Ireki menu nagusia

Itziar Ituño Martinez (Basauri, Bizkaia, 1974ko ekainaren 18a - ) aktore euskalduna da.[1]

Itziar Ituño
Itziarituñosansebastian.png
Bizitza
Jaiotza Basauri1974ko ekainaren  18a (44 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta abeslaria
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm1523587

Interpretazioa ikasi zuen Basauriko Antzerki Eskolan, eta soziologia ikasketak ere dauzka eginda.[2] Bere lanik ezagunenak Goenkalen egin zituen (Nekane izan zen), baita antzerkian ere.

Musika munduan ere aritu izan da abeslari lanetan, Dangiliske dantza taldean eta EZ3 eta Ingot rock taldetan.

BoikotaAldatu

Antzezleak parte hartu zuen La casa de papel telesailari boikot egin zioten sarean, estreinaldiaren aurreko eta ondoko egunetan. Izan ere, Miren Gaztañaga aktorearekin gertatu bezala, zenbaitek ez zuten ondo ikusten Ituñok telesail horretan parte hartzea.[3]

Hala, traol bat sortu zuten Twitterren, #BoicotLaCasaDePapel izenekoa, eta bertan, Dena da ETA kasuko logikari jarraikiz, ETAren alde egotea leporatu zioten Itziarri, Euskal Preso Politikoen sakabanaketaren kontra agertu zelako. Horregatik, boikotaren aldekoen iritziz, Itziarrek eta telesailak berak boikota merezi zuten, hilabete lehenago El guardián invisible filmak merezi izan zuen bezalaxe. Boikotatzaileek halaber gogoratu zuten iraganean Itziarrek Bildu alderdi politikoaren alde hitz egin izana.[4]

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu