Twice

Hego Koreako musika taldea

Twice (hangulez, 트와이스: japonieraz, トゥワイス) Hego Koreako musika taldea da, JYP Entertainment erakundeak 2015. urtean sortua. Bederatzi neska dira K-pop taldea osatzen dutenak (Chaeyoung, Dahyun, Jeongyeon, Jihyo, Mina, Momo, Nayeon, Sana eta Tzuyu) eta debuta 2015eko urriaren 20an egin zuten, The Story Begins bilduma laburra kaleratu zutenean[1].

Twice
Taldea What Is Love? EParen aurkezpen egunean (2018ko apirilaren 9a). Ezkerretik eskuinera: Momo, Jeongyeon, Jihyo, Nayeon, Chaeyoung, Dahyun, Mina, Tzuyu eta Sana.
Datuak
JatorriaHego Korea Seul, Hego Korea
Musika motaK-Pop, J-Pop, Dance Pop, Hip hop, R&B
Urteak2015 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)JYP Entertainment
Warner Music Group
Taldekideak
Chaeyoung
Dahyun
Jeongyeon
Jihyo
Mina
Momo
Nayeon
Sana
Tzuyu
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
twice.jype.com
IMDB: nm9652049 Facebook: JYPETWICE Twitter: JYPETWICE Instagram: twicetagram Snapchat: twiceofficial Youtube: UCzgxx_DM2Dcb9Y1spb9mUJA TikTok: twice_tiktok_official Souncloud: twice-57013 Spotify: 7n2Ycct7Beij7Dj7meI4X0 iTunes: 1203816887 Last fm: TWICE Musicbrainz: 8da127cc-c432-418f-b356-ef36210d82ac Songkick: 70031 Discogs: 4786543 Allmusic: mn0003456026 Deezer: 161553 Edit the value on Wikidata

Musika taldearen ospea 2016an argitaratutako "Cheer Up" singlearen bidez iritsi zen nagusiki; abestiak Gaon Digital Chart zerrendako lehenengo postua eskuratu eta urte hartako antzezpen oneneko abesti izendatu zuten. Era berean, urteko kanta onenaren saria irabazi zuen Melon Music Awards eta Mnet Asian Music Awards sari garrantzitsuetan[2][3]. Kaleratutako hurrengo kantak, "TT" izenekoak eta Twicecoaster: Lane 1 EPan azaldu zenak, aurrekoaren marka guztiak hautsi zituen eta zerrendetako lehenengo lekua bereganatu zuen lau astez jarraian. Taldea sortu eta 19 hilabetera, Twicek 1,2 milioi ale salduak zituen. Ondotik iritsiko ziren, besteak beste, koreerazko "Likey", "What Is Love ?" eta "Dance the Night Away" abesti arrakastatsuak eta hedapen handia izan dutenak[4][5].

Bestalde, neskek ofizialki 2017ko ekainaren 28an egin zuten salto Japoniara, Warner Music Japan argitaletxearen eskutik. Hamar abestiz osatutako #Twice albuma kaleratu zuten bertan eta arrakasta handia izan zuen hasieratik bertatik. Horren ostean, japonierazko jatorrizko lehen maxi singlea plazaratu zuten urrian, "1 More Time" izenekoa[6]. Guztira 250.000 ale baino gehiago saltzeagatik, taldeak bi Platinum sari jaso zituen, bata albumagatik, bestea abestiagatik[7]; hala, Twice Japonian Platinum egiaztagiria eskuratzen zuen neskek osatutako lehen korear taldea bihurtu zen. Twicek 2017a urte osoko artista onenaren Billboard Japan zerrendako hirugarren postuan amaitu zuen. 2018an, aldiz, "Candy Pop", "Wake Me Up" eta "BDZ" kantak kaleratu dituzte, Japonian harrera beroa izan dutenak[8].

Ibilbidea aldatu

 
Taldearen logoa.

2013-2015: Sorrera eta debuta aldatu

2013ko abenduaren 19an, JYP Entertainment (JYPE) erakundeak 2014aren erdialdean neska talde berri batek debuta egingo zuela iragarri zuen; hain zuzen, 2010ean Miss A taldeak debuta egin zuenetik, JYPE taldeak babestutako lehenengo neska taldea izango zen[9]. 2014ko otsailaren 27an, JYPEko Lena eta Cecilia neskak lehen taldekideak izango zirela baieztatu zen, 6mix izeneko taldea osatuko zutenak. Zurrumurruek Nayeon, Jeongyeon, Jisoo (Jihyo ondoren) eta Minyoung-en izenak ere aipatu zituzten[10][11]. Ceciliaren irteeraren ostean, JYPEko kide zen Sanak ordezkatu zuen, baina 6mix taldea debuta egiteko zorian zegoela, Lenak erakundea utzi zuen; hala, egitasmoa bertan behera gelditu zen[12].

Hala ere, erakundearen buru zen Park Jin-young ekoizleak 2015eko otsailaren 11n proiektuak aurrera egingo zuela aditzera eman zuen; zehazki, Sixteen izeneko lehiaketa saio baten bitartez, zazpi kideko taldea osatuko zuten neskak aukeratuko zituela adierazi zuen[13]. Saioa ofizialki maiatzaren 5ean hasi eta uztailaren 7an amaitu zen, eta hamar atalen ostean, Nayeon, Jeongyeon, Sana, Jihyo, Mina, Dahyun eta Chaeyoung irabazle izendatu zituzten. Zazpi kideko taldea osatua zegoen; dena dela, Park-ek berak taldea zabaltzea erabaki zuen, eta taldeari ikusleen gogokoena zen Tzuyu eta dantza eta ikuskizunerako gaitasun handiko Momo gehitu zizkion. Erabakia polemikoa izan zen garai hartan, aurretik kanporatu zituzten neska asko kexatu egin baitzen[14][15][16].

Taldea osatuta, uztailaren 10ean Twicek Instagrameko kontu ofiziala ireki eta lehenengo irudia igo zuen sare sozialera[17]. Horrekin batera, JYP Entertainment erakundeak TwiceTV izeneko programa bat kaleratuko zuela azaldu zuen, taldekideen egunerokoaren berri emango zuena debuterako prestatzen ziren artean[18].

Hiru hilabete beranduago, 2015eko urriaren 7an, JYPEk webgune ofizialean Twicek The Story Begins bilduma laburrarekin eta "Like Ooh-Ahh" singlearekin debuta egingo zuela iragarri zuen. Abestia "pop koloretsu" moduan deskribatu zuten, eta hip-hop, rock eta R&B musika generoen trazuak izango zituela adierazi zuten[19][20]; konposizio lanetan Black Eyed Pilseung bikotea aritu zen[21][22]. Azkenean, estreinako albuma eta abesti nagusiaren musika bideoa urriaren 20an argitaratu ziren. Egun hartan bertan taldeak zuzeneko saio bat eskaini zuen eta EPan azaltzen ziren abesti guztiak aurkeztu zituzten[23][24][25]. Bost hilabeteren buruan, musika bideoak 50 milioi erreprodukzio izan zituen; hala, K-Pop talde baten lehenengo musika bideo ikusiena bihurtu zen[26][27][28].

 
Twicen emanaldia Seulen (2016ko otsailaren 27a).

Musika bideoaren arrakastaren ostean, taldeak SBS Gayo Daejeon musika ekitaldian parte hartu zuen abenduaren 27an. Hura izan zen Twicen jendaurreko lehenengo emanaldia eta "Like Ooh-Ahh" kantaren remix bertsio bat eskaini zuen[29][30].

2016: Zentsura Txinan eta arrakastaren lehen zantzuak aldatu

2015eko azaroan polemikak eztanda egin zuen Txinan. Twice taldea ezagunagoa egiteko asmoz, neskak Hego Koreako My Little Television saioan azaldu ziren. Kultura anitzeko musika taldea zirela ikusarazteko, kide bakoitza bere herrialdeko bandera astintzen agertu zen, batzuk Hego Koreako banderarekin, beste batzuk Japoniakoarekin, eta Tzuyu abeslaria Taiwango banderarekin. Tzuyuk bere burua taiwandar moduan aurkeztu zuen eta horrek haserre bizian jarri zituen Txina kontinentaleko zaleak. Hala ere, Huang An abeslaria izan zen hautsak harrotu zituena[31]. Taiwandar independentismoa babestea egotzi zion Tzuyuri eta, besteak beste, independentziaren aldeko ekintzaile izatea leporatu zion. Taiwanen eta Txinaren arteko harreman nahasiak zirela eta, Internet erabiltzaileek bortizki egin zuten taldearen eta bereziki Tzuyuren aurka. Ondorioz, Txinako telebista kateek Twice euren berri eta saioetatik baztertu zuten, Huawei enpresak bere babesa kendu zion, eta JYP Entertainment erakundeak bere ekintza guztiak bertan behera utzi behar izan zituen herrialde hartan[32].

 
Tzuyu polemika piztu zen garaian (2016).

Sututa zegoen egoera baretzeko, 2016ko urtarrilaren 15ean, Park Jin-young ekoizleak barkamena eskatu zien Txinako hedabideei Weibo sare sozialeko kontuan. Era berean, erakundeak Tzuyuren bideo bat argitaratu zuen barkamena eskatuz: «Txina bakarra dago, itsasartearen bi aldeak bakarra dira, eta oso harro izan naiz beti txinatarra izateaz.» adierazpenak egin zituen. Eztabaida piztu zen garaian, Tzuyuk 16 urte zituen[33].

