William Shakespeare
William Shakespeare (Stratford-upon-Avon, Warwickshire, 1564ko apirilaren 26a [bataio eguna] - Stratford-upon-Avon, 1616ko maiatzaren 3agreg./apirilaren 23ajul.) ingeles antzerkigile, olerkari eta aktorea izan zen. Europako literaturaren ikur handienetako bat da, ingelesezko inoiz izandako idazlerik onena eta historiako dramagile handiena da, aditu askoren arabera.[1][2][3] Egile oparoa izan zen, antzerkigintzan, narratiban eta poesian.[4]Gaur egun ezagutzen diren bere lanen artean, kolaborazioak barne, 39 antzezlan, 154 soneto, bi poema narratibo luze eta beste zenbait bertso daude, azken hauen autoretza ziurra ez bada ere. Bere antzezlanak hizkuntza nagusietara itzuliak izan dira, eta beste edozein antzerkigileren baino maizago antzezten dira.[5] Gainera, aztertzen eta ber-interpretatzen jarraitzen dute.
Stratford-upon-Avongo merkatari aberats baten semea zen eta jaioterrian egin zituen ikasketak. 1582an Anne Hathaway-rekin, bera baino zortzi urte zaharragoa zen emakumearekin, ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten.[6] Emaztearekiko harremanak txarrera egin zuten eta ondorengo urteetan, 1584tik aurrera, Londresera joan eta aktore eta antzerkigile bezala lan egin zuen.[7] Lord Chamberlain-en antzerki konpainian aritu zen, eta 1588an hasi zen bere ospea zabaltzen. 49 urte zituela (1613 inguruan), Stratfordera erretiratu zela dirudi, eta handik hiru urtera hil zen. Shakespeareren bizitza pribatuaren erregistro gutxik irauten dute, eta horrek bere itxura fisikoa, sexualitatea, erlijio sinesmenak eta hari egotzitako lanak beste batzuek idatzi ote zituzten ala ez bezalako gaiei buruzko espekulazio handiak bultzatu ditu. [8]
Shakespearek 1589 eta 1613 artean ekoiztu zituen bere lan ezagun gehienak.[9] Hasierako antzezlanak komediak eta historiak izan ziren batez ere, eta genero horietan ekoiztutako lan onenetakoak dira. 1608. urtera arte, batez ere tragediak idatzi zituen, horien artean Hamlet (1601), Romeo eta Julieta (1597), Otelo (1603), Lear erregea (1603) eta Macbeth (1606), guztiak ingeles hizkuntzako lan onenen artean daudenak.[10] Bere bizitzako azken fasean tragikomediak idatzi zituen, erromantizismo izenez ere ezagunak direnak, horien artean ospetsuenak honakoak izanik, Uda gau bateko ametsa (1595-96), Veneziako merkataria (1596-97), Romeo eta Julieta (1597), eta Windsordeko emazte alaiak (1601). Azken aldera, beste antzerkigile batzuekin ere kolaboratu zuen.[1][3]
Shakespeareren antzerki lan asko kalitate eta zehaztasun ezberdineko edizioetan argitaratu ziren bere bizitzan. Hala ere, 1623an, bi aktore-kide eta lagunek, John Hemingesek eta Henry Condellek, Lehen Folioa (First Folio) izenarekin ezagutzen den testu behin betikoagoa argitaratu zuten, Shakespeareren obra dramatikoen hil ondorengo bilduma, bere antzezlan guztiekin bi izan ezik.[11] Hitzaurrean Ben Jonson idazlearen poema bat agertzen da, famatua egin den aipu batekin " Shakespeare ez da garai batekoa, baizik eta garai guztietakoa".[11]
Bizitza
aldatu« | Mundu osoa agertoki bat da, eta gizon eta emakume guztiak antzezle soilak: euren irteera eta sarrerak dituzte; eta gizon bakoitzak, bere antzezpen denboran zehar, ekitaldi asko... | » |
As You Like It, II. ekitaldia, 7. eszena. 139-142. |
Hasierak
aldatuWarwickshire konderriko Stratford-upon-Avon herrian jaioa, eskularrugile eta herriko bailea zuen aita, John Shakespeare, eta burges-leinu zaharrekoa ama, Mary Arden. Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zein egunetan jaio zen, baina 1564ko apirilaren 26an bataiatu zuten Stratfordeko Hirutasun Santuaren elizan. Adituek San Jurgi egunean, apirilaren 23an, jaio zela uste dute, eta 1616an egun berean zendu zen hain zuzen ere. Gauza segurua da Stratfordeko Grammar Eskolara joan zela ikastera, eta han, Oxforden ikasitako maisuen bidez, latina ikasi eta letra klasikoei buruzko ohiko ikasketak egin zituela. Gaztetatik maitemindurik, 1582an berak baino zortzi urte gehiago zituen Ann Hathawayrekin ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Suzanne nagusia, eta Judith eta Hamnet bikiak.[12]
Jakiteko dago oraindik Shakespearek zer egin ote zuen hurrengo urteetan; beharbada herri txiki bateko maisu izan zen, eskolari buruzko gai asko baitaude Shakespeareren lanetan eta horietan, ikasleena baino gehiago, irakasleen ikuspegia agertzen delako.[13]
1596ko abuztuan, hamaika urte besterik ez zituela, idazlearen seme bakarra Hamnet hil egin zen.[14] Stratforden lurperatu zuten. Kritikari batzuen ustez, semearen heriotzak Hamleten antzezlana inspiratu zion (1601 inguruan). Lan zaharrago baten berridazketa zen, zoritxarrez galdua dagoena.[15]
Londres eta antzerkitik igarotzea
aldatuBadirudi 1587an Londresera joan eta antzerki giroetan sartu zela, hasieran ikusle nobleen zaldiak zaintzen nonbait, baina hortik aurrera aktore lanetan lehenik eta egile anonimo bezala gero.
Ez da behin betikotasunez ezagutzen Shakespeare idazten noiz hasi zen, baina aipamen garaikideek eta antzezpen erregistroek erakusten dute bere zenbait antzezlan Londresko eszenatokian egin zirela 1592an.[16] Ordurako, Londresen aski ezaguna zen Robert Greene antzerkigile ezagunak, bere egunkarian eraso egin zion, eta hori da hain zuzen Shakespearek antzerkian egindako lanaren lehen aipamena. Greenek eszena-astintzailetzat (Shake-scenes) salatu zuen. Biografoek iradokitzen dute bere karrera 1580ko hamarkadaren erdialdetik aurrera edozein unetan hasi zela, eraso horiek baino lehenago.[17]
1594an, Chamberlain Jaunaren gizonak (The Lord Chamberlain's Men) konpainiako egile eta -beste kide batzuekin batera- enpresaburu izan zen Shakespeare. Urte batzuk geroago, noble haren babesean jardundako aktoreak Erregearen gizonak (King's Men) bilakatu ziren, hurrengo lau hamarkadetan Ingalaterrako antzerki-konpainia garrantzitsuena izango zena. Beraz, antzerkigile lanean hasi zenetik, garai hartako konpainia onenarekin, eta orduko aktore nagusia zen Richard Burbagerekin, loturik egon zen.[18]
1599an, konpainiako-kide talde batek, Thames ibaiaren hegoaldeko ertzean euren antzoki irekia eraiki zuten, “Globe” izena jarriz. Halaber, 1608an taldeak Blackfriars antzoki estaliaren ardura ere hartu zuen. Shakespeareren ondasunen erosketa eta inbertsioen erregistroek adierazten dutenez, konpainiarekin zuen elkarlanak gizon aberats bihurtu zuen,[16] eta 1597an Stratfordeko bigarren etxerik handiena erosi zuen, New Place izenekoa, eta 1605ean Stratfordeko parrokiako hamarrenen zati batean inbertitu zuen.[19]
Shakespeareren obra batzuk 1594an hasita, kuarto formatoan argitaratu ziren. Eta 1598rako, bere izena salmenta puntu bihurtu ondoren, egunkarietako azaletan agertzen hasi zen.[14][20][21] Shakespearek antzezten jarraitu zuen, bere eta beste zenbaiten antzezlanetan, idazle bezala arrakasta lortuz. Ben Jonson idazleak Lanak-eko 1616. edizioan Gizon bakoitza bere aldartean (1598) antzezlanean bere izena aipatzen du, eta baita Sejanusen erorketan ere (1603).[22] 1623ko Lehen Folioan (First Folio), Shakespeare antzezlan guztietako antzezle nagusietako bat bezala agertzen da.[14] Bestalde 1610ean, Herefordeko John Daviesek honakoa idatzi zuen, "Will handiak" sarri errege-rolak antzezten zituela.[23][24]
Bere ibilbidean zehar, Shakespearek denbora Stratford eta Londresen artean banatu zuen. 1596an Stratforden New Place etxea erosi aurreko urtean, Thames ibaiaren iparraldeko Saint Helen auzoan bizi izan zen. 1599an ibaia zeharkatu egin zuen hegoaldera joateko, bere konpainiak bertan Globe Antzokia eraiki zuelako.[25] Bestalde, 1604an ibaiaren iparraldera aldatu zen berriro, San Paulo katedralaren ondoko etxe ederren auzora. [26]
Azken urteak
aldatu1611n Shakespeare erretiraturik bizi izan zen Stratforden, baina John Fletcher-rekin batera historia kutsuko bi drama idatzi zituen,Henrike VIII (Henry VIII) eta Bi senide nobleak (The Two Noble Kinsmen), eta baita galdutako beste hirugarren bat, Cardenio izenekoa.[27]
1616ko apirilaren 23an hil zen,[28], emazteari «nire bigarren oherik onena» utzi ondoren (ez dago argi zer adierazi nahi zuen). Annerekin ezkonduta jarraitu zuen hil zen arte, eta Susannah eta Judith bi alabek bizirik iraun zuten. Lehena John Hall doktorearekin ezkondu zen.[14] Hala ere, Susannah eta Judithen seme-alabek ez zuten ondorengorik izan, eta beraz, gaur egun ez dago idazlearen oinordekorik. Dena den, baziren esamesak Shakespeare William Davenant poeta eta antzerkigilearen benetako aita izan zela.[26]
Shakespeareren heriotza edariarekin lotu izan da beti. Iruzkin hedatuenen arabera, mozkorraldi baten ondorioz izan zuen sukar handiagatik zendu zen. Dirudienez, antzerkigilea Ben Jonson eta Michael Drayton lankideekin bildu omen zen ideia literario berri batzuk ospatzeko.[29] Alemaniako zientzialariek egin berri dituzten ikerketak diotenez, litekeena da idazle ingelesak minbizia izatea.[30]
Hil zenerako, Shakespeareren 18 obra inguru zeuden argitaratuta, gehienak kuarto erako argitalpen piratetan, bere lanak argitaratzeaz arduratu ez zelako. 1623an, Shakespeareren lagun eta lankide izan ziren John Heminge eta Henry Condell aktoreek haren antzezlan gehienak argitaratu zituzten, Lehen Folioa (First Folio) izeneko bilduman. Argitalpen piratetan baino testu hobeak izateaz gain, ordura arte argitaratu gabeko beste 18 antzezlan ere ageri dira.
Shakespeareren gorpua Stratfordeko Hirutasun Santuaren Elizako (Holy Trinity Church) presbiterioan lurperatu zuten.[14] Presbiterioan lurperatua izatearen ohorea, elizako aldare nagusitik gertu, ez zen antzerkigile bezala zuen ospeagatik izan, baizik eta elizako hamarren bat 440 liberatan erosteagatik (kopuru handi samarra garai hartan). Shakespeareren hilobi-monumentuak, bere familiak hilobitik gertu dagoen horman eraikia, idazteko jarreran erakusten du, eta urtero bere jaiotzaren oroimenean, eskuan hegazti luma berri bat jartzen zaio. [31]
Garai hartan ohitura zen, hilobi berrietarako lekua behar zenean, antzinako hilobiak hustu eta edukiak gertuko hezurtegi batera eramatea. Entziklopedia Britainiarraren arabera, bere gorpuzkiak hobitik aterako zituzten beldurrez, Shakespearek honako epitafio hau osatuko zuen bere hilarriarentzat:[32]
« | "Lagun ona, Jesusengatik, ez hasi
hemen utzitako hautsa zulatzen. Bedeinkatua izan bedi harri hauek errespetatzen dituen gizona, eta madarikatua nire hezurrak mugitzen dituena." |
» |
Elezahar baten arabera, Shakespeareren lan argitaragabeak bere hilobian daude. Inor ez da ausartu elezaharraren egiazkotasuna frogatzen, beharbada epitafio horren madarikazioaren beldurrez.[14]
Ez da ezagutzen Shakespeareren erretratu guztien artean zein den idazlearen irudiarekiko leialena, horietako asko faltsuak baitira eta hil ondoren margotuak, Lehen Folioaren grabatuan oinarrituta. Chandos erretratua, Londreseko National Portrait Galleryn dagoena,1600 eta 1610 artean datatutakoa dena, egokiena dela uste da. Bertan, egilea gutxi gorabehera berrogei urte zituela agertzen da, bizarrarekin eta urrezko uztai bat ezkerreko belarrian duela.[34]
Shakespeare mundu osoko estatua eta oroigarri askotan gogoratua izan da, besteak beste Southwark katedraleko hileta monumentuan[35] eta Westminster abadiako Olerkarien txokoan.[36]
Shakespeareri buruzko eztabaida
aldatuBitxia da mendebaldeko kanonaren egileetako bati buruz gerokotasunera iritsi den ezagutza guztia, espekulazio ezberdinenekin osatutako nortasun bat besterik ez izatea.[37] Eztabaidatu izan da, baita ere, Shakespeare ote den bere lanen benetako egilea. Batzuk Francis Baconi, Christopher Marloweri edo zenbait egileri eman dizkiete. Irudipen horiek guztiak, egileari buruz eskura dauden datuak oso gutxi izateak baino ez ditu sortzen, eta bere obra bikainaren neurrigabekeriarekin kontrastatzen dute. Eta horrek, interpretaziorik bihurrienei ere amore ematen die.
Egiletzaren arazoa
aldatuShakespeare 1616an hil eta ia ehun eta berrogeita hamar urtera, berari esleitutako lanen benetako egiletzari buruzko zalantzak sortzen hasi ziren. Kritikariak, "stratfordiarrak" (Stratforden jaio eta hil zen William Shakespeareren tesiaren aldekoak) eta "anti-stratfordiarrak" (lan hauek beste egile bati esleitzearen defendatzaileak) artean banatu ziren. Bigarren aukera hau, gaur egun, oso gutxiengoa da.[38]
Dokumentu historikoek erakusten dutenez, 1590 eta 1620 artean Shakespeareri esleitutako hainbat antzezlan eta olerki argitaratu ziren. Eta antzezlan hauek antzezten zituen Lord Chamberlainen Gizonak (ondoren Erregearen Gizonak) konpainiak, bere kideen artean izen horretako aktore bat zuen. Aktore hau William Shakespearerekin identifika daiteke, bere testamentuan antzerki konpainiako kideei dohain batzuk egiten baitzizkien.[39]
Zein da Shakespeareren egiletza zalantzan jartzeko arrazoi nagusietako bat? Munduko Entziklopedia Liburuaren arabera, "Stratford on Avon”eko aktore batek hain maila altuko lanak idatzi izana sinestea. Bere nekazal jatorriak ez zuen egile bikainari buruz zuten irudiarekin bat egiten. Entziklopedia horren arabera, ustezko idazle gehienak "nobleziakoak edo beste estamentu pribilegiatu batekoak ziren". Horrela bada, Shakespeareren aitatasun literarioa zalantzan jartzen zuten askok. Uste zuten "egile ikasiak, finak eta goi mailakoak bakarrik idatzi zitzakeela lanok". Hala ere, aditu askok Shakespearek idatzi zituela uste dute.[40]
Ezkontzaren zoriona
aldatuAutorearen bizitza pertsonalari eta ustezko homosexualitateari buruz iritzi asko eztabaidatu dute.[41] Espekulazioen oinarri nagusia, bere baimenik gabe argitaratu zen soneto-bilduma originalean aurkitzen da. Emaztea eta hiru seme-alaben ama izandakoa bera baino zaharragoa zen, eta ezkondu aurretik haurdun zegoen. Bere testamentuko aipamen ospetsu batean ere oinarritzen da susmo hori: "Nire bigarren oherik onena utziko diot". Orokorrena da, bikotearen harremana ez zela guztiz ona. Baina kontrakoa dioenik ere bada, antzerkigileak soneto bat eskainiko baitzion bere emazte andreari, “Munduko emaztea” (The World 's Wife) izenekoa.[42]
Oso gertutik jarraitu da gainera, Shakespeareren sonetoetako krudelkeria emakumeen irudiarekiko, eta ondorioz, bere sareetan harrapatuta erortzen ziren gizonen inozotasuna. Emakumearen promiskuitate, haragizko eta faltsukeriaren gaiak, antzerkigileak umorez deskribatzen eta kritikatzen dituenak, froga nahikoak omen dira gizonekiko zuen nolabaiteko zaletasuna. Eta beste aldean, badira emakumeen irtirinerako gaitzespena oinarritzat hartzen duteak, betiere emakumeen azalkeria eta interes materialistak aipatuz.[43]
Arazo guzti hau nahasi egiten da une batez bere pasarte ezagunenetako batzuk aztertuz gero. Shakespearek "Nahi duzuenez" izeneko komedian, agerian uzten du gizonezkoen munduaren ustelkeria, eta Rosalinda emakumeak duen gaitasuna hasierako ordena berrezartzeko eta bakera iristeko. Hala ere, tramaren heroina emakumezko figura bat den arren, balentria handiak egiteko balorea soilik gizon baten papera hartzen duenean izaten du, hain zuzen Jupiterren maitale maskulinoa zen Ganimedes mitologiako pertsonaiarena.[44]
Erlijioa
aldatu1559an, Shakespeare jaio baino bost urte lehenago, Elisabet I.aren erregealdian, Ingalaterrako Eliza, ziurgabetasun garai baten ondoren, Eliza katolikotik banandu egin zen behin betiko. Horregatik, katoliko ingelesak anglikanismora bihurtzeko presionatuak izan ziren, eta legeak ezarri ziren bihurtzeari uko egiten ziotenak jazartzeko. Historialari batzuen arabera, Shakespeareren garaian fede berriaren inposaketaren aurkako oposizioa, oso garrantzitsua eta hedatua egon zen.[45] Kritikari batzuk, ebidentzia historiko eta literarioetan oinarrituz, Shakespeare oposiziogile horietako bat zela argudiatu dute, nahiz eta ez dute hori frogatzerik lortu. Egia esan, erosoago aurkitu zen Jakobo I.a filokatolikoaren erregealdian, Elisabet I.a antikatolikoarenean baino.[46]
Badira zantzuak antzerkigilearen familiako kide batzuk katolikoak izan zirela. Garrantzitsuena John Shakespeare aitak sinatutako liburuxka bat da, non bere katolizismo sekretuaren profesioa egiten zuen.[47] Testua, XVIII. mendean Shakespeareren jaiotetxeko habeetako baten barruan aurkitua, Edmond Malone ikerlari ospetsuk aztertu zuen. Hala ere galdu egin da, eta, beraz ezin da egiazkotasuna frogatu. Bestalde, John Shakespeare elizako zerbitzuetara joaten ez zirenen artean zegoen, baina uste da hori "zorrengatik auzipetua izateko beldurragatik" izan zela, eta ez erlijio anglikanoa ez onartzeagatik.[48]
Shakespeareren kultura
aldatuShakespeareren hezkuntzari buruz asko ezagutzen ez den arren, artistak ez zuen unibertsitate heziketarik jaso, eta unibertsitatetik igarotako Ben Jonson lagunak, noizbait deitoratu zuen "bere latin eskasa eta are gutxiago greziarra", baina hori ez zen oztopo izan "Avoneko zisne gozoa" deitzeko, eta "ez da mende batekoa, garai guztietakoa baizik" esateko.[49]
Neurri batean, bere heziketa ez hain eskasa (Stratforden eskola on bat zegoen, eta Shakespearek bertan latindar klasiko asko ezagutu ahal izan zituen) abantaila bat izan zen, bere kultura ez baitzen moldatu garaiko ohiko patroiaren arabera. Autodidakta bezala, liburu-saltzaile batekin izandako adiskidetasunari esker, oso bakanak ziren iturri literarioetara sarbidea izan zuen. Bere idazkien azterketek irakurle amorratua izan zela adierazten dute. Testu batzuk benetako zentoak dira, iturri ezberdinenetako idatzietatik aterata. Baina funtsean, lau izan ziren bere lanen inspirazio iturriak: historialari ingelesak, era guztietako ipuinak eta miszelaneak, bere aurreko ekoizpen dramatiko ingelesa argudioak eta pertsonaiak ateratzeko, eta azkenik mitologia.[50]
Shakespearek asimilatzaile handia zela onartu zuen, eta batzuetan obra osoak berridatzi zituen (adibidez, berea baino lehenagoko Hamlet bat egon zen, 1589ko Thomas Kyd-ena, eta arrakastatsua izan arren iraun ez zuena. Baina Shakespeare bertan inspiratu zen). Halaber, lan desberdin askotako testuak aipatu edo gogora ekarri zituen. Baina jarraitzen zituen ereduak gainditzeko gai zen, erabat zaharra zen zerbait berri bihurtuz, bizitza berria emanez. Hala ere, erabat originala izatea ere lortu zuen, batzuetan nahita tradizio orotatik kanpo kokatuz, bere sonetoetan bezala, kanon guztiak inbertituz eta gizon bati zuzendutako kantutegi bat eginez, non momentuko nartzisismoa bertan behera uztea eskatzen zen, maitasunarekiko garrantzia sortzeko.[51]
Bere obra
aldatuAurrekariak: antzerki isabeldarra
aldatuShakespeare antzerkigintzan hasi zenean, trantsizio garai bateko aldaketak jasaten ari zen. Jatorrian, Ingalaterrako antzerkia ikuskizun herrikoia zen, sasoi hartan hedatutako beste dibertsio batzuekin lotua, bear baiting-arekin adibidez (hartz kateatu baten borroka txakur amorratuen aurka).[52] Bere sustraiak Erdi Aro berantiarrean aurkitzen dira, tradizio dramatiko hirukoitz baten: a) "mirariak" edo "misterioak" (mystery plays), gai erlijiosoak dituztenak eta gremio ezberdinen jaiak goraipatzeko erabiltzen zirenak; b) moraltasunak edo "obra moralak" (morality plays), izaera alegorikoekin eta jada aktore profesionalek antzeztuak; eta c) "interludio" gortesauak, nobleak entretenitzeko asmatutako antzezlanak.[53]
Noblerik nabarmenenek, euren izenak zeramatzaten aktore taldeak babesten zituzten. Horrela sortu ziren isabeldar garaian, Hundsonen Gizonak (geroago Chamberlain Jaunaren Gizonak deitua), Almirantearen Gizonak eta Erreginaren Gizonak bezalako konpainiak. Batzuetan, antzerki konpainia horiek beren babesle aristokratikoen jauregietan antzezten zuten.[54] Erregearen Gizonak taldeak adibidez, Jacobo I.a erregeak konpainia babestu ondoren, gortean hilean behin antzezten zuen. Mezenas baten babesa izatea funtsezkoa zen antzezlanak etorkizunean arrakasta izango zuela ziurtatzeko.
