Gernika (1937ko filma)

filma
Gernika (filma)» orritik birbideratua)

Artikulu hau 1937ko fimari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gernika (2016ko filma)».

Gernika 1937 urtean eginiko euskal filma zen. Nemesio Manuel Sobrevilak, arkitekto eta zinemagile bilbotarrak egin zuen. Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, gudari buruzko irudirik latzenetariko batzuk grabatu zituen[1].

Gernika (1937ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1937
IzenburuaGernika
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala eta propaganda film (en) Itzuli
Iraupena23 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaGernikako bonbardaketa
Grabazio lekua(k)Gernika-Lumo eta Bilbo
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Nemesio Manuel Sobrevila
Gidoigilea(k)Nemesio Manuel Sobrevila
Argazki-zuzendariaJosé María Beltrán (en) Itzuli
IMDB: tt0028962 Edit the value on Wikidata
Nemesio Sobrevila, Gernika filmaren ekoizlea

Gernikako bonbardaketa eta geroko irudiak eta Bizkaitik ihes egitera behartutako umeak grabatu zituen[2].

Pertsonaiak aldatu

  • Bernardo Ormaetxebarria: txistulari
  • José Meaza: atabal
  • Arturo Perutxo: ahotsa
« Espainiako gerra zibilari buruz diren irudi eder eta patetikoenetako batzuk »
J.M. Unsain

Sobrevila filmaren ekoizleari, heriotza zigorra ezarri zion Franco diktadorearen gobernuak, eta Frantziatik egotzia izan zen arrazoi horrengatik.

Altxamendu faxistaren garaian, Eusko Jaurlaritzako Propaganda Zerbitzuak beste pelikula eta dokumental batzuek ekoitzi zituen, besteak beste, Semana Santa en Bilbao eta Entierro del benemerito sacerdote vasco Jose Maria de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias[3].

Gernika filmaren aurretik, eta, betiere, Euskal Herrian garai hartan bizi zen egoera politikoari lotuta, dokumental batzuk ekoitzi ziren, hala nola, Teodoro Hernandorenak egindako Euzkadi dokumentala, 1933an egina[3].

Ezaugarri teknikoak aldatu

Zuzendaritza Nemesio Manuel Sobrevila
Gidoilaria Nemesio Manuel Sobrevila
Musika Conrado Bernat
Argazkilaria José María Beltrán

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Zinema[Betiko hautsitako esteka]
  2. Koldo Larrañaga eta Kike Calvo, Historia de la Cinematografía Vasca
  3. a b Euskal Herri enblematikoa, Euskal Antzerti eta Zinea, 143. or. ETOR-OSTOA, ISBN 8488960832

Kanpo estekak aldatu