Polemikak alde batera utzita, taldearen bigarren bilduma laburra, Page Two izenekoa, 2016ko apirilaren 25ean kaleratu zen. Albumak, besteak beste, "Cheer Up", Park Ji-yoon abeslariaren "Precious Love" kantaren moldaketa bat, eta "I'm Gonna Be A Star" abestiak zekartzan. Lan berria aurkezteko asmoz, Twicek agerraldia egin zuen egun berean Seulgo Yes24 Live Hall aretoan eta sekulako arrakasta izan zuen[34][35]. "Cheer Up" abestiak izan zituen batik bat kritika onenak, eta hari esker, maiatzaren 5ean, taldeak M Countdown korear musika programako lehen saria irabazi zuen. Hain zuzen, M Countdown saioak astero abesti ospetsu eta entzunenari saria eman ohi dio, eta ordukoa izan zen Twicek lortutako lehenengoa; gaur egun, 23 aldiz irabazi dute (2020)[36][37]. Garaipen horri, handik gutxira, Music Bank eta Inkigayo saioetako sariek jarraitu zioten[38][39]; izan ere, abuzturako, neskek Page Two EParen 150.000 ale baino gehiago salduak zituzten. Lorpen horrek urte berean 100.000 ale saldutako lan bat baino gehiago izandako lehen neska taldea bihurtu zuen Twice[40].

Urriaren 10ean taldeak hirugarren EParen berri eman zuen sare sozialetan: Twicecoaster: Lane 1. Neskek orduan lan berria promozionatzeko hainbat ekitalditan parte hartu zuten, harik eta urriaren 24an album laburra kaleratu zen arte[41][42]. Horietako emanaldi batean, urriaren 20koan, "One in a Million" abestia zuzenean jendaurrean ezagutzera eman zuten, hartara taldearen lehen urteurrena ospatuz[43]. Bilduma berri honetan, hala nola, aipatutako "One in a Million", "Jelly Jelly" eta "TT" kantak elkartu zituzten. Azken honen musika bideoa urriaren 24an bertan kaleratu zuten, EParekin batera, eta hasieratik bertatik harrera beroa izan zuen; "TT" dantzagarriak zeresana emango zuen[44][45][46].

 
Taldea "Cheer Up" abestia aurkezten.

Bilduma berria aurkeztu eta gutxira, azaroaren 11n, aurreko urtean kaleratutako "Like Ooh-Ahh" abestiak 100 milioi erreprodukzioko langa igaro zuen YouTuben. K-Pop neska talde batek 100 milioi ikustaldiko muga igarotzen zuen laugarren aldia izan zen, eta estreinako musika bideo batek egiten zuen lehena. "Cheer Up" kantaren bideoak ere bidea jarraitu eta sei egun beranduago marka hori gainditzea lortu zuen[47][48]. Hain zuzen ere, azken abesti hori 2016. urteko kanta onena izendatu zuten Melon Music Awards sarien 8. edizioan, azaroaren 19an, eta aste gutxi batzuk geroago, abenduaren 2an ospatutako Mnet Asian Music Awards sarietan ere abesti onenaren izendapena jaso zuen[2][3]. Variety aldizkariak, bestetik, 2016. urtean argitaratu zuen Youth Impact Report zerrendan, Twice taldeari 54. postua eman zion; zerrendan agertu zen K-Pop talde bakarra izan zen[49].

Dena den, Twicecoaster: Lane 1 EP berria marka guztiak hobetzeko bidean zen, eta abenduaren 10ean taldeak bilduma laburraren Gabonetako berrargitalpena prestatu zuen[50].

2017: Japoniara jauzia eta Twicetagram aldatu

Urte berria, 2017a, lorpen berri batekin hasi zen: urtarrilaren 3an, "TT" abestiaren musika bideoa 100 milioi ikustaldi izatera iritsi zen[51]. Horrenbestez, beste behin, neskek K-Pop talde batek lortutako marka azkarrena hautsi zuten. Urte berean, gainera, musika bideo berak 200 milioi eta 300 milioi erreprodukzioko langak gaindituko zituen, eta horrekin Twicek Hego Koreako taldeen artean errekor berri bat ezarriko zuen[52].

Bestalde, urtarrilaren 10ean JYPEk neskek lehenengo kontzertu bira propioa egingo zutela iragarri zuen: Twice 1st Tour: Twiceland – The Opening. Itzulia otsailaren 17, 18 eta 19an hasi zen Seulgo SK Olympic Handball Gymnasium estadioan eskaini zituzten hiru kontzertuekin; hiru emanaldietan sarrera guztiak agortu ziren[53][54]. Apirilean Thailandian eta Singapurren izan ziren eta, azkenik, ekainean Hego Koreara itzuli eta beste bi kontzertu gehiago eman zituzten hiriburuan[55][56].

 
Los Angelesko 2016ko KCON ekitaldian eskaini zuten kontzertuan.

Hirugarren bilduma laburraren jarraipen lana, Twicecoaster: Lane 2 izenekoa, otsailaren 20an kaleratu zuten, Seulen eskainitako hiru kontzertuen ostean[57]. Lan berriaren buru "Knock Knock" kanta izan zen, harrera oso ona izan zuena[58]; 2017ko otsailean soilik, albumak 266.645 ale saldu zituen[59]. Taldearen ospea handitzen ari zen, eta JYPEk merkatua hedatzea erabaki zuen. Hala, otsailean ere, Twicen japonierazko webgunea eta beste hainbat baliabide sozial plazaratu ziren[60][61]. Taldea jauzia prestatzen ari zen Japoniara iristeko; hain zuzen ere, otsailaren 24an iragarri zuten ofizialki zein izango zen debuta: #Twice izeneko abesti bilduma kaleratuko zuten ekainaren 28an[62][63].