Sasoi hartako hasiera baten, antzezlanak ostatuen barruko patioetan ematen ziren. Shakespeareren garaian ere leku horietako batzuk antzerki-emanaldiak hartzen jarraitzen zuten. Hala ere, ez ziren oso egokiak emanaldietarako, batzuetan ostatuen ohiko jarduera zaratatsuek zaildu egiten baitzituzten aktoreen saiakerak. Gainera agintarien oposizioa zuten, han sortzen ziren desorden eta liskarrengatik kezkatuta, eta baita lantzean behin gertatzen ziren "inkontinentzia praktika gaiztoengatik". Antzezlekuok higienearen faktorearen aurka ere bazeuden: izurriteak nahiko ohikoak ziren, eta bilera jendetsuak ez ziren komenigarriak osasuna sustatzeko.[55]
Arrazoi horiengatik pixkanaka antzerki-jarduera arautzen zuen legeria sortu zen, gero eta zailagoa bilakatuz ostatuetan antzezpenak egiteko baimenak lortzea. Horrek eraman zuen antzoki finkoak eraikitzera hirien kanpoaldetan. Osasuntsuagoak ziren, eta aktoreen jarduera sendotu eta profesionalizatu egin zuten. Lehen antzokia, soilik Antzokia (The Theatre) deitua, 1576an eraiki zen. Geroago beste batzuk jaso ziren: Ohiala, Larrosa, Zisnea eta Globoa (The Curtain, The Rose, The Swan eta The Globe). Azken hau, 1599an eraiki zen, eta gainontzekoak bezala Londresetik kanpo kokatuta zegoen, Udalarekin arazoak saihesteko. Guztien artean ospetsuena egin zen, eta William Shakespeare partaide zeneko konpainiaren gustukoena ere bazen.[56]
Antzoki berri hauek guztiak ostatuetako patioen ereduari jarraituz egin ziren. Bakar bat ere ez da kontserbatzen jatorrizko egoeran, baina bere forma nolabaiteko hurbilketarekin ezagutzeko aukera dago, garaiko erreferentzia batzuei esker. Itxura hexagonal edo oktogonaleko esparruak ziren (salbuespenak bazeuden), erdi estalita zegoen eszenatoki batekin, aire zabaleko hareatza baten erdialderantz apur bat sartzen zena. Guztia bizpahiru solairuko galeriaz inguratuta zegoen. Antzeztokiak bi maila zituen, bata harearekiko metro bat pasatxokoa, teilatuarekin eta zutabeen bidez lotuta, eta bestea pixka bat altuagoa, tramoia maneiatzeko eta eszenaratzeko behar zen aparatua ezkutatzen zuen teilatu batekin. Bandera bat eraman zezakeen, edo dorre baten itxura hartu. Antzoki hauek nahiko edukiera errespetagarria zuten. Globoak adibidez, 2.000 ikusle inguru har zitzakeela kalkulatu da.[54]
Eszenografia bakuna izanik, ardura nagusia interpretearen esku geratzen zen, eta ondorioz bere teknikaz gain-interpretatzera jotzen zuen hizkeran, keinuetan eta janzkera deigarrian. Emakumeek agertokira igotzea debekatuta zutenez, beren paperak haur edo nerabeei ematen zitzaizkien, eta hori anbiguotasun erotikoaren jolas komikoari eskaintzen zitzaion. Hitza oso garrantzitsua zenez, patioan aurreratzen zen eszenatoki zatia bakarrizketa ugarietarako erabiltzen zen. Margotutako atzealderik ez zegoen, eta aktoreak publikoaren irudimena erabiltzen zuen. Ikuslegoa nabarra eta heterogeneoa zen eta ondorioz, aipamen zakarrekin, txiste zuhur eta xelebreekin, maitasun adeitasun dotoreenak eta pedantekeriarik bihurrienak nahasten ziren.[57]
Entzuleek antzerkira prezio aldakor bat ordainduz sartzen ziren, eskainitako postuaren erosotasunaren arabera. Sarrera merkeenak zutik egotea eskatzen zuten, eguraldiaren gorabeheretara egokituz. Hain merkeak ez zirenak nobleziari eta jende aberatsari egiten zizkien mesede, estalpean eta eguzkitik babestuta esertzeko aukera zutelako.[55]
Autore dramatikoaren lanbidea ez zegoen ondo ordaindua, eta obren gaineko eskubide guztiak antzezten zituzten enpresen esku geratzen ziren. Horregatik obrek, askotan, bateratze eta moldaketa ugari jasaten zituzten hainbat lumen aldetik, ez beti prestuak eta errespetuzkoak.[31] Edo sarri aktoreen apetaren menpe jasaten zituzten ebakidurak. Egilearen izena bi edo hiru urte beranduago baino ez zen aipatzen (eta askotan zehaztugabetasunez). Beraz, idazleek ez zuten bere lanaz gozatzen, konpainian akziorik ez bazuten behintzat. Shakespeare eta beste antzerkigile batzuk ordea, elkarrekin lan egiten zuten, eta irabaziak banatzen zituzten.[58]
Isabeldar antzerkiaren, eta bereziki Shakespeareren antzerkiaren, ezaugarririk garrantzitsuenetako bat, bere tramak biratzen dituen maila ugariak dira. Tragikoa, komikoa, poetikoa, lurrekoa eta naturaz gaindikoa, erreala eta fantastikoa nahasten dira neurri handiagoan edo txikiagoan lan hauetan. Malenkoniatsuaren eta aktiboaren arteko trantsizioak azkarrak dira, eta sarritan, eszenako duelu eta borroken bidez agertzen dira, garai hartako oso gustuko koreografia animatua izan behar zutenak.[59]
Bufoia (fool) shakespeariar obrarako pertsonaia garrantzitsu bat da, adierazpen eta erraztasun askatasuna ematen baitio. Ezgaitasun mentala edo gabezia fisikoa aitortzen zitzaion, fuste handiagoko pertsonaien ahotan debekatuak izango ziren gai polemikoei buruz gauzak esatea edo iritzia ematea ahalbidetzen ziona. Zalantzarik gabe trikimailu hori ezin hobea zen autore ingelesarentzat, erregetzaren aurkako edozein kritika justifika bailiteke beste pertsonen orokortasuntzat hartzen ez duen pertsonaia bati esleituz, pairatzen dituen gabeziak direla eta.[60]
Shakespeareren antzerkia
aldatuLehen Folioa
aldatuEskuizkribu holograforik eta konposizio-data zehatzik ez dagoenez, oso zaila da kronologia bibliografiko shakespearianoa ezartzea.Lehen Folioak (First Folio), bere literatur ekoizpenaren zatirik handiena biltzen duen liburua, 1623an argitaratu zen, egilea hil eta zortzi urtera.[31]
Bilduma honek bere ekoizpen dramatikoa hiru arlotan banatzen zituen, historiak, komediak y tragediak, eta 750 kopia egin ziren. Gaur egunera heren bat iritsi da, gehienetan osatu gabeko aleak. Lan honi esker, egilearen inprimatu gabeko antzezlan dramatikoen erdiak gorde ziren, Shakespeare historiara egile dramatiko bezala pasatzeaz ez baitzen arduratu. Nahiago zuen olerkigintza.[61]
Lehen Folioak soilik 36 lan dramatiko biltzen ditu (ez da edizioan bere poema lirikorik aurkitzen), horietatik 11 tragediatan, 15 komediatan eta 10 lan historikoetan banatuta. Tradizionalki Shakespeareri esleitutako lan batzuk ez ditu barne hartzen, Perikles eta Bi senide nobleak komediak kasu, ezta Eduardo III.a lan historikoa ere.[62] Perikles antzezlanean Shakespeareren parte-hartzea nahiko ziurra dela dirudien bitartean, ez da gauza bera gertatzen beste bi obrekin, eta beraz, kanon shakesperianoan sartutako tituluen kopurua, bertsioen arabera, 37 eta 39 artekoa da.[63]
Tragediak
aldatuMendebaldeko tragedia askok bezala, Shakespearek graziaren paretik erori eta hiltzen den protagonista bat deskribatu ohi du, gainontzeko protagonistekin proportzio estuarekin batera. Antzerkigileak generoaz egiten duen bira, komediaren aurkako poloa dela iradoki izan da. Gizakiak halabeharrez zoritxarrekoak direlako zentzuaren adibideak ematen ditu, beren akatsengatik edo, are gehiago, beren bertuteak tragikotasun ironikoarekin erabiliz. Edo patuaren izaeraren bidez, edo gizakiak sufritzeko, erortzeko eta hiltzeko duen izaeraren bidez... Bestela esanda, amaiera halabeharrez zorigaiztokoa duen irudikapena da.[64]
Guztira hamaika tragedia idatzi zituen, eta horien arteko batzuen taularatzeak gaurdaino ailegatu dira. Patua eta familien arteko liskarrak direla eta, elkarrengandik bereizi eta gazterik hil beharra duten maitale gazteen istorio lirikoa da Shakespeareren lehen tragedia handia: Romeo eta Julieta horren estiloa, ordea, literario eta artifizial samarra da batzuetan. Julio Zesar drama berriz, antzinako Erromako gaiekin zerikusia duen lehena, ahalegin horretan emandako beste urrats bat da.[65]
