Artikulu hau zinegileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».

Gotzon Elortza (Bilbo, Bizkaia, 1923Getxo, Bizkaia, 2012ko ekainaren 11) Bilbon jaiotako getxoztar zinema-zuzendaria izan zen. Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria; euskarazko dokumentalgintzaren aintzindarietako bat, Euskal Herriaren geografia eta gizarteari buruzko lanak ondu baitzituen.

Gotzon Elortza
Bizitza
JaiotzaBilbo1923
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo2012ko ekainaren 11 (88/89 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

Biografia aldatu

Hasiera-hasieratik saiatu zen Euskal Herriko gaiei buruzko zinema profesionala egiten, euskaraz osorik. Ondo konturatu zen ikus-entzunezkoak premiazkoak zirela euskara mundu modernoan galtzea nahi ez bazen. Hala, Elortzaren lana, 50eko hamarraldian, Fernando Larruquertenaren aurrekoa ere izan zen, haren kalitate-maila lortu ez bazuen ere.

Film labur hauek egin zituen: Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (Erria) (1961), Avignon (1963) eta Elburua: Gernika (1962).

1960ko hamarkadan egin zituen filmak, Parisen bizi zenean. Espainia eta Frantziako estatuen arteko muga ezkutuan zeharkatzen zuen Elortzak lan hauek egiteko.

Lanak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu