Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak

Cscr-featured.svg

Artikulu nabarmenduak Euskarazko Wikipedian dauden artikulurik onenak dira, Azalean agertzeko aukera izan dutenak. Artikulu nabarmen bat proposatzeko eta bozkatzeko aukera duzu hemen. Artikuluak ez du zertan luze izan, baina bai osoa, ondo idatzia, akats ortografikorik gabea eta irudi, lotura, erreferentziak eta antolaketa egokiarekin. Kalitatea da baloratuko dena artikulu bat nabarmendutakoa izateko. Artikulu batek Nabarmen izateko aukera ez badu ere, izan daiteke ere Artikulu ona. Artikulu onak kalitate handiko artikuluak dira, baina arrazoiren batengatik nabarmendutako izateko irizpideak betetzen ez dutenak.

Nola proposatu artikulu bat?Aldatu

I.

Proposamen mota hautatu eta sortu

Artikulu nabarmendua

Artikulu ona

II.

Lotura sartu azpiko eremuan

Sartu proposamena eskuz orrialde honetan bertan: Egin klik hemen eta zerrendaren goiko aldean sartu lerro berri bat oraintxe sortu duzun proposamenarekin:
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/ARTIKULUAREN IZENA}}, ARTIKULUAREN IZENA zuk proposatutako artikuluaren izenburuarengatik aldatuz.

III.

Araudia

Proposamenak aurkezteko sistema ez gainkargatzeko asmoarekin, jarraian ageri diren arauak betetzea garrantzizkoa da:

  • Ezin da artikulu bat bi kalitatezko artikulu moten hautagaitza-fasera aurkeztu aldi berean, hau gertatuz gero, bi proposamenak ezabatuko dira.
  • Proposamen bat ez bada onartua izan eta berriz aurkeztu nahi bada, hiru hilabete itxaron beharko dira. Epe hori baino lehenago aurkezten den edozein proposamen ezabatua izango da.

Bozkatzeari dagokionez, bozketen arau orokorrak errespetatuko dira.

IV.

Bozketa

Bozketan parte hartzeko txantiloi hauek erabil ditzakezu:

  •   Alde ({{alde}}). Proposamenarekin ados bazaude.
  •   Aurka ({{aurka}}). Proposamenaren aurka bazaude. Zergatia azaltzea garrantzitsua da.
  •   Neutrala ({{neutral}}). Ez bazaude ez alde ez aurka.
  •   Iruzkina: ({{iruzkina}}). Iruzkin bat egin nahi izatekotan, artikuluan hobekuntza bat proposatu edo posizio bat finkatzeko (adibidez, nabarmendutako artikulua ez, baina "artikulu ona" izateko aukera ikusten badiozu.)

Gogoratu bozketa guztiak sinaturik joan behar direla eta zerbaiten aurka egoteko arrazoiak aipatzea komeni dela. Proposamena onartua izateko baldintza ondorengoa da: hilabete batean gutxienez aldeko 5 boto garbi jaso izana (aurkako botorik gabe).

Nabarmendutako Artikulu izateko hautagai bat onartua izan ez bada eta aurkako baino aldeko boto gehiago badauzka, proposamena egin duen erabiltzaileak edo bozketa ixten duenak artikulu ON izateko proposa dezake. Hurrengo orduetan inork kontrakorik esan ezean, artikuluak aipatutako izendapena jasoko du.
Eskumen hau martxan jartzeko txantiloi hau erabili behar da: On izateko aukera.

V.

Bozketa ixtea

Bozketak itxiko dira hilabete bat pasa denean eta hurrengo egunean emaitzak argitaratuko dira.

VI.
Bozkatzeko irizpideak

  Artikulu nabarmenduek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 25.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akatsik ez. Estilo Gida jarraitu eta kohesioa gorde.
    • Azalpenak modu argian emanda egon beharko dute, gaian aditua ez den pertsona orok ere ulertu dezan.
    • Gramatika, ortografia eta sintaxi zuzenak. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea derrigorrezkoa da, akatsak ekiditeko.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa eta itxura garbia. Sarrera egoki bat, gaiari buruzko azalpenak ematen dituzten hainbat atal (artikuluaren mamia edo garapena) eta ondorio atal bat, gaiak hala eskatzen badu.
    • Funtsezko atalak eduki behar ditu: aurkeztu eta laburbiltzen duen aipatutako Sarrera osatua; Ikus, gainera; Kanpo loturak; Erreferentziak; etab.
  • Wikituta. Adibidez, barne estekak, oin-oharrak (beharrezkoak badira).
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, testu osoan zehar banatuta (erreferentzia bat paragrafo bakoitzeko batez beste), eta fidagarriak izan beharko dute. Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den aldi guztietan.


