzak ez du kulturgileentzat diru-partida berririk aktibatu"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ Imaz, Andoni. «Zinemaren aldiak eta aldiriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ Etxeberria, Idoia. (2006-11-19). «Eneko Olasagasti: Hitzetatik ekintzetara» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Euskadiko Filmategia. Olasagasti Eceiza, Eneko. .
- ↑ (Ingelesez) Hilos de sororidad (2019). (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ «Bideoa: 1.- Garaipenaren eguna. Jaun eta jabe | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ «ETB-1eko Umore telesaila | EITB Bi eta Bat» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ Garate, Katixa. (2003-03-16). «HERRENKA, BAINA KORRIKA EGITEN DU NIKOLAK» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).
- ↑ «AMA BEGIRA ZAZU ANTZERKIA - YouTube» YouTube (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).