Wikipedia:Artikulu nabarmenduak

Wikipedia:Nabarmendutako artikuluak» orritik birbideratua)

Kalitatezko artikuluak Wikipedian

Artikulu nabarmendua da Euskal Wikipediako lankideek, eurek ezarritako kalitate irizpideak aplikatuz, bikaintzat aukeratu duten artikulu bat. Artikulu hori artikulu nabarmenduen kategorian agertuko da, gainerako artikulu nabarmenduekin. Gainera, Artikulu nabarmenduek Euskarazko Wikipediako Azalean agertzeko eskubidea dute eta euren orrialdeen gainaldeko Cscr-featured.svg izar txikiak egiten ditu bereizgarri.

Euskarazko Wikipediako edozein artikulu izan daiteke Artikulu nabarmendu, baldin eta irizpide jakin batzuk betetzen baditu eta beste wikilariek onespena ematen badiote. Artikulu nabarmendu izateko hautagai oro Kalitatezko Artikuluen bozketa orrialdean bozkatzen da.

Artikulu nabarmenduen zerrendak artikulu gutxi edukitzeak ez du esan nahi Euskal Wikipedia kalitate gutxiko entziklopedia denik. Artikulu nabarmendua izateko, hautatze prozesu bat gainditu behar da, eta kalitate onekoak diren artikulu guztiak ez dira prozesu horretara aurkezten.

Une honetan, Euskarazko Wikipediak 272 artikulu nabarmendu ditu; eta entziklopedia honek 363.568 artikulu ditu guztira. Beraz, artikulu nabarmenduak Wikipedia honetako artikulu guztien %0.07 dira.

Nabarmendutako artikulu bat irakurri nahi? Utz iezaiozu zoriari hautatzen!

Cscr-featured.svg
  1. Sortu artikulu berri bat
  2. Egizu artikulu on bat
  3. Irakurri irizpideak
  4. Egiaztatu irizpideak betetzen direla
  5. Parte hartu bozketan
  6. Ikusi artikulu nabarmenduak


Zalantzak argitzeko:


Ikus, gainera:

Kalitatezko artikuluen zerrenda

«Artikulu nabarmenduak» kategorian bilduta daude nabarmendutzat onartu diren artikulu guztiak. Oraintxe, 272 artikulu nabarmendu ditugu Euskarazko Wikipedian.