  Artikulu onek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 10.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akats kopuru oso gutxi. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea beharrezkoa da.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa. Artikuluak ataletan banatuta egon behar du, modu txukunean eta orekatuan. Gaiaren mamia azaltzen duten funtsezko atalek egon beharko dute, baina ez ditu behar NA artikuluen atal guztiak.
  • Wikituta. Artikuluak estekak, argazkiak eta behar denean txantiloiak eduki beharko ditu, baina ez du wiki objektuen ugaritasunik behar.
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, eta fidagarriak izan beharko dute (gutxienez bi iturri). Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den guztietan.


  Erabilgarriak izan daitezkeen zenbait txantiloi:

       
Bozketen emaitza sortzailea NA izateko hautagaia ON izateko hautagaia NA baztertua, ON izateko aukera



  Zalantzaren bat baduzu, laguntza orrira joan zaitezke.
VII.
Artikulu eredugarriak

Irekita dauden proposamenakAldatu

AtomoAldatu

Nork proposatua: Theklan (eztabaida) 20:44, 10 martxoa 2023 (CET) (Bozketa epea: 2023-03-10 egunetik 2023-04-09 egunera arte)Reply[erantzun]
  •   Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Funtsezko artikulua, beste hizkuntzetako onena hartuz itzulita, eta Jakinduneko bideoekin zein Bigarren Hezkuntzan ikasten diren hainbat kontzeptu txertatuta. --Theklan (eztabaida) 20:44, 10 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]

  Bozkatu

  1.   Alde. --Theklan (eztabaida) 20:44, 10 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  2.   Alde.--Joxan (eztabaida) 21:05, 11 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  3.   Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 15:36, 19 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]

Erromatar InperioaAldatu

Nork proposatua: Theklan (eztabaida) 13:07, 2 martxoa 2023 (CET) (Bozketa epea: 2023-03-02 egunetik 2023-04-01 egunera arte)Reply[erantzun]
  •   Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Artikulu luzea, mamitsua, erreferentziaz josia, eta ingelesez eta gaztelaniaz zeuden atalik onenekin osatuta. Euskal Herriko sekzio bat ere badu. --Theklan (eztabaida) 13:07, 2 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]

  Bozkatu

  1.   Alde. --Theklan (eztabaida) 13:07, 2 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  2.   Alde. --Gotzon (eztabaida) 14:59, 3 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  3.   Alde. --Gorritxiki --Gorritxiki (eztabaida) 11:48, 5 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  4.   Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 13:50, 5 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  5.   Alde.--Suna no onna (eztabaida) 13:30, 7 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  6.   Alde.--Joxan (eztabaida) 21:03, 11 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]

Antzinako Erromako kultu inperialaAldatu

Nork proposatua: Theklan (eztabaida) 18:33, 6 otsaila 2023 (CET) (Bozketa epea: 2023-02-06 egunetik 2023-03-08 egunera arte)Reply[erantzun]
  •   Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Sorpresaz aurkitu naiz artikulu honekin, Antzinako Erromari buruzkoak ordenatzen ari nintzela. Uste dut ondo dagoela, atal eta erreferentziekin, eta gainetik begiratuta, ez diot akatsik aurkitu (xuxenek markatzen dizkit soilik latinezko hitzak). Nik uste merezi duela. --Theklan (eztabaida) 18:33, 6 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]

  Bozkatu

  1.   Alde. --Theklan (eztabaida) 18:33, 6 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  2.   Alde. --Wayratuta (eztabaida) 19:54, 9 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  3.   Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 17:56, 10 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  4.   Alde. -Gorritxiki --Gorritxiki (eztabaida) 12:11, 25 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  5.   Aurka. --Gotzon (eztabaida) 15:16, 3 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  •   Iruzkina: Aurkako botoaren arrazoiak: Dirudienez, artikulua ingelesezko bertsioan oinarrituta dago. Izan ere, erreferentzietan testu asko dago ingelesez, eta wikiestekak editatu gabe. Uste dut artikulu nabarmendua izateko, alderdi hori gehiago landu beharko litzatekeela.--Gotzon (eztabaida) 15:16, 3 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]
  1.   Aurka. Zati batzuk irakurri ditut eta ez dira ulertzen. Itzulpena findu behar da edukian ere. lehen paragrafoan, definizio moduko bat eman beharko litzateke eta ez da hori gertatzen.

