Iñaki Núñez

Iñaki Nuñez» orritik birbideratua)

José Ignacio "Iñaki" Núñez Rosados (Gasteiz, Araba, 1953ko uztailaren 31) zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea da, ardogile bilakatu zena.[1]

Iñaki Núñez
Bizitza
JaiotzaGasteiz1953ko uztailaren 31 (71 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZinema-eskola ofiziala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria
IMDB: nm0639239 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Arkitektura ikasten hasi zen, baina azkenean Zinematografia Eskola Ofizialean sartzea erabaki zuen. 1975ean Euskal Herrira itzuli zen, ikastoletan haurrentzako zinema egiten hasteko, eta 1976an Araba Films ekoiztetxea sortu zuen.[2] Ekoiztetxe honekin 1976an bere lehen film laburra filmatu zuen, Estado de excepción. Filmatzen ari ziren bitartean, bera eta lantaldearen zati bat atxilotu eta espetxeratu egin zituzten, filmaketa atxilotu eta produktorea zigilatu egin zuten, eta estreinaldiaren ondoren epaitu egin zuten, poliziari irain egiteagatik eta terrorismoaren apologia egiteagatik.[3] 1978an bere film luze bakarra zuzendu zuen, Toque de queda.[4]

Ondoren, Bilboko Mikeldi Zinemaren jabe gisa zinema-banaketan eta -erakustaldian aritu da, 2006an sektorearen krisiaren ondorioz itxi zena.[5]

Filmak

aldatu

Ekoizle lanetan

aldatu
  • Locos por el sexo (2006)
  • Poniente (2002)
  • Maruja hiltzaileak (2001)
  • The Old Man Who Read Love Stories (2001)
  • Sabotage! (2000)
  • The Ninth Gate (1999)

Zuzendari lanetan

aldatu

Gidoigile lanetan

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Navarra I a El Mundo
  2. José Ignacio Núñez Rozados a Auñamendi Eusko Entziklopedia
  3. Eta y el Cine. Las fuentes de información de los profesionales del cine Antonio MALALAÑA UREÑA eta Gonzalo FERNÁNDEZ GONZÁLEZ]
  4. Toque de queda a filmoteca.org
  5. (Gaztelaniaz) «Se vende un cine Mikeldi en Madrid por 8,7 millones» El Correo 2016-3-16.

Kanpo estekak

aldatu