Ez dut hain argi ikusten. Irlanda artikulua ez da soilik geografikoa, herrialde historiko aipatzen da sarreran (nazio ere esan genezakeen, nire ustez), eta Irlandako Errepublika da... forma instituzional bat, Irlandako Estatu Askea izan zen bezala.
Delako erabiltzailearen ekarpenari dagokionez, izen ofizialari egiten dio erreferentzia, eta ez du beste argudiorik ematen. Eta Wikipediari beste ekarpenik egin ez dion erabiltzaile bat da, gainera. Bere edizio historiala handitzen duenean, pisu gehiagoko iritziak eman ahal izango ditu.
Bestalde, uzatez, Txinarekin gertatzen zaiguna gogoratzen dit. Txina artikulurik ez dugu, beti desbideratzen dugu Txinako Herri Errepublikara, eta ez zait zuzena iruditzen.