Hala ere, Japoniako debutaren aurretik, apirilean, JYP Entertainment erakundeak Twicek Hego Korean beste bilduma labur bat kaleratuko zuela adierazi zuen[64][65]. Maiatzaren 1ean, hain zuzen, bosgarren EPa kaleratu zuten, Signal, izen bereko abestia ("Signal") buru zuen bilduma. Sei kantaz osatutako albumaren ekoizpen lanetan, besteak beste, Park Jin-youngek berak, Jihyo eta Chaeyoung taldekideak eta Wonder Girls talde ohiaren Park Ye-eun abeslariak parte hartu zuten. Bi aste geroago, maiatzaren 15ean, "Signal" abestiaren musika bideoak debuta egin zuen YouTuben[66].

Taldearen arrakasta nabarmena zen euren jatorriko herrialdean, Hego Korean. 2017ko hauteskunde presidentzialetan, hala nola, bi presidentegaik Twicen "Cheer Up" abestiaren moldaketak hautatu zituzten euren hauteskunde-kanpainetako doinu; horietako batek, Moon Jae In-ek, maiatzeko hauteskundeak irabazi zituen eta presidente aukeratu zuten[67][68].

 
Pocari Sweat edariaren 30. urteurrenean taldeak emandako kontzertuko irudia (2017).

Azkenean, ekainean Japoniako lehorreratzea heldu zen. Ekainaren 14an Signal albumaren japonierazko bertsioa argitaratu zen digitalki eta astebete beranduago "TT" kantaren japonierazko bertsioaren musika bideoa[69][70]. Dena dela, hilaren 28an egin zuten ofizialki debuta herrialdean #Twice bildumaren bitartez. Hamar kantaz osatutako lan horretan, euren abesti ospetsuenak bildu zituzten, baita japonierazko hainbat bertsio ere[71]. Touchdown in Japan izeneko zuzeneko kontzertu bikoitzean, orotara, 15.000 ikusle bildu zituzten Tokioko Metropoli-Gimnasioan[72][73]. Albuma argitaratu eta astebetera, bigarren postua lortu zuen Oricon Albums Chart zerrendan, zazpi egunean guztira 136.157 ale saldu ostean[74]. Urriaren 18 arte, baina, ez zuten euren japonieraz idatzitako jatorrizko lehen singlea kaleratuko, "One More Time"[75][76][77]. Hala ere, arrakasta erabatekoa izan zen hasieratik bertatik, Twicek hiru japoniar taldekide (Mina, Momo eta Sana) izateak ere asko lagundu baitzuen. Twicek Hego Koreako neska talde batek lortutako salmenta marka guztiak gainditu zituen[78][79], izan ere, #Twice-k eta "One More Time"-k Platino egiaztagiria lortu zuten Recording Industry Association of Japan erakundearen eskutik[80].

Twicen aurreneko album luzea urriaren 30ean iritsi zen: Twicetagram[81]. Koreerazko hamahiru abestiz osatutako bildumaren buru "Likey" kanta aukeratu zuten, harrera oso ona izan zuena. Hain zuzen, Twicetagram lan berria irail hasieran Kanadako Vancouver hirian grabatutako "Likey" kantaren musika bideoarekin batera aurkeztu zuten[82]. Lehenengo album horretan hainbat konpositore eta musikagile ezagunek parte hartu zuen, esate baterako, Wonder Girls talde ohiaren Woo Hye-lim kantariak, Black Eyed Pilseung bikoteak, Fox Stevensonek eta Cazzi Opeia musikariak[83][84]. Bilduma berriak eta "Likey" abestiak berehala Billboard's World Albums eta World Digital Song Sales zerrendetako lehenengo postuak lortu zituzten hurrenez hurren; lehen aldia izan zen K-Pop neska talde bat une berean bi zerrendetako buru izatera iritsi zena[85].

Eguberrien aurretik Twicetagram lanaren berrargitalpena heldu zen, "Merry & Happy" eta "Heart Shaker" abesti berriak zekartzana[86][87]. Abenduaren 11n kaleratutako bildumak ere onarpen ona izan zuen, eta Japonian taldearen ospea hedatzen lagundu zuen. Hain zuzen, Twicek urtezaharreko Kōhaku Uta Gassen lehiaketan parte hartu zuen, NHK japoniar telebista kateak urtero antolatzen duen txapelketa arrakastatsuan[88]. Sei urtean azaltzen zen lehenengo korear taldea izan zen, eta inoiz izan den laugarren K-Pop taldea; "TT" abestiaren japonierazko bertsioa eskaini zuten zuzenean[89][90][91].

 
Twice Melon Music Awardseko saria jasotzen (2017).

2018: Nazioarteko arrakasta aldatu

Urte berriaren hastapenetan, urtarrilaren 12an, Twicek japonierazko jatorrizko bigarren maxi singlearen aurre-aurkezpena egin zuen, "Candy Pop" izenekoa[92][93]. Musika bideoa izan zen lehena kaleratzen eta debutaren egunean bertan ikustaldi ugari izan zituen. Taldearen arabera, abesti berriarekin eta bideoarekin Japoniako kulturara hurbilketa egin nahi izan zen, herrialdeko zaletuengana iritsi nahian. Besteak beste, musika bideorako nesken anime pertsonaiak sortu zituzten, harrera beroa izan zutenak; hain zuzen ere, fikziozko pertsonaia horiek dira bideoaren hasierako zati handiena hartzen dutenak[94]. Kanta ez zen ofizialki otsailaren 7ra arte argitaratuko. Debutaren egunean maxi singlearen 117.486 saldu ziren. Arrakasta handia izan zen eta "Candy Pop" lehen salmenta egunean Japonian ale gehien saldu dituen korear talde baten kanta bihurtu zen[95][96]. Gainera, erritmoa ez zen moteldu, Billboard Japanek aditzera eman baitzuen otsailaren 5aren eta 11ren artean guztira 303.746 ale saldu zirela[97][98].

Hedadura hori Euskal Herriraino iritsi zen, otsailean Radio Euskadi irrati kateak "Radiopuntura" iragarkirako "Candy Pop" abestia erabili baitzuen[99].

Bigarren maxi singlearen argitalpenarekin batera, neskek hilabete hartuko zuen Japoniako kontzertu bira hasi zuten urtarrilaren 19an. Seto, Fukuoka, Hiroshima, Osaka, Tokio eta Saitama hirietan izan ziren Twice Showcase Live Tour 2018 "Candy Pop" itzulia aurkezten eta zaletu asko gerturatu zen emanaldietara[100]. Japoniako egonaldia euren izena hedatzeko erabili zuten; hala nola, telebistako programa ugaritan agertu ziren, "Candy Pop" maxi singlearen "Brand New Girl" kantaren musika bideoa argitaratu zuten[101], eta zenbait ekitaldi garrantzitsutara joan ziren. Emanaldiz betetako bidaiaren ostean, taldeak bi hilabeteko atsedenaldia hartu zuen hurrengo lana prestatzeko.

 
Twice Goyang hirian ospatu ziren 2018ko Golden Disk Awards sarietan (urtarrilaren 10a).

Etenaldiaren ostean, Twicek bosgarren album laburra kaleratu zuen apirilaren 9an: What Is Love?[102]. Koreerazko EPak arrakasta izugarria izan zuen eta izen bereko "What Is Love?" abestiaren musika bideoak 18 ordu bakarrik behar izan zituen YouTuben 10 milioi ikustaldi izatera iristeko. Zaleentzako zuzeneko emanaldi bat eskaini zuten lan berria aurkezteko, eta bertan ekin zioten hilabete hartuko zuen promozio ekitaldi birari. Kantak aldeko iruzkinak izan zituen eta argitaratu bezain laster, Hego Koreako musika saioetako zerrendetako lehen postuak eskuratu zituen[103]. Gainera, hiru astez jarraian Show Champion eta Inkigayo, eta bi astez jarraian M Countdown, Music Bank eta Show! Music Core telebista programetako garaikurrak lortu zituen. Lehenengo hilabetean EPak 335.235 ale saldu zituen eta 250.000 ale baino gehiago saltzeagatik Koreako Musika Edukien Elkarteak (KMCA) platino egiaztagiria eman zion taldeari. Twice taldearen EPa elkartearen egiaztagiria jaso zuen bosgarren lana izan zen, neska talde batek lortzen zuen lehena[104]. Musika bideoak, bestalde, zeresan handia eman zuen Hego Korean, zenbait irudi LGBT komunitatearen aldeko keinutzat hartu baitziren. Dena den, taldekideek edo ordezkariek ez dute egun arte horren inguruko adierazpenik egin[105].

 
"What is Love?" kantaren logoa.

Lan berriaren promozio lanak egiten ari zirela, polemikak eztanda egin zuen maiatzaren 11n, Momok zuzeneko bideo batean argaltzera behartu zutela aitortu zuenean. Jeongyeon, Jihyo, Nayeon eta Momo taldekideak "Jihyo's Candy Night" zuzeneko bideoa eskaintzen ari ziren Naverren, azken honek taldearen hastapenetako gertakizuna kontatu zuenean. Hain zuzen, Twice taldea osatuko zuten neskak aukeratzeko Sixteen izeneko saioa antolatu zuen JYP Entertainment erakundeak 2015. urtean. Momok garai hartan 18 urte baino ez zituen eta JYPE erakundearen ikastuna edo aprendiza zen; dena den, Sixteen saioan partu hartu nahi izanez gero, erakundeak astebetean 7 kg gerta ala gerta galdu behar zituela esan zion. Momok zuzeneko bideoan dieta gogor bat abian jarri zuela onartu zuen; egunean izotz-koskor bat baino ez zuen jaten eta ahal bezainbestetan jotzen zuen gimnasiora. Zazpi egunen ostean helburua bete ez zuenez, erakundeak beste hiru egun eman zizkion eskatutako pisua lortzeko. Abeslariak bere ongizatea arrisku larrian ikusi zuela onartu zuen; hala ere, 7 kg-ak galdu ostean, JYPEk saioan parte hartzeko aukera eman zion eta azkenean Twice taldea osatzeko txartela lortu zuen. Jihyok ere berari gertatutako antzeko pasadizo bat kontatu zuen, profileko argazki bat ateratzeko erakundeak 45 kg-ko pisua izateko eskatu zionean. Ondoren, Jeongyeonek neskak erakundearen babestuak zirenean pisu mugak izatea oso arrunta zela aitortu zuen, eta Sana pisua galtzeko sauna batean konortea galtzera ere iritsi zela kontatu zuen. Azkenik, Twice osatu aurretik erakundea urrunegi joaten zela salatu zuten taldekideek, batik bat pisu kontuari zegokionez, eta JYPEk egindako eskakizun horiek guztiak gaitzetsi zituzten zuzenean; gaur egun Momok janariarekin harreman osasuntsua zuela adierazi zuen eta ez zuela aparteko dietarik jarraitzen[106][107][108].

Adierazpen hauen ostean, zaletuen eta sare sozialen erabiltzaileen kritika oldea iritsi zen. Erakundeek K-Popeko idoloei jarritako betebehar arriskutsuak gaitzetsi zituzten eta horien larritasuna salatu zuten publikoki[106].

Bestetik, polemikak polemika, EP kaleratu berriaren eskutik taldeak Twice 2nd Tour: Twiceland Zone 2 – Fantasy Park izeneko kontzertu bira iragarri zuen. Bidaia 18.000 zaleren aurrean hasi zuten maiatzaren 18an, Seulen. Hiriburuan hiru emanaldi eskaini ostean, itzuliak Japoniara egin zuen salto, eta Saitaman eta Osakan bina kontzertu eman zituzten, 56.000 ikusle elkartu zituztenak. Ekainaren 17an Singapurren izan ziren, uztailaren 28an Kuala Lumpurren, eta itzulia abuztuan amaitu zuten, Bangkokeko (Thailandia) eta Jakartako (Indonesia) kontzertuekin[109].

 
Taldea 2018ko uztaileko emanaldian. Taldekideak ezkerretik hasita; goiko lerroan: Sana, Dahyun eta Chaeyoung; erdiko lerroan: Tzuyu, Nayeon eta Momo; eta beheko lerroan: Jihyo, Jeongyeon eta Mina.

Hego-ekialdeko Asiako kontzertuak eskaini aurretik, taldeak What Is Love? EParen berrargitalpen lana kaleratu zuen: Summer Nights[110]. Uztailaren 9an argitaratutako bildumak arrakasta handia izan zuen, batik bat, taldeak ohiko musika mota aldatu eta abesti udatiarrak sartu baitzituen lan berrian[111]. "Dance the Night Away" ("DTNA") izan zen single nagusia eta, hain zuzen ere, abesti horrekin eman zioten hasiera estreinako egunean eskaini zuten zuzeneko aurkezpen emanaldiari. Wheesung abeslari eta ekoizleak sortutako abestia azkar zabaldu zen zaleen artean eta denbora gutxian entzute handia izan zuen; "Dance the Night Away"-ren musika bideoa, esate baterako, ia 100 milioi bisita izatera iritsi zen bi hilabeteren buruan. Gainera, abesti horrek 100 milioi transmisio eta 2,5 milioi deskarga baino gehiago izan zituen Gaon Music Chart erregistroan; ondorioz, bi platino egiaztapen lortu zituen KMCA erakundearen eskutik. Hego Koreako musika saioetan, azkenik, "DTNA"-k beste 10 sari eman zizkion taldeari[112][113].

Bestalde, Warner Music Japan argitaletxeak aurretik jakinarazi zuen bezala, Twicek japonierazko lehenengo album luzea kaleratu zuen irailaren 12an, BDZ. Lanaren aurkezpena egiteko herrialdera bueltatu ziren Twice 1st Arena Tour 2018 BDZ izeneko kontzertu biran[114], eta besteak beste, Chiba, Nagoya, Kobe eta Tokio hiriak bisitatu zituzten irail bukaeran eta urrian. Aurretik Twice 2nd Tour: Twiceland Zone 2 – Fantasy Park birako kontzertuetarako japonierazko kanta berri bi kaleratu zituzten. Lehenak, "Wake Me Up"-ek, maiatzaren 16an egin zuen debuta musika bideoarekin batera[115]. Japan Hot 100[116] eta Oricon[117] zerrendetan lehenengo postua eskuratu zuen eta egun arte 500.000 baino ale gehiago saldu dituenez, bi Platino egiaztagari lortu ditu herrialdean[118]. Bigarrena, "I Want You Back", The Jackson 5 taldearen japonierazko bertsioa izan zen, musika bideoarekin batera ekainaren 15ean kaleratu zena; Sensei Kunshu filmaren promozio kanta moduan argitaratu zen[119][120]. Azkenik, japonierazko albumari (BDZ) izena eman zion abestiak, "BDZ" ("bulldozer" hitzaren txikigarria) kantak debuta abuztuaren 17an egin zuen taldeak musika bideoa kaleratu ostean[121][122]. Albumak beste Platino egiaztagiri bat eman zion taldeari, jarraian lortzen zuten bosgarrena.

Udazkenean abeslariek koreerazko seigarren EPa kaleratu zuten azaroaren 5ean, Yes or Yes, izen bereko kanta ("Yes or Yes") buru zuela. Abestiari esker taldea lehen postuan izan zen nazioarteko iTuneseko hainbat zerrendatan eta argitaratutako musika bideoak beraiek lehenago jarritako marka bat hautsi zuen berriro ere: "Yes or Yes"-en bideoklipa 10, 20 eta 30 milioi bisita izatera azkarren iritsi zen Hego Koreako neska talde baten bideoa izan zen; bi langak lehenengo 24 orduetan igaro zituen. Guztira, 31,4 milioi erreprodukzio izan zituen lehen orduetan eta nazioarteko zazpigarren debut arrakastsuena bihurtu zen.

Urtea amaitzeko, taldeak bi berrargitalpen kaleratu zituen. Lehena, abenduaren 12an koreerazko The Year of Yes izenekoa izan zen, "The Best Thing I Ever Did" kantarekin batera. Bigarrena, aldiz, japonierazko BDZ Repackage izan zen abenduaren 26an, "Stay by My Side" Shinya no Dame Koi Zukan telesailaren abestia zekarrena.

2019: Kontzeptu aldaketa aldatu

Hainbat hilabeteko atsedenaldiaren ostean, taldea indarberrituta bueltatu zen martxoan. Abeslariek japonierazko bigarren abesti bilduma kaleratu zuten martxoaren 6an, #Twice2 izenekoa. Bertan koreerazko abesti ezagunen japonierazko bertsioak ("Likey", "Heart Shaker", "What Is Love?", "Dance the Night Away" eta "Yes or Yes") bildu zituzten. Japonian erabateko arrakasta izan zuen lan horrek; besteak beste, Japan Hot Albums (Billboard), Japanese Albums (Oricon) eta Japanese Digital Albums (Oricon) zerrendetako lehenengo postuak eskuratu zituen. Argitalpena promozionatzeko martxoan eta apirilean The tour Twice Dome Tour 2019 "#Dreamday" bira burutu zuten herrialdean. Guztira, bost kontzertu eskaini zituzten (Osakan eta Tokion bina eta Nagoyan bakarra) eta 220.000 ikusle erakarri zituzten horietara. Sarean salgai jarri ziren sarrera guztiak, gainera, minutu bakarrean saldu ziren.

Apirilaren 22an, Twicek koreerazko zazpigarren EPa argitaratu zuen: Fancy You. Lan berriaren buru "Fancy" abestia izan zen, ordura arte taldearen musika estiloa aldatu zuena. "Cute" (polit, eder, xarmant) estiloa alde batera utzi eta crush neska erakargarri kontzeptura egin zuten jauzia. Taldekide gazteenak 20 urtera eta zaharrena 24ra iristen ari ziren unean, JYP Entertainment erakundeak neska xalo, polit eta lañoen irudia aldatzeko abagunea zela erabaki zuen.

Promozio lanetan ari zirela, Japoniako historian garrantzi handiko aldaketa gertatu zen: 2019ko maiatzaren 1ean Heisei Arotik Reiwa Arora igaro ziren Akihito enperadoreak abdikatu eta bere seme Naruhito Japoniako 126. enperadore izendatu zutenean. Aldaketaren bezperan, Sana japoniar taldekideak trantsizio horri agurra eman nahian Twicen Instagram kontutik mezua idatzi zuen japonieraz: "Heisei Aroan jaio nintzen eta triste nago bukatuko delako. Heiseiri "Lan ona" esango nioke. Reiwa Aro berria hasiko duen lehenengo egunerantz goazela, azken Heisei eguna buru-argi igaroko dut." Mezu horrek kritika oldea eragin zuen abeslariaren kontra. Sanari begirunerik gabe jokatzea egotzi zioten, Hego Koreako gizartean bizirik jarraitzen duelako Japoniar Inperioak herrialdean burutu zituen sarraskien oroitzapenak[123]. Maiatzaren 3an, taldeak Music Bank saioko garaikurra eskuratu zuen "Fancy" abestiari esker; dena den, Sanak [124][125][126]

Gaur egun: "More & More" aldatu

Taldekideak aldatu

Taldekideak
Izen artistikoa Izen-abizenak Jaioteguna Jatorria
Chaeyoung
채영 Son Chae Yeong 손채영 1999ko apirilaren 23a (24 urte)   Gangdong-gu, Seul, Hego Korea
Dahyun 다현 Kim Da Hyeon 김다현 1998ko maiatzaren 28a (25 urte)   Seongnam, Gyeonggi-do, Hego Korea
Jeongyeon 정연 Yoo Jeong Yeon 유경완 1996ko azaroaren 1a (27 urte)   Suwon, Gyeonggi-do, Hego Korea
Jihyo 지효 Park Ji Soo 박지수 1997ko otsailaren 1a (27 urte)   Guri, Gyeonggi-do, Hego Korea
Mina 미나 Myoui Mina 名井 南 1997ko martxoaren 24a (27 urte)   Nishinomiya, Hyōgo, Japonia¹ /   AEB
Momo 모모 Hirai Momo 平井 もも 1996ko azaroaren 9a (27 urte)   Kyōtanabe, Kyoto, Japonia
Nayeon 나연 Im Na Yeon 임나연 1995eko irailaren 22a (28 urte)   Gangdong-gu, Seul, Hego Korea
Sana 사나 Minatozaki Sana 湊崎 紗夏 1996ko abenduaren 29a (27 urte)   Tennōji-ku, Osaka, Japonia
Tzuyu 쯔위 Chou Tzuyu 周子瑜 1999ko ekainaren 14a (24 urte)   Tainan, Taiwan

