Pascal Gaigne

normandiar jatorriko euskal musikaria

Pascal Gaigne (Caen, Calvados, 1958ko ekainaren 25a) musikagile frantziarra da, zinemako soinu bandetan espezializatua.

Pascal Gaigne
Pascal Gaigne, 2015 (arg.:Dani Blanco) Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCaen1958ko ekainaren 25a (65 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaDonostia
Familia
Ezkontidea(k)Olatz Beobide
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0301174 MySpace: pascalgaigne Musicbrainz: 0c217af9-2060-46a2-8365-2974c68af072 Discogs: 1042586 Allmusic: mn0001689635 Musikasten: pascal-gaigne Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Aita eta ama bretoiak zituen, eta Normandian jaio arren, zortzi hilabete baino ez zituela utzi zuen eskualde hura. Aita ingeniaria zen eta batetik bestera bidaiatzea tokatzen zitzaion.[1] Pascal Baionan finkatu zen lehenik eta 1985etik Donostian bizi da. Hori dela eta, jaiotzez normandiarra izanagatik, beti egon da oso lotua Euskal Herriari eta euskal musikari. Musika ikasketak Paueko Unibertsitatean eta Tolosako Kontserbatorio Nazionalean egin zituen. Gaur egun musika elektroakustikoko irakasle da bertan. Horrekin batera, informatika musikalaren inguruko ikerketa taldeetan lankide da.

Ibilbidea aldatu

Belaunaldi askotako euskal musikariekin lan egin du, besteak beste Imanolekin, Niko Etxartekin eta, batez ere, Amaia Zubiriarekin, azken honekin batera hiru disko kaleratu baitzituen: Egun argi hartan, Kolorez eta ametsez eta Hamar urte euskal zineman. Joseba Tapiarekin eta beste hainbatekin ere aritu da, eta produkzio lanetan ere badihardu.

Zenbait kantari gazteen diskoen ekoizle izan da, halaber. Musikagintzaren arlo asko lantzen ditu Pascal Gaignek. Laguntzaile, ekoizle eta moldatzaile lanetan aritzeaz gain, bere obra propioa lantzen jarraitzen du, eta horretan garrantzi handia du gaurko musikaren eta musika elektroakustikoaren alorrean egiten duen lanaz gainera zinemarako musikak. Sortu duen soinu bandarik ezagunenetakoa Victor Ericeren El sol del membrillo filmari egindakoa du, baina bereak dira, era berean, Cuando vuelvas a mi lado (Gracia Querejeta), El otro barrio (Salvador García Ruiz), Flores de otro mundo (Iciar Bollain) edota Mensaka (Gustavo Salmerón) film arrakastatsuen soinu bandak. Antzerkirako musikarik ere egin du, esate baterako Txalo konpainiaren Dama eta kardinala lanarena. 1997an, Josetxo Silguero eta Jesús Mari Garmendiarekin batera, Ensemble Aksa taldea sortu zuen, euskal musikagile gazteen lana ezagutzera emateko.

Filmografia hautatua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Berria.eus. ««Espero dut nehoiz ez dudala aurkituko musikaren sekretua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  2. Berria.eus. «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).