Shakespeare tragediarik bikainenak idazten ari zen garaian, Jakue I.a izendatu zuten Ingalaterrako errege, eta bere babespean hartu zituen Chamberlain Jaunaren Gizonak (Lord Chamberlain's Men) taldekoak. Garai honetakoak dira Shakespeareren lorpen artistikorik handienak: Hamlet, Otelo, Lear erregea, Antonio eta Kleopatra, eta Macbeth; azken honen Eskoziari buruzko gaia, erregeren arreta erakartzeko izango zen agian. Tragedia hauetan agertzen dira bai Shakespeareren protagonista sonatuenak, baita haren poesia dramatikorik goi-mailakoena ere. Hamlet eta Oteloren artean sailkatzen zailak diren hiru komedia daude, kutsu maltzurra eta tristea dutelako "komedia arazodunak" edo "komedia ilunak" izenez elkartzen direnak: Atenasko Timon, Tito Androniko eta Koriolano. Antzezlan hauek, ez zuten inoiz arrakasta handirik lortu.[66]
Ondoren zerrendatzen dira Shakespeareren tragedia guztiak, idatzi ziren gutxi gorabeherako dataren arabera sailkatuta:[67]
- 1- Tito Androniko - (Titus Andronicus, 1593
- 2- Romeo eta Julieta - (Romeo and Juliet, 1595)
- 3- Julio Zesar - (Julius Caesar, 1600)
- 4- Hamlet - (1601)
- 5- Troilo eta Kresida - (The Tragedie of Troylus and Cressida, 1602)
- 6- Otelo - (Othello, 1605)
- 7- Lear erregea - (King Lear, 1606)
- 8- Macbeth - (1606)
- 9- Antonio eta Kleopatra - (Antony and Cleopatra, 1607)
- 10- Koriolano - (Coriolanus, 1608)
- 11- Atenasko Timon - (Timon of Athens, 1608)
Komediak
aldatuGuztira hamazazpi komedia idatzi zituen, eta funtsezko ezaugarrien artean bis komikoa aurkitzen dugu, hitz-jokoz beteriko lengoaiaren dialektika, hots, klase sozial, sexu, genero edo boterearen araberako izaera kontrajarriak (adibide adierazgarri bat Bazapiztia hezia litzateke). Eta baita aipamen eta konnotazio erotikoak, mozorroak eta dispertsio kaotikorako eta nahasmendurako joera, historiaren argumentuak galdutakoa berreskuratzea eta naturaren esparruan dagokion lehengoratzea ekarri arte.[68]
Komediaren panoramak gainera, gizarte baten esplorazioa dakar, non bere kide guztiak modu berdinean aztertzen diren, gizarteak bere lan historikoetan ikusten duen bezala. Gizarte-moten galeria bezala, beraz, komedia espazio zabalagoa da, tragikoa eta historikoa baino, eta Shakespearek hobeto islatzen du bere garaiko gizartea. Nahiz eta arlo horretan egileak pertsonaia bereiziak sortzeko duen talentua ere nabarmentzen duen, Falstaffen adibidean bezala.[69]
1591-1595 bitartean komedia hauek idatzi zituen: Hanka-sartzeen komedia, Veronako bi zaldunak, Amodioaren lan galduak, eta Basapiztia hezia. Bigarrena idazle gazte baten lana da: zorrotza, hizkera-aberastasun handikoa, eta garai hartako nahiz literaturari buruzko aipamen ugari dituena. Heldutasun handiagoko komediak dira Uda-gau bateko ametsa, Veneziako merkataria, eta Zarata asko ezertarako. 1595-1599 bitartean idatziak.[70] Shakespeareren komedien ardatza amodioa izan ohi da beti, eta emakume heroien bizkortasuna dute ezaugarri. Bestalde, Hamabigarren gaua eta Zeuk nahi duzunez dira, biak 1600 aldera idatziak, Shakespeareren maisu-lanak genero honetan.[71]
Ondoren zerrendatzen dira Shakespeareren komedia guztiak, idatzi ziren gutxi gorabeherako dataren arabera sailkatuta:
- 1- Korapiloen komedia - (The Comedy of Errors, 1591).
- 2- Veronako bi jaunak - (The Two Gentlemen of Verona, 1591-1592).
- 3- Amodioaren lan galduak - (Love's Labour's Lost, 1592).
- 4- Basapiztia hezia - (Taming of the Shrew, zehaztu gabeko urtea.1594?).
- 5- Uda-gau bateko ametsa - (A Midsummer Night's Dream, 1595-1596).
- 6- Veneziako merkataria - (The Merchant of Venice,1596-1597).
- 7- Zarata handia ezertarako ez - (Much Ado About Nothing, 1598).
- 8- Zeuk nahi duzunez - (As You Like It, 1599-1600).
- 9- Windsorreko emazte alaiak - (The Merry Wives of Windsor, 1601).
- 10- Erregearen bi jaun nobleak - (The Two Noble Kinsmen, 1601-1602).
- 11- Dena ondo dago ondo amaitzen denean - (All's Well That Ends Well, 1602-1603).
- 12- Neurriari neurriz - (Measure for Measure, 1604).
- 13- Perikles, Tireko printzea - (Pericles, Prince of Tyre, 1607).
- 14- Zinbelino - (Cymbeline, 1610).
- 15- Neguko ipuina - (The Winter's Tale, (1610-1611) .
- 16- Ekaitza - (The Tempest, 1612).
- 17- Hamabigarren gaua edo nahi duzuna - (Twelfth Night or What You Will).
Lan historikoak
aldatuLehen Folioan "lan historiko" bezala soilik Ingalaterrako historia berriarekin zerikusia dutenak sailkatzen dira. Gai historikoko beste lan batzuk, antzinako Erroman girotutakoak kasu, edo Eskoziako benetako errege bat protagonista duen Macbeth bera ere, ez dira atal honetan sailkatzen. Guztira hamaika dira (edo hamar, gaur egun apokrifotzat jotzen den Eduardo III.a kanpoan utziz gero). Antzerkigileak lan hauek garatzeko erabilitako iturria oso ezaguna da: Raphael Holinsheden Kronikak.[72]
Bere lan historikoen artean, errege ingelesei buruz idatzi zituen hamar liburu bildu ohi dira, "Historia Zikloa" izenaz ezaguna, eta zazpi errege ingelesi eskainia. Ziklo honek Lear Erregeari (errege legendario bat) eta Macbethi (Eskoziako Macbeth erregearen bizitzan oinarritua) buruzko lanak baztertzen ditu, eta baita Eduardo III.ari buruzko lan bat (nahiz eta gero eta zantzu gehiago egon berak ere parte hartu zuela, ez da ziurra egilea nor izan zen). Bestalde, ziklo honek Jon erregea eta Henrike VIII.a ere baztertu egiten zituen, urteen sekuentzia historikoa ez jarraitzeagatik.[73]
Garai hartan ikuslegoaren zati handi bat analfabetoa zela kontuan hartuta, lan hauek istorioa komunikatzeko eta ondorioz, abertzaletasuna[74] eta ingeles kulturarekiko maitasuna sustatzeko modu egoki bat irudikatzen zuten, baita gerra zibilekiko arbuio sentimendu bat pizteko ere. Entretenimendua emateaz gain, obra historikoek monarkiaren boterea berresten eta justifikatzen zuten, legitimitatea zalantzan jar zezaketenen aurrean. Shakespeareren antzerkian erregea, ordena kosmikoaren ordezkaria da lurrean. Hori da geroago Greenblatten mailako akademikoek aztertuko zutena, nagusi den diskurtsoan Isabeldar antzerkiak benetako autoritatea finkatzeko, ordena mantentzeko eta subertsioari adorea kentzeko duen gaitasunean zentratuz.[75]
Antzerki konpainiek beren babesle aristokratikoekiko zuten menpekotasuna zela eta (eta Erregearen Gizonakek kasuan, autoritate errealarekiko), logikoa da nobleziako pertsonaia historikoak protagonista dituzten eta Ingalaterrako historian garrantzitsuak diren obrak idatzi eta antzeztea. Henrike V.aren kasua jasotzen da adibidez, Ingalaterraren betidaniko arerioa zen Frantziako tropen Agincourteko batailan garaile izan zeneko gertaeran oinarritutako antzezlanean. Gertaera historiko nabarmenei berriro helduz, porrotak alde batera utziz eta garaipenaren heroismoa gehiegikeriaz erakutsiz (agintean zen erregeari egozten zitzaiona), lan hauek, koroarekiko herri-debozioa areagotzea lortzen zuten.[76]
Hala ere, aditu batzuek uste dute Shakespeareren lan historikoek monarkiari buruzko kritika ezkutuak ere badituztela, justiziarekin sor daitezkeen arazoak saihesteko disimulatuta.[77]
1590 eta 1594 urteen artean, Shakespearek Henrike VI.a-ren hiru zati ospetsuak, eta Rikardo III.a idatzi zituen. Lau drama hauek 1422 eta 1485 urteen arteko Ingalaterrako historiaren tetralogia osatzen dute, eta Rikardo III-ak Shakespeareren ordu arteko karakterizazio kementsuena eskaintzen du: Richard Crookhack konkordunarena.[78] Lan historiko hauek osatzen dute lehen aldi honetako multzorik handiena, garai hartan hauek baitziren herrikoienak eta baita egiteko errazenak ere. Bigarren tetralogia batek ere aurreko gertaera historikoak ukitzen ditu, eta Rikardo II.etik Rikardo III.era bitarteko antzezlanek modu dramatikoan azaltzen dute historiari buruzko Tudortarren bertsio ofiziala.[79]
Ondoren zerrendatzen dira Shakespeareren komedia guztiak, idatzi ziren gutxi gorabeherako dataren arabera sailkatuta:[54]
- 1- Eduardo III - (The Reign of King Edward III; 1590 eta 1594 artean idatzia, 1596an argitaratuta)
- 2- Henrike VI, 1. zatia - (The First Part of King Henry the Sixth; 1594an idatzia, Lehen Folioan argitaratuta)
- 3- Henrike VI, 2. zatia - (The Second Part of King Henry the Sixth; 1594an idatzia, Lehen Folioan argitaratuta)
- 4- Henrike VI, 3. zatia - (The Third Part of King Henry the Sixth; 1594an idatzia, Lehen Folioan argitaratuta)
- 5- Rikardo III - (The Tragedy of King Richard the Third; 1594an idatzia, 1597an argitaratuta)
- 6- Rikardo II - (The Tragedy of King Richard the Second; 1595ean idatzia, 1597an argitaratuta)
- 7- Henrike IV, 1. zatia - (Henry IV, Part 1; 1596an idatzia, 1597an argitaratuta)
- 8- Henrike IV, 2. zatia - (Henry IV, Part 2; 1597an idatzia, 1600ean argitaratuta)
- 9- Henrike V - (Henry V; 1597-1599an idatzia; Lehen Folioan argitaratuta)
- 10- Jon Erregea - (The Life and Death of King John; 1597an idatzia, Lehen Folioan argitaratuta)
- 11- Henrike VIII - (The Famous History of the Life of King Henry the Eighth; 1613an idatzia; Lehen Folioan argitaratuta)
Eduardo III.a zerrendako lehenengoaren egileari buruzko zalantza handiak daude. Azkenekoa, Henrike VIII.a, John Fletcherrekin elkarlanean idatzia izan zela uste da.[80]
Eleberri edo fantasiazko komedia berantiarrak
aldatu1608an Erregearen Gizonak konpainiak beste areto bat erosi zuen, Blackfriars delakoa, eta neguan kriseiluen argitan antzezten zuten han, Globe Antzokian estalperik gabe biltzen zirenak baino ikusle finagoen aurrean. Garai horretako mundu magikoan, Beaumont eta Fletcher komediagileek bazekiten ikusle haiei nahi zutena ematen, eta haien eraginpean idatziko zituen agian Shakespearek Perikles eta Zinbelino tragikomediak, azken garaiko eleberri eta fantasiazko komedia genero honetako bere bi maisulanen aitzindari bezala: Neguko ipuina eta Ekaitza.[81]
Prosaz edo bertsoz idatzitako zaldun-narrazioak fantasia heroikoko genero bat ziren, oso ohikoa Europan Erdi Arotik Errenazimentura arte. Zaldun-liburuek ingelesez, frantsesez, espainieraz, italieraz eta alemanez, gainera, mito eta elezahar zelta eta anglosaxoiak izan zitzaketen, magia eta fantasia ere tartean zeudela. Gainera, kristautasunaren aurreko mitologia galtzearen nostalgia nabaria zen. [82]
Galdutako obrak eta apokrifoak
aldatuShakespearek John Fletcherrekin idatzi zituen lan batzuk galdu egin dira, adibidez Kardenio, Miguel de Cervantesen On Kixote Mantxakoaren pasarte baten inspiratua. Edo Bi zaldun nobleak (1613), "Quarton" 1637 inguruan erregistratua izan zena; azken lan hau Lehen Folioan sartu ez zenez, irakurle askok zalantzan jartzen dute antzerkigilearen autoretza bertan. Bestalde, eta ekoizpen shakespeariar askok dituzten gorabeherak ikusita, badira erdiak Fletcherren soslai eta estilora egokituko liratekeela diotenak.
Iritzi kritikoa
aldatuShakespeareren hizkuntza izugarri aberatsa da. Hamabost mila hitz inguru erabiltzen ditu, eremu linguistiko guztietatik hartuak: prosa latinotik, herri hizkeratik, herri eta probintzietako dialektoetatik, hainbat lanbide-hizkeratatik, etab.[83]
Pertsonaia bakoitzak, bere mailaren arabera, hizkuntza errealista edo estilizatua erabiltzen du, ahozko hizkuntzaren tonua gordez.[84] Hitza bera ere, garrantzia handitzen dion beste bigarren esanahi batez aberasten da askotan. Hizkuntzalariek esango luketen bezala, adiera ugari hartzen ditu adierazleak. Hitz joko inplizituak edo ironikoak dira, esanahi bikoitza dutenak, lizunak sarritan, eta tragedia handienetan ere agertu ohi direnak. Hor dago unibertsoaren poetizazioa ere.[85]
Badirudi Shakespearek ezin duela hitz egin irudirik gabe. Agian irudien erabilerak adierazten du ondoen idazle haren garapena. Hasierako irudiak arranditsuak dira, klixeak sarritan, distira poetikoaren fama hartzeko baino gehiago objektuak irudikatzeko aukeratuak.[86]
Antzeko bilakaera sumatzen da erretorikan, sintaxian, bertsoetan eta antzerkian bertan ere. 1590 urtearen inguruan Londresko antzokiak ematen zituzten antzezlanak, gizon gazte batenak eta antzerkigintza gazte batenak ziren: obra kartsuak baina aldakorrak. Agerraldi bakar batean erretorika ederra eta zentzurik gabeko hizkera jasoa aurki daitezke, estilo dramatiko bikaina eta zoritxarreko sormen zatiak. Garai batean esaten zen lan hauek lankidetzan eginak zirela, eta gaizki zeuden zatiak Shakespeareren lankideek egindakoak zirela orobat.[87]
Baina, artista guztiek bezala, Shakespearek ere ikasi beharra zuen, bere ahalmenak probatu beharra, eta antzerkia erabili zuen horretarako. Honela,Tito Androniko antzezlana nahaspila odoltsua bada ere, nahaspila hori beharrezkoa izan zen gero Macbeth eta Lear Erregea obretako izu kontrolatua lortu ahal izateko.[88] Eta Henrike VI.eko alegiazko istorioek eta gehiegikeriek, berriz, Rikardo III.aren antzezlan bikaineko zital makiavelikoaren une gorenera eramaten gaituzte zuzen-zuzenean.[89]
Shakespeareren olerkigintza
aldatuSonetoak
aldatuZalantzarik gabeko garrantzia duen antzerkigilea izateaz gain, Shakespeare poeta eta sonetista ere izan zen. Orokorrean, bere burua lirikotzat jotzen zuela uste da, egile dramatiko bezala baino gehiago, eta bere garaia soilik lirikagatik irautea espero zuela. Batez ere olerki narratibo eta mitologiko luzeak idatzi zituen arren, bereziki soneto liriko hutsen egile bikain bezala gogoratzen da. Sonetoen kronologia zehaztea zaila da, baina 1592 eta 1599 artean konposatuak izan zirela uste da.[90]
Bere soneto batzuk, 138 eta 144, gehi beste hiru Amodioaren lan galduak komedian sartuak, inprimaturik atera ziren Erromes sutsua izeneko olerki lirikoen bilduma baten. Sonetoen gaiak maitasuna eta denbora dira, nolabait kontrajarriak; azken gai honetan iheskortasunari dagokionez sakontzen du, batzuetan metafisikara iritsiz.[91] Soneto bakoitzak mugimendu dramatiko bat ere badu, eta bere irakurketan batez ere mezuaren balio moral eta espirituala antzematen da. Eta baita uzten digun filosofia ere, bizitzak ematen digun denbora urria aprobetxatzea horretan murgiltzeko.[92] Bestalde, Shakespeare gauza berriak esatera ausartzen da, hala nola adiskidetasunaren eta maitasunaren arteko desberdintasunik eza, eta baita emakumearenganako eta gizonarekiko maitasunaren arteko funtsezko desberdintasunik eza ere.[93]
Olerki luzeak
aldatuShakespearek oso maite zuen poesia; garai hartan hain gogokoa zen gai klasikoa ukituz zenbait poema narratibo egin zituen, hala nola, Venus eta Adonis, izurria zela eta antzokiak itxita zeudenean, eta The Rape of Lucrece (1594, Lukreziaren bortxaketa). Kontu handiz argitaratu ziren biak eta Southamptongo kondeari, Henry Wriothesleyri, eskaini zizkion. Garai hartan bertan, Shakespeareren soneto eztiak zabaltzen hasiak ziren eskuizkribu bidez haren adiskide minen artean. Sonnets haiek, egileak Londreseko giro fin eta hiritarrari eginiko erantzunaren adierazpenak izango ziren agian, baina gaur egun ezinezkoa da egiazko egoerak alegiazko eta konbentzionaletatik bereiztea, edo lehen sonetoetako mutil lirain hura edo azkenetako dama beltzarana nor ziren jakitea.[90]
Epio Stolo idazleak zioenez, musek Plautoren hizkuntzan hitz egingo lukete latinez hitz egin nahi balute, eta aditu batzuek diote musek Shakespeareren esaldi ederrean hitz egingo luketela ingelesez hitz egin beharko balute. Olerki ezagunenak honako hauek dira:[94]
Venus eta Adonis - (Venus and Adonis, 1593)
Lukreziaren bortxaketa - (The Rape of Lucrece, (1594)
Sonetoak - (Sonnets)
Maitale baten arrangura.
Shakespeare denboran zehar
aldatuXVII. mendean, Ingalaterrako antzerkigileen artean bigarren lekuan jartzen zuten Shakespeare, Ben Jonsonen ondoren, eta baziren Francis Beaumonten eta John Fletcherren atzetik hirugarren jartzen zutenak ere. Baina XVIII. mendearen hasieran lehen mailara jaso zuen kritikak, eta geroztik ez da handik jaitsi. Iruzkingile batzuek ez dute onartu nahi Shakespeareren obrak Ingalaterra barneko probintzia batean lehen mailako eskolara joandako gizonarenak direnik, eta drama horiek aristokrataren batek edo, gutxienez, Oxforden edo Cambridgen lizentziatutako batek idatziak direla frogatzen saiatu izan dira. Hala, Christopher Marlowe, Francis Bacon, Elisabet I.a Ingalaterrakoaren garaiko moja bati edota Jesusen Konpainiari berari egotzi izan zaie obra horien egile izatea.[95]
XIX. mendean, Shakespeare Ingalaterrako Koblari Handia bilakatu zenean, bidezkoa izango zatekeen jakituriaren orakulu modukotzat eta sentikortasunaren eredutzat hartzea. Gaur egun, ordea, pentsa daiteke Shakespeare ez zela neutrala bere irudien erabileran soilik, irudi horien bidez adierazten zituen balio guztietatik ere aldendurik zegoela. Egia da antzerki-egituraren artetik poesia kutsu handia dariola noizean behin, baina ez gizabanakoaren sentimendu pertsonal gisa, edonork senti zezakeenaren adierazpide bezala baizik.[96] Poetaren inpertsonaltasuna argitzeko, John Keats olerkariak dio poeta bera dela, paradoxaren paradoxaz, poetikotasun gutxieneko izakia.
Idazlan euskaratuak
aldatuWilliam Shakespeareren hainbat lan euskaratuak izan dira:
- Irritza: Shakespeare'n Macbeth'en gayean, iru egintza ta egintza-aurrean - Toribio Altzaga, Iñaki Deunaren Irarkola, 1926
- Hamlet: Danemark'eko Erregegaia - Bingen Ametzaga, Ekin, 1952
- Macbeth - Bedita Larrakoetxea, Intxauspe Etxeko Lanak, 1957
- Lear erregea - (King Lear), Bedita Larrakoetxea, 1958
- Ekaitza - (The Thempest). Bedita Larrakoetxeak Ekatxa izenburupean itzulpena Euzko Gogoa aldizkarian, 1959ean argitaratu zuen.
- W. Shakespeare euskeraz, Bedita Larrakoetxea. Hiru liburutan Shakespeareren antzerki guztiak, Arratiako euskaran, Kardaberaz Bilduma, Ed. Juan Jose Garmendia, Tolosa, 1974
- Henrike VIII - (Henry IV), Xabier Mendiguren Bereziartu, Euskadiko Antzerti Zerbitzua, 1984
- Julio Zesar - (Julius Caesar), Xabier Mendiguren Bereziartu, Euskadiko Antzerti Zerbitzua, 1985
- Neurriari neurriz - (Measure for Measure), Xabier Mendiguren Bereziartu, Euskadiko Antzerti Zerbitzua, 1985
- Zeuk nahi duzunez - (As You Like It), Xabier Mendiguren Bereziartu, Euskadiko Antzerti Zerbitzua, 1985
- Rikardo II.a - (Richard II). Joanes Urkixo, Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, 1985
- Soneto hautatuak - Juan Garzia Garmendia, Alberdania, 1995
- Hamlet: Danimarkako printzea - Juan Garzia Garmendia, Ibaizabal, 2002
- Hiru istorio - Iñaki Mendiguren, Elkar, 2003
- Hamlet - Juan Garzia Garmendia, Elkar, 2012, Urrezko Biblioteka
- Sonetoak: zeru horren infernuak - Juan Garzia Garmendia, Aztarna, 2014
- Uda gau bateko ametsa - (A Midsummer Night's Dream), Bingen Ametzaga. EIZIE, 2015
- Romeo eta Julieta - (Romeo and Juliet), Gerardo Markuleta, Erein, 2016
Shakespeare pantailan
aldatuShakespeareren biografiaren bertsio zinematografikoen artean honakoak daude: John Maddenek zuzendutako Shakespeare maitemindua (Shakespeare in Love) (1998), Ines Paris zuzendari eta gidoilariaren Migel eta William (Miguel y William) (2011), Miguel de Cervantes eta Shakespeareri buruz, eta Anonimoa (Anonymus) (2011), Roland Emmerichek zuzendua. Azken film honek, bere lanen egiletzari buruzko balizko erantzun bat planteatzen du, konplot politiko baten barnean.
250 film inguru egin dira Shakespeareren testuetan oinarrituta, eta horrek agerian uzten du idazle honen lanaren eragin izugarria. Pantailara gehien eraman den lana Hamlet da, zinemarako 61 egokitzapen eta 21 telesailekin 1907 eta 2000. urteen artean. Shakespeareren lanetan oinarritutako film ezagunenak honako hauek dira:
- Basatitxoaren heziketa, (The Taming of the Shrew, 1929), Douglas Fairbanks eta Mary Pickford aktoreak izan ziren protagonistak.
- Uda-gau bateko ametsa, (A Midsummer Night's Dream, 1935). Max Reinhardt eta William Dieterlek zuzendu zuten.
- Romeo eta Julieta, (Romeo and Juliet, 1936), George Cukorrek zuzendu zuen.
- Zeuk nahi duzunez, (As You Like It, 1936). Paul Czinnerrek zuzendu zuen.
- Henrike V (The Chronicle History of King Henry the Fifth with His Battle Fought at Agincourt in France, 1945). Laurence Olivierrek zuzenduta.
- Macbeth (1948). Orson Wellesek zuzenduta.
- Hamlet (1948). Laurence Olivierrek zuzenduta.
- Otelo (The Tragedy of Othello: The Moor of Venice, 1952). Orson Wellesek zuzendu zuen.
- Julio Zesar (Julius Caesar, 1953). Joseph L. Mankiewiczek zuzenduta.
- Romeo eta Julieta (Romeo and Juliet, 1954). Renato Castellanik zuzenduta.
- Rikardo III (Richard III, 1955). Laurence Olivierrek zuzenduta.
- Otelo (Otello, 1956). Sergei Jutkevitshek zuzendu zuen.
- Debekatutako planeta (Forbidden Planet, 1956). Zientzia fikziozko pelikula, Ekaitzan era askean oinarrituta. Fred M. Wilcoxek zuzenduta.
- Odolezko tronua (Kumonosu jô, 1957). Macbethen era askean oinarrituta. Akira Kurosawak zuzenduta.
- Ekaitza (The Tempest, 1960). Telebistarako egindako pelikula, Richard Burton izan zen protagonista, eta George Schaeferrek zuzendu zuen.
- Oztoporik gabeko maitasuna (West Side Story, 1961). Romeo eta Julietan oinarritutako pelikula musikala. Jerome Robbinsek eta Robert Wisek zuzendu zuten.
- Hamlet (1963). Grigori Kózintsevek zuzendu zuen.
- Hamlet (1964). Richard Burton izan zen protagonista. Bill Colleranek eta John Gielgudek zuzendu zuten.
- Kanpaikadak gauerdian (1965). Hainbat antzezlanetan oinarrituta, bereziki Henrike IV.ean Orson Wellesek zuzenduta.
- Bazapiztia hezia (The Taming of the Shrew, 1967). Elizabeth Taylor eta Richard Burton protagonistak. Franco Zeffirellik zuzenduta.
- Romeo eta Julieta (Romeo and Juliet, 1968). Franco Zeffirellik zuzendu zuen.
- Lear erregea (King Lear, 1969). Grigori Kozintsevk zuzenduta.
- Lear erregea (King Lear, 1971). Peter Brookek zuzenduta.
- Macbeth (1971). Roman Polańskik zuzenduta.
- Ekaitza (The Tempest, 1982), Paul Mazurskyk zuzenduta.
- Ran (1985), Lear erregearen egokitzapena, Akira Kurosawak zuzenduta.
- Lear erregea (King Lear, 1987), Jean-Luc Godardek zuzenduta.
- Henrike V (Henry V, 1989). Kenneth Branaghek zuzenduta.
- Romeo eta Julieta (Romeo and Juliet, 1990), Francesca Annis, Vanessa Redgrave eta Ben Kingsley izan ziren protagonistak. Armando Acostak zuzendu zuen.
- Hamlet (1990), Mel Gibson eta Glenn Close izan ziren protagonistak. Franco Zeffirellik zuzenduta.
- Prosperoren liburuak (Prospero's Books, 1991). Ekaitzan oinarrituta. Peter Greenawayk zuzenduta.
- Nire Idaho pribatua (My Own Private Idaho, 1991). Enrike IV.enean oinarrituta era askean. River Phoenixek eta Keanu Reeves izan ziren protagonistak. Gus Van Santek zuzendu zuen.
- Zeuk nahi duzunez (As You Like It, 1992), Christine Edzardek zuzenduta.
- Zarata asko ezertarako (Much Ado About Nothing, 1993), Kenneth Branaghek zuzenduta.
- Lehoi erregea (The Lion King, 1994), Rob Minkoffek eta Roger Allersek zuzenduta. Disney estudioak egindako animaziozko pelikula, Hamleten oinarrituta era askean.
- Otelo (Othello, 1995), Oliver Parkerek zuzenduta.
- Rikardo III.a (Richard III, 1995), Richard Loncrainek zuzenduta.
- Romeo eta Julieta (Romeo and Juliet, 1996), Leonardo Di Caprio eta Claire Danesekin aktore lanetan, Baz Luhrmanek zuzenduta.
- Hamlet (1996), Kenneth Branagh, Richard Attenborough, Judi Dench, Billy Crystal eta Kate Winsletekin. Kenneth Branaghek zuzenduta.
- Rikardo III.aren bila (Looking for Richard, 1996), Al Pacinok zuzenduta.
- Shakespeare maiteminduta (Shakespeare in love, 1998), John Maddenek zuzenduta.
- 10 arrazoi zu gorrotatzeko (10 Things I Hate About You, 1999), Julia Stiles eta Heath Ledgerekin. Gil Jungerek zuzenduta.
- Uda gau bateko ametsa (A Midsummer Night's Dream, 1999), Calista Flockhart eta Michelle Pfeifferekin. Michael Hoffmanek zuzenduta.
- Titus (1999), Tito Andronikon oinarrituta, Anthony Hopkins eta Jessica Langerekin. Julie Taymorek zuzenduta.
- Amodioaren lan galduak (Love's Labour's Lost, 2000), Kenneth Branaghek zuzenduta.
- Hamlet (2000), Ethan Hawke, Julia Stiles eta Kyle MacLachlan dira protagonistak. Michael Almereydak zuzenduta.
- Veneziako merkataria (The Merchant of Venice, 2004), Michael Radfordek zuzenduta.
- Koriolano (2011), Ralph Fiennesek zuzenduta.
- Hamlet (2009), Royal Shakespeare Companyk antzeztua, David Tennant Hamlet bezala eta Patrick Steward Claudiusen rolean. Gregory Doranek zuzenduta. BBCrako egokituta.
- Zarata asko ezertarako (Much Ado About Nothing, 2011), David Tennant Benedick bezala eta Catherine Tate Beatriceren rolean. Digital Theatren dago aukeran.
- Rikardo II (Richard II, 2011) Royal Shakespeare Companyk antzeztua, eta David Tennant Richard II.a bezala.
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Ingelesez) Greenblatt, Stephen. (2005). Will in the World: How Shakespeare Became Shakespeare. London: Pimlico, p. 11 or. ISBN 978-0-7126-0098-9..
- ↑ (Ingelesez) Bevington, David. (2002). Shakespeare. Oxford: Blackwell, pp. 1-3 or. ISBN 978-0-631-22719-9..
- ↑ a b (Ingelesez) Wells, Stanley. (1997). Shakespeare: A Life in Drama. New York: W.W. Norton, p. 399 or. ISBN 978-0-393-31562-2..
- ↑ Shakespeare, William. Non: Euskal Hiztegi Entziklopedikoa. Klaudio Harluxet Fundazioa, 1995
- ↑ (Ingelesez) Craig, Leon Harold. (2003). Of Philosophers and Kings: Political Philosophy in Shakespeare's Macbeth and King Lear. Toronto: University of Toronto Press, p. 3 or. ISBN 978-0-8020-8605-1..
- ↑ (Ingelesez) Shapiro, James. (2005). 1599: A Year in the Life of William Shakespeare. London: Faber and Faber, pp. 17-18 or. ISBN 978-0-571-21480-8..
- ↑ (Ingelesez) Schoenbaum, S. (1991). Shakespeare's Lives. Oxford: Oxford University Press, pp. 41, 66, 397–398, 402, 409 or. ISBN 978-0-19-818618-2..
- ↑ (Ingelesez) Taylor, Gary. (1990). Reinventing Shakespeare: A Cultural History from the Restoration to the Present. London: Hogarth Press, pp. 145, 210–223, 261–265 or. ISBN 978-0-7012-0888-2..
- ↑ (Ingelesez) Chambers, E.K.. (1930a). William Shakespeare: A Study of Facts and Problems. 1. Oxford: Clarendon Press, pp. 270–271 or. ISBN 978-0-19-811774-2. OCLC 353406..
- ↑ (Ingelesez) Taylor, Gary. (1987). William Shakespeare: A Textual Companion. Oxford: Oxford University Press, pp. 109–134 or. ISBN 978-0-19-812914-1..
- ↑ a b (Ingelesez) Greenblatt, Abrams, eds, Stephen, Meyer Howard. (2012). Sixteenth/Early Seventeenth Century. The Norton Anthology of English Literature. 2. W.W. Norton, p. 1168 or. ISBN 978-0-393-91250-0..
- ↑ Stephen Greenblatt: El espejo de un hombre: vida, obra y época de William Shakespeare. Barcelona: Penguin Random House 2016, 140-176 orld.
- ↑ (Ingelesez) Rowe, Nicholas. (1997 [first published 1709]). Some Account of the Life &c of Mr. William Shakespear.. Gray, Terry A. (ed.)..
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Schoenbaum, S. (1987). William Shakespeare: A Compact Documentary Life (Revised ed.). Oxford: Oxford University Press, pp. 308–310 or. ISBN 978-0-19-505161-2..
- ↑ (Ingelesez) Honigmann, E.A.J. (1999). Shakespeare: The 'Lost Years' (Revised ed.). Manchester: Manchester University Press, p. 1 or. ISBN 978-0-7190-5425-9..
- ↑ a b (Ingelesez) Chambers, E.K. (1930a). William Shakespeare: A Study of Facts and Problems.. Oxford: Clarendon Press, pp. 67–71 or. ISBN 978-0-19-811774-2. OCLC 353406..
- ↑ (Ingelesez) Greenblatt, Stephen. (2005). Will in the World: How Shakespeare Became Shakespeare. London: Pimlico, p. 213 or. ISBN 978-0-7126-0098-9..
- ↑ Frank Kermode: El tiempo de Shakespeare. Barcelona, Debate, 2016.
- ↑ (Ingelesez) Bentley, G.E. (1961). Shakespeare: A Biographical Handbook. New Haven: Yale University Press, p. 36 or. ISBN 978-0-313-25042-2. OCLC 356416..
- ↑ (Ingelesez) Kastan, David Scott. (1999). Shakespeare After Theory. London: Routledge, p. 37 or. ISBN 978-0-415-90112-3..
- ↑ (Ingelesez) Knutson, Roslyn. (2001). Playing Companies and Commerce in Shakespeare's Time. Cambridge: Cambridge University Press, p. 17 or. ISBN [[Special:BookSources/doi:10.1017/CBO9780511486043. ISBN 978-0-511-48604-3|doi:10.1017/CBO9780511486043. ISBN 978-0-511-48604-3]]..
- ↑ (Ingelesez) Adams, Joseph Quincy. (1923). A Life of William Shakespeare. Boston: Houghton Mifflin, p. 275 or. ISBN OCLC 1935264..
- ↑ (Ingelesez) Ackroyd, Peter. (2006). Shakespeare: The Biography. London: Vintage, p. 357 or. ISBN 978-0-7493-8655-9..
- ↑ (Ingelesez) Frye, Roland Mushat. (2005). The Art of the Dramatist. London; New York: Routledge, p. 22 or. ISBN 978-0-415-35289-5..
- ↑ (Ingelesez) Hales, John W. (1904). "London Residences of Shakespeare". The Athenaeum. No. 3987. London: John C. Francis, pp. 401–402 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Honan, Park. (1998). Shakespeare: A Life. Oxford: Clarendon Press, pp. 395–396 or. ISBN 978-0-19-811792-6..
- ↑ (Ingelesez) Ackroyd, Peter. (2006). Shakespeare: The Biography. London: Vintage, p. 476 or. ISBN 978-0-7493-8655-9..
- ↑ Fernando Gil-Delgado: Introducción a Shakespeare a través del cine. Madrid: Ediciones Internacionales Universitarias, 27. orld.
- ↑ (Ingelesez) Greenblatt, Stephen. (2005). Will in the World: How Shakespeare Became Shakespeare. London: Pimlico, pp. 145–146. or. ISBN 978-0-7126-0098-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Expertos alemanes aseguran que Shakespeare murió víctima de un cáncer.». Clarín.
- ↑ a b c (Ingelesez) Wells, Taylor, Jowett, Montgomery, Stanley, Gary, John, William. (2005). The Oxford Shakespeare: The Complete Works (2nd ed.). Oxford: Oxford University Press, p. 1247 or. ISBN 978-0-19-926717-0..
- ↑ (Ingelesez) "Bard's 'cursed' tomb is revamped". BBC News.
- ↑ (Ingelesez) Epitafioaren jatorrizko testua: Good friend, for Jesus' sake forbear,/ To dig the dust enclosed here./Blest be the man that spares these stones,/But cursed be he that moves my bones.. .
- ↑ (Ingelesez) Cooper, Tarnya. (2006). Searching for Shakespeare. Yale University Press, p. 48 or. ISBN 978-0-300-11611-3..
- ↑ (Ingelesez) "Shakespeare Memorial". Southwark Cathedral.
- ↑ (Ingelesez) "Visiting the Abbey". Westminster Abbey.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aguilera, Octavio. (1997). El canon occidental. Shakespeare y los otros. Barcelona, Editorial Anagrama.
- ↑ (Ingelesez) Shapiro, James. (2005). 1599: A Year in the Life of William Shakespeare. London: Faber and Faber, pp. 77–78 or. ISBN 978-0-571-21480-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Traubel, Whitman, H, Walt. (2006). 'Walt Whitman sobre Shakespeare'. La camaradería de Shakespeare. Sitio web de Oxford.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La verdadera identidad de Shakespeare, una polémica que resurge». El Mundo.
- ↑ (Ingelesez) Smith, Brice R. (2002). Shakespeare and Homosexuality. New England Publishing Associates.
- ↑ (Ingelesez) Lee, Sidney. (1900). Shakespeare's Life and Work. London: Smith, Elder & Co, p. 55 or. ISBN OL 21113614M..
- ↑ (Ingelesez) Casey, Charles. (1998). "Was Shakespeare gay? Sonnet 20 and the politics of pedagogy". College Literature. 25 (3), pp. 35–51 or. ISBN JSTOR 25112402..
- ↑ (Ingelesez) Fort, J.A. (1927). "The Story Contained in the Second Series of Shakespeare's Sonnets". The Review of English Studies. Original Series. III (12) – via Oxford Journals, pp. 406–414 or. ISBN doi:10.1093/res/os-III.12.406. eISSN 1471-6968. ISSN 0034-6551..
- ↑ (Ingelesez) de Groot:, John Henry. (1946). The Shakespeares and ‘the Old Faith’. .
- ↑ (Ingelesez) Mutschmann, Wentersdorf, H, K.. (1952). Shakespeare and Catholicism. New York, Sheed and Ward, p. 401 or..
- ↑ (Ingelesez) Ackroyd, Peter. (2005). Shakespeare: The Biography. Doubleday, p. 29 or..
- ↑ (Ingelesez) Schoenbaum, S. (1987). William Shakespeare: A Compact Documentary Life. Oxford: Oxford University Press, pp. 41–42, 286 or. ISBN 978-0-19-505161-2..
- ↑ (Ingelesez) Cooper, Tarnya. (2006). Searching for Shakespeare. Yale University Press, pp. 48, 57 or. ISBN 978-0-300-11611-3..
- ↑ (Ingelesez) Schoenbaum, S. (1981). William Shakespeare: Records and Images. Oxford: Oxford University Press, p. 190 or. ISBN 978-0-19-520234-2..
- ↑ (Ingelesez) Fort, J.A. (1927). "The Story Contained in the Second Series of Shakespeare's Sonnets". The Review of English Studies. Original Series. III (12), pp. 406–414 or. ISBN ISSN 0034-6551..
- ↑ (Ingelesez) Wells, Taylor, Jowett, Montgomery, Stanley, Gary, John, William. (2005). The Oxford Shakespeare: The Complete Works. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-926717-0..
- ↑ (Ingelesez) Shapiro, James. (2005). 1599: A Year in the Life of William Shakespeare. London: Faber and Faber, p. 16 or. ISBN 978-0-571-21480-8..
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Oliva, Salvador. (2001). Introducción a Shakespeare. Barcelona, Península, p. 61 or. ISBN 84-8307-363-3..
- ↑ a b (Ingelesez) Foakes, R.A. (1990). "Playhouses and players". The Cambridge Companion to English Renaissance Drama.. Cambridge: Cambridge University Press, p. 33 or. ISBN 978-0-521-38662-3..
- ↑ (Ingelesez) Nagler, A.M. (1958). Shakespeare's Stage. New Haven, CT: Yale University Press, p. 7 or. ISBN 978-0-300-02689-4..
- ↑ (Ingelesez) Ackroyd, Peter. (2006). Shakespeare: The Biography. London: Vintage, p. 454 or. ISBN 978-0-7493-8655-9..
- ↑ (Ingelesez) Ringler, William, Jr. (1997). "Shakespeare and His Actors: Some Remarks on King Lear". In Lear from Study to Stage: Essays in Criticism.. New Jersey: Fairleigh Dickinson University Press, pp. 123–134 or. ISBN 978-0-8386-3690-9..
- ↑ (Ingelesez) Schoenbaum, S. (1987). William Shakespeare: A Compact Documentary Life. Oxford: Oxford University Press, p. 210 or. ISBN 978-0-19-505161-2..
- ↑ (Ingelesez) Chambers, E.K. (1930). William Shakespeare: A Study of Facts and Problems. 1. Oxford: Clarendon Press., p. 341 or. ISBN 978-0-19-811774-2. OCLC 353406..
- ↑ (Ingelesez) Pollard, Alfred W. (1909). Shakespeare Quartos and Folios: A Study in the Bibliography of Shakespeare's Plays, 1594–1685. London: Methuen, p. 11 or. ISBN OCLC 46308204..
- ↑ (Ingelesez) Maguire, Laurie E. (1996). Shakespearean Suspect Texts: The 'Bad' Quartos and Their Contexts. Cambridge: Cambridge University Press, p. 28 or. ISBN 978-0-511-55313-4, doi:10.1017/CBO9780511553134..
- ↑ (Ingelesez) Mays, Swanson, Andrea, James. (2016). "Shakespeare Died a Nobody, and then Got Famous by Accident". New York Post.
- ↑ (Ingelesez) Brockett, Hildy, Oscar G, Franklin J. (2007). History of Theatre. Boston: Pearson Education, p. 109 or. ISBN 978-0205358786..
- ↑ (Ingelesez) Dunton-Downer, Riding, Leslie, Alan. (2004). Essential Shakespeare Handbook. New York: Dorling Kindersley ISBN 978-0789493330..
- ↑ (Ingelesez) Bryson, Bill. (2007). Shakespeare: The World as Stage. Eminent Lives. New York: HarperCollins ISBN 978-0-06-074022-1. OCLC 136782567..
- ↑ (Ingelesez) McEachern, Claire. (2013). The Cambridge Companion to Shakespearean Tragedy. Cambridge Companions to Literature. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0511999314..
- ↑ (Ingelesez) Dowden, Edward. (1881). Shakspere. New York: D. Appleton & Company, p. 57 or. ISBN OCLC 8164385. OL 6461529M..
- ↑ (Ingelesez) Wayne, Valerie. (2017). Cymbeline. The Arden Shakespeare, third series. New York: Bloomsbury, pp. 389–407 or. ISBN 978-1-904271-30-7. OCLC 972096906..
- ↑ (Ingelesez) Coursen, Herbert. (2000). The Tempest: A Guide to the Play. Westport: Greenwood Press, p. 7 or. ISBN 0-313-31191-9..
- ↑ (Ingelesez) Bate, Jonathan. (2008). "Shakespeare and Jacobean Geopolitics". Soul of the Age. London: Viking, p. 305 or. ISBN 978-0-670-91482-1..
- ↑ (Ingelesez) Ostovich, Silcox, Roebuck, Helen, Mary V, Graham. (1999). Other Voices, Other Views: Expanding the Canon in English Renaissance Studies. ISBN 978-0-87413-680-7..
- ↑ (Ingelesez) The True Tragedy of Richard III. London, England: The Malone Society Reprints, p. xiii or. ISBN 9780469098732..
- ↑ Pizkundeko ikuspegitik Shakespearek bere nazionalismoa nola mamitzen duen inguruko nazioekin kontrakarrean, baita katolikoen eta protestanteen arteko liskarren baitan ere Ik. Azurmendi, Joxe (2023): "Shakespeare" in Europa bezain zaharra, Andoain, Jakin. 111-168 or.
- ↑ (Ingelesez) Logan, Smith, Terence P, Denzell S. (1973). The Predecessors of Shakespeare: A Survey and Bibliography of Recent Studies in English Renaissance Drama. Lincoln, Nebraska: University of Nebraska Press, pp. 274-7 or. ISBN 9780803207752..
- ↑ (Ingelesez) Bullough, Geoffrey. (1960). Narrative and Dramatic Sources of Shakespeare, Vol. 3. New York, Columbia University Press, pp. 237-9, 317-45 or..
- ↑ Tillyard, E. M. (1944). W Shakespeare's History Plays. New York, p. 174 or. ISBN En..
- ↑ (Ingelesez) Houseman, John. (1972). Run-Through: A Memoir. New York: Simon & Schuster ISBN 0-671-21034-3..
- ↑ (Ingelesez) Ostovich, Silcox, Roebuck, Helen, Mary V, Graham. (1999). Other Voices, Other Views: Expanding the Canon in English Renaissance Studies.. ISBN 978-0-87413-680-7..
- ↑ (Ingelesez) Erdman, Ephraim, David V., Fogel. (1966). Evidence for Authorship: Essays on Problems of Attribution. Ithaca, N.Y., Cornell University Press, pp. 457–78 or..
- ↑ (Ingelesez) Bevington, Kastan,, David, David Scott. (2009). The Late Romances. Random House Publishing Group ISBN 978-0-307-42183-8..
- ↑ (Ingelesez) Chambers, E. K. (1930). William Shakespeare; A Study of Facts and Problems. 2. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-811774-2..
- ↑ (Ingelesez) Dominik, Mark. (1988). Shakespeare–Middleton Collaborations. Beaverton, OR: Alioth Press, p. 9 or. ISBN 978-0-945088-01-1..
- ↑ Ahoskerari buruz ikusi Fausto Cercignani, Shakespeare's Works and Elizabethan Pronunciation, University Press (Clarendon Press) 1981.ISBN 978-0198119371.
- ↑ (Ingelesez) Grady, Hugh. (2001). "Shakespeare criticism, 1600–1900". The Cambridge Companion to Shakespeare. Cambridge: Cambridge University Press, pp. 265–278 or. ISBN 978-1-139-00010-9, doi:10.1017/CCOL0521650941.017..
- ↑ (Ingelesez) Greer, Germaine. (1986). Shakespeare. Oxford: Oxford University Press, p. 9 or. ISBN 978-0-19-287538-9..
- ↑ (Ingelesez) Jonson, Ben (1996), Jonson, Ben (1996). (1996 [lehen argitalpena 1623]). "To the memory of my beloued, The AVTHOR MR. WILLIAM SHAKESPEARE: AND what he hath left vs". The First Folio of Shakespeare (2nd ed.). New York: W.W. Norton & Company, p. 10 or. ISBN 978-0-393-03985-6..
- ↑ (Ingelesez) Carlyle, Thomas. (1841). On Heroes, Hero-Worship, and The Heroic in History. London: James Fraser, p. 171 or. ISBN hdl:2027/hvd.hnlmmi. OCLC 17473532. OL 13561584M...
- ↑ (Ingelesez) Dryden, John. (1889). An Essay of Dramatic Poesy. Oxford: Clarendon Press., p. 71 or. ISBN 978-81-7156-323-4..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Guillén, Claudio. (2009). «Prólogo» a W. Shakespeare, Sonetos y Lamento de una amante. Barcelona: Galaxia Gutenberg / Círculo de Lectores, pp. 11-12 or..
- ↑ (Ingelesez) Wood, Michael. (2003). Shakespeare. New York: Basic Books, p. 178 or. ISBN 978-0-465-09264-2..
- ↑ (Ingelesez) Honan, Park. (1998). Shakespeare: A Life. Oxford: Clarendon Press, p. 180 or. ISBN 978-0-19-811792-6..
- ↑ (Ingelesez) Schoenbaum, Samuel. (1987). William Shakespeare: A Compact Documentary Life. Oxford: Oxford University Press, p. 268 or. ISBN 978-0-19-505161-2..
- ↑ (Ingelesez) Honan, Park. (1998). Shakespeare: A Life. Oxford: Clarendon Press., p. 180 or. ISBN 978-0-19-811792-6..
- ↑ (Ingelesez) Crystal, David. (2001). The Cambridge Encyclopedia of the English Language. Cambridge: Cambridge University Press, p. 63 or. ISBN 978-0-521-40179-1..
- ↑ (Ingelesez) Wain, John. (1975). Samuel Johnson. New York: Viking, p. 194 or. ISBN 978-0-670-61671-8..
Bibliografia
aldatu- Shakespeare, William; Larrakoetxea, Bedita: Macbeth. - Egan, 1994-1, 117-177.
- Cercignani, Fausto: Shakespeare's Works and Elizabethan Pronunciation, University Press (Clarendon Press) 1981.ISBN 978-0198119371.
- Crystal, David and Ben: Shakespeare’s Words. A Glossary and Language Companion. Penguin, London 2002.
- Clemen, Wolfgang: The Development of Shakespeare's Imagery. Routledge, London 1977, ISBN 0-415-61220-9.
- Edmondson, Paul; Wells, Stanley: El círculo de Shakespeare: una biografía alternativa. Barcelona: Stella Maris, 2016
- Gil-Delgado, Fernando: Introducción a Shakespeare a través del cine. Madrid: Ediciones Internacionales Universitarias, 2001
- Girard, René: Shakespeare: los fuegos de la envidia. Barcelona: Anagrama, 2016
- Greenblatt, Stephen: El espejo de un hombre: vida, obra y época de William Shakespeare. Barcelona: Penguin Random House, 2015
- Kermode, Frank: El tiempo de Shakespeare. Barcelona: Debate, 2016
- Looney, John Thomas: El verdadero Shakespeare. Ourense: Linteo, 2016
- Shapiro, James: Shakespeare: una vida y una obra controvertidas. Madrid: Gredos, 2012
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: William Shakespeare |
- Euskarari ekarriak: William Shakespeare Ekarriak.armiarma.eus
- (Ingelesez) Open Source Shakespeare
- (Ingelesez) Open Shakespeare
- (Ingelesez) Shakespeareren Interneteko argitalpenak