Tinieblas González, jaiotzako izenez Valentín González (Ourense, Galizia, 1972ko urriaren 19a- ) Euskal Herriko zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da.

Tinieblas González
Bizitza
JaiotzaOurense1972ko urriaren 19a (51 urte)
Herrialdea Araba
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm0328500 Allocine: 26849 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lau urte zituenetik Laudio Ibarreko Aretan bizi izan da eta egun Gasteizen bizi da. Familia giro gogorrean hazi zen eta horrek bere ibilbide artistiko osoa markatu du. Valentín jaiotza izenez, txikitan Tini edo Tinín deitzen zioten lagun batek Tinieblas deitu zion arte.

Literaturzalea aldatu

Txikitatik Poe, Lovecraft, Tolkien edota Sadeko markesa bezalako idazleak zituen gogoko, baita komikiaren mundua ere. Gaztetandik idatzi ere egin du: 12 urterekin Oscuro izeneko olerkia izan zen idatzitako lehena eta zenbait elelabur ere (tartean Sueños inocentes) idatzi zituen.

Nerabezaroan gehiago idazteari ekin zion eta Yo Salvador, Observada, La mujer que mató al Diablo, El cuarto oscuro eta La verdadera historia idatzi zituen, azken hau munduaren sorrerari buruzko aurre-saiakera fantastikoa.

Ikus-entzunezkoak aldatu

17 urterekin Laudio aldean bere itxura punk oso deigarriagatik ezaguna zen eta 'Tinieblasek berak banatutako maketa bat atera zuen The Kaos izeneko punk taldea sortu zuen.

Adin horrekin hasi zen ikus-entzunezkoen munduan sartzen; Tripas izeneko bi orduko iraupena zuen bideoa egin zuen beldurrezko filmetatik ateratako zatiekin. Laudioko bideo-klubetan eta Gasteizko El Pasaje del Terror aretoan eman zuten. 21 urterekin arlo horretako ikasketak hasi zituen Bilboko Karrera Berrietako Euskal Institutuan. Hor Galiziako txerribodei buruzko ikuspegi tragikoa duen A Matanza do Porco dokumentala egin zuen eta ikasturtearen amaieran bere lehen gidoia idazten hasi zen, 1996an zuri-beltzez grabatuko zuen Por un Infante Difunto laburmetraiarena.

Lanak aldatu

  • ASD. Alma sin dueño (2008)
  • Ecosistema (2004)
  • Raíces de sangre (2002)
  • The Raven... Nevermore (1999)
  • Por un infante difunto (1998)

Lan guztietako gidoigilea eta Ecosistema, The Raven... Nevermore eta Por un infante difunto lanen ekoizlea ere izan da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu