Angel Illarramendi

musikagile gipuzkoarra

Angel Illarramendi Larrañaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1958ko apirilaren 5a) gipuzkoar musikagilea da.

Angel Illarramendi
Bizitza
JaiotzaZarautz1958ko apirilaren 5a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Irakaslea(k)Francisco Escudero
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta gitarra-jotzailea

illarramendi.com
IMDB: nm0407766 Musicbrainz: 0818a79e-16b7-450b-93db-67fc969edf32 Discogs: 2469073 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Solfeoa eta pianoa ikasi zituen Maria Barbara Arangurenekin, eta harmonia, fuga eta konposizioa Francisco Escuderorekin. Horrez gain, musika seriala, elektroakustikoa eta orkestra zuzendaritza ikasi zituen atzerrian.

Mota guztietako lanak ondu ditu: Donostiako gotzaintzak eskatuta lau ahots mistoko eta organorako Aleluya erlijio lana; sinfoniak ere idatzi ditu (Zelai Urdin, Harri Zuria, Ingenua), eta orobat antzerkirako musika: Euripidesen Troiarrak, Thorton Wilderren Nuestro Pueblo eta Sanchís Sinisterraren Crímenes y locuras del traidor Lope de Agirre, esate baterako, baita 2000. urtean estreinatu zen Zapatos de Mujer ganbera-operaren musika ere. Tres historias de amor telebista sailerako ere aritu zen musikagile modura.

Hala ere zinemarako musika sortzaile bezala egin da ezaguna. Montxo Armendarizen Tasio eta 27 ordu, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez, Gracia Querejetaren El último viaje de Robert Rylands eta Cuando vuelvas a mi lado, eta Helena Tabernaren Yoyes lanei jarri die musika, besteak beste, bai eta 2000. urtean estreinatu zen Karramarro Uhartea marrazki biziduneko filmari ere. Horretaz gain, zinemarako musikari buruzko mintegi eta ikastaro ugari eskaintzen ditu.

Obra kontzertistikoa

aldatu

Musika sinfonikoa ez ezik, ganbera-musika eta musika korala ere moldatu ditu. Hona hemen egindako sinfoniak:

  • Lehenengo sinfonia, Zelai urdin (1984)
  • Bigarren sinfonia (1986)
  • Hirugarren sinfonia Harri zuria (1988)
  • Laugarren sinfonia (1993)
  • Bosgarren sinfonia (1996)
  • Seigarren sinfonia (1998)
  • Zazpigarren sinfonia (2007)

Filmografia hautatua

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu