La Capitana Alegría

Pour Don Carlos» orritik birbideratua)

La Capitana Alegría edo Pour don Carlos 1920ko film-mutu bat da, Musidorak eta Jaime Lasuen Reischachek zuzendua. Neurri batean euskal kapitalarekin ekoiztutako lehen fikziozko filma izan zen[1]. Aktore nagusia Musidora izan zen, surrealisten musa zena[2]. 2021ean filma zaharberritu zen[3].

La Capitana Alegría
Jatorria
Argitaratze-data1920
IzenburuaPour don Carlos eta La capitana Alegría
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Deskribapena
OinarrituaQ3400411 Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jaime de Lasuen Reischach (en) Itzuli
Musidora (aktorea)
[[Kategoria:Jaime de Lasuen Reischach (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
IMDB: tt0011594 Edit the value on Wikidata

Ekoizpena aldatu

Pierre Benoit idazle frantziarraren eleberri batean oinarrituta dago, Karlistaldian oinarritua. Hondarribian eta Gipuzkoako beste leku batzuetan garabatu zen. Argazkilaritza Frank Daniau-Johnstonek eta Crouanek egina izan zen. Barnealdeak René Carrerek dekoratu zituen, eta bere emanaldi muturako E. Mathé Clementh eta Jacques Roques musikariek irudiei lagungarri zitzaien partitura egokia idatzi zuten[1].

Estatu Espainiarrean film hori La Capitana Alegría izenez eman zuten eta Frantzian Pour Don Carlos izenarekin[1].

Argudioa aldatu

Intriga guztia Musidorak antzeztutako Allegria Detchard amazonaren nortasun bitxian oinarritu zen. Bere aberastasun, edertasun eta estrategia militarrean zeuzkan trebetasun guztiak Espainiako Alfonso erregearen koroarengatik borrokatzen zuen Karlos Borboikoa erregegaiaren zerbitzutan jarri zituen[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Pour Don Carlos - La capitana Alegría - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
  2. (Gaztelaniaz) Jauregui, Juan José Garay. «Una película de 1921 – “La Capitana Alegría / Pour Don Carlos”» elobrero.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  3. «'Alegria kapitaina'» www.sarea.euskadi.eus 2021-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).

Kanpo estekak aldatu