EmaitzaAldatu

Antzinako Erromako kultu inperiotarra artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 4 boto alde, 1 boto aurka, 0 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua nabarmen gisa ez onartzea erabaki da.



FilosofiaAldatu

Nork proposatua: Theklan (eztabaida) 17:56, 1 otsaila 2023 (CET) (Bozketa epea: 2023-02-01 egunetik 2023-03-03 egunera arte)Reply[erantzun]
  •   Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Luzea ematen badu ere, nahiko sintetikoa da. Eta funtsezko gai baten inguruan, zailagoa izaten dela. Euskal Herriko erreferentzia batzuk ere baditu, osatzeko. --Theklan (eztabaida) 17:56, 1 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]

  Bozkatu

  1.   Alde. --Theklan (eztabaida) 17:56, 1 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  2.   Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 00:17, 8 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  3.   Alde. -Gorritxiki--Gorritxiki (eztabaida) 08:50, 12 otsaila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  4.   Alde. --Gotzon (eztabaida) 15:16, 3 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]

EmaitzaAldatu

Filosofia artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 4 boto alde, 0 boto aurka, 0 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua nabarmen gisa ez onartzea erabaki da.


 



 
Filosofia, Nabarmendutako Artikulu izateko hautagai ohiak, bere bozketa epean zehar ez ditu aipatutako izendapena jasotzeko nahikoa babes lortu. Hala ere, bere garaian onartu ziren zenbait baldintza betetzen dituenez, ondorengoa proposatzen dut:

  Iruzkina: Artikulu hau Artikulu On izateko proposatzen dut Sinadura: -Lainobeltz (eztabaida) 13:34, 5 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]

Artikulu hau Artikulu On izendatuko da, aurkako jarrerarik ez badago, 2023-04-05 egunean, 13:40etan (UTC).

  Neurri hau hartzearekin ados ez bazaude, adierazi ezazu txantiloi honen azpiko eremuan.  

Giza eboluzioaAldatu

Nork proposatua: Theklan (eztabaida) 20:22, 28 urtarrila 2023 (CET) (Bozketa epea: 2023-01-28 egunetik 2023-02-27 egunera arte)Reply[erantzun]
  •   Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Batez ere ingelesezko Wikipediako artikulutik itzulia, baina hobeto azaldua, irudi gehiagorekin, euskarazko bideo batekin eta atalen logika handiagoarekin. --Theklan (eztabaida) 20:22, 28 urtarrila 2023 (CET)Reply[erantzun]

  Bozkatu

  1.   Alde. --Theklan (eztabaida) 20:22, 28 urtarrila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  2.   Alde. --Gorritxiki--Gorritxiki (eztabaida) 20:45, 28 urtarrila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  3.   Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 12:11, 29 urtarrila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  4.   Alde. -Joxan (eztabaida) 20:38, 30 urtarrila 2023 (CET)Reply[erantzun]
  5.   Alde. --Gotzon (eztabaida) 15:16, 3 martxoa 2023 (CET)Reply[erantzun]

EmaitzaAldatu

Giza eboluzioa artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 4 boto alde, 0 boto aurka, 0 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua nabarmen gisa ez onartzea erabaki da.


 



 
Giza eboluzioa, Nabarmendutako Artikulu izateko hautagai ohiak, bere bozketa epean zehar ez ditu aipatutako izendapena jasotzeko nahikoa babes lortu. Hala ere, bere garaian onartu ziren zenbait baldintza betetzen dituenez, ondorengoa proposatzen dut:

  Iruzkina: Artikulu hau Artikulu On izateko proposatzen dut Sinadura: -Lainobeltz (eztabaida) 21:29, 1 martxoa 2023 (CET) -- 12:09, 24 urria 2020 (CEST).Reply[erantzun]

Artikulu hau Artikulu On izendatuko da, aurkako jarrerarik ez badago, 2023-04-01 egunean, 21:30etan (UTC).

  Neurri hau hartzearekin ados ez bazaude, adierazi ezazu txantiloi honen azpiko eremuan.  


ArtxiboaAldatu