Ireki menu nagusia

Pasahitza (ingelesez: password) baliabide baterako sarbidea kontrolatzeko balio duen karaktere-kate sekretua da. Orokorrean, software baliabide baterako sarrera babesteko ezartzen da: sistema horretan sartu behar denak bakarrik jakin behar du eta beste pertsona guztientzat sekretua izan behar du. Gehienetan, erabiltzaile-izen batekin lotuta egoten da eta biak idatzi behar izaten dira.

Gogoratzeko errazak, asmatzeko zailakAldatu

Pasahitz idealak gogoratzeko erraza izan behar du baina asmatzeko, ezinezkoa.

SendotasunaAldatu

Pasahitz sendo batek letra larriak, xeheak, zenbakiak eta karaktere bereziak ditu (hala nola, #, @, _ edo !) eta gutxienez, 8-10 karaktere, asmatzea ezinezkoa izan dadin. Gainera, pasahitza beti-beti sendoa izan dadin, sarri eguneratu behar da. Horregatik, 1234, admin, erabiltzailearen beraren izena, jaiotze urtea, telefonoa eta antzekoak ahul-ahulak dira.

Pasahitza duten zerbitzuakAldatu

Zerbitzu askok erabiltzailea kautotzeko pasahitzak eskatzen dituzte: adibidez, posta elektroniko kontuak, kutxazain automatikoak, telefono mugikorrak, sistema eragileetako sarrerak, eta abar.

Kautotzeko prozesuaAldatu

Pasahitza software baliabide batera sartzeko erabiltzen denean, sistemako fitxategi batean gorde behar da. Modurik sinple eta ahulena testu fitxategi batean gordetzea da. Orokorrean, ordea, ez da horrela egiten eta pasahitzari zifratze funtzio bat aplikatzen zaio fitxategian gordetzeko garaian. Erabiltzaile bat sisteman sartu behar denean, pasahitzari zifratze funtzio bera aplikatzen zaio eta fitxategian dagoenarekin konparatzen da: erabiltzailea eta pasahitza fitxategian daudenekin bat badatoz, sisteman sartzeko baimena ematen da.

Kanpo estekakAldatu