¹ Mina AEBetako San Antonio hirian jaio zen, Texasen. Gurasoak japoniarrak dira eta artean txikia zela sorterrira itzuli ziren. Bi herritartasunak ditu.

Diskografia aldatu

Album luzeak aldatu

Album laburrak aldatu

Singleak aldatu

Kaleratutako singleen zerrenda
Izena Urtea Goieneko postua Salmentak Lorpena Albuma
 
KOR
[127]
 
KOR
Hot.
[128]
 
JPN
[129]
 
JPN
Hot.
[130]
 
PH
Hot.
[131]
 
TW
Five[132]
 
US
World
[133]
"Like Ooh-Ahh" 2015 10 27 49 6 The Story Begins
"Cheer Up" 2016 1 53 23 57 3 Page Two
"TT" 1 36 3 54 2 Gold (RIAJ)[137] Twicecoaster: Lane 1 eta #Twice
"Knock Knock" 2017 1 25 15 100 5 Twicecoaster: Lane 2
"Signal" 1 1 4 22 3 Signal
"One More Time" 1 1 93 4 8
  • JPN: 263.351 (Fisik.)[139]
Platinum (RIAJ)[137] BDZ
"Likey" 1 1 2 11 1 Twicetagram
"Heart Shaker" 1 1 4 10 2 Merry & Happy
"Candy Pop" 2018 1 1 1 Platinum (RIAJ)[137] BDZ
"What Is Love?" 1 1 6 3 What Is Love?
"Wake Me Up" 1 1 2 2x Platinum (RIAJ)[137] BDZ
"Dance the Night Away" 1 1 5 2 Summer Nights
"BDZ" 7 BDZ

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Rola Oharra
2018 Twiceland Beraiek ScreenX format[150]

Telesaioak aldatu

Urtea Izenburua Katea
2015 Sixteen Mnet
2015–
gaur egun
Twice TV
TV2
TV3
TV4
TV4 Roommates
Special
TV6: Twice in Singapore
TV 2018
Naver TV Cast, Naver V Live
2016 Twice's Private Life Mnet
Twice TV Begins Naver V Live
Beautiful Twice
Twice TV School Meal Club's Great Adventure
Cheerful Twice
2016–
2017
Twice TV Melody Project
2017 Twice TV5: Twice in Switzerland Naver V Live, MBC Every 1, MBC Music[151]
Twice – Lost: Time JTBC, Naver V Live

DVDak aldatu

 
2017ko Melon Music Awards ekitaldian antzezten.
  • Page Two Monograph
  • 2017 Season's Greetings
  • Twicecoaster: Lane 1 Monograph
  • Twice 1st Photo Book "One in a Million"
  • Twice Super Event
  • Twicezine: Jeju Island Edition
  • Signal Monograph
  • Twice Debut Showcase "Touchdown in Japan"
  • 2018 Season's Greetings "First Love"
  • Twiceland – The Opening
  • Twicetagram Monograph
  • Merry & Happy Monograph
  • Twiceland – The Opening (Encore)

Kontzertuak eta birak aldatu

Bira nagusiak
  • Twice 1st Tour: Twiceland – The Opening (2017)
  • Twice Showcase Live Tour 2018 "Candy Pop" (2018)
  • Twice 2nd Tour: Twiceland Zone 2 – Fantasy Park (2018)
  • Twice 1st Arena Tour 2018 "BDZ" (2018)
Kontzertu nagusiak
  • Twice Debut Showcase "Touchdown in Japan" (2017)

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Lee, Nancy. "[Bideoa Twice Enters Girl Group Competition with 'Like Ooh Ahh'"]. Mwave. 2018.09.01
  2. a b Lee, Sang-won. "Winners from the 2016 MelOn Music Awards". Kpop Herald. 2018.02.11
  3. a b Lee, Bora. "(2016 MAMA) Twice Wins the HotelsCombined Song of the Year Award". Mwave. 2018.02.11
  4. "TWICE surpassed 1 mln album sales". Yonhap News. 2018.09.01
  5. "Girl Group TWICE Sells Over 1 Million Albums". The Chosunilbo. 2018.09.01
  6. Kim, Eun-ae. "트와이스, 日 오리콘 차트 사흘째 1위..2년간 앨범 최다판매". Naver. 2018.09.01
  7. "TWICE's Japanese debut album sells over 250,000 copies". Yonhap News. 2018.09.01
  8. Jeong, An-ji. "(공식)트와이스 日 첫 싱글, 플래티넘 싱글 인증 "韓 걸그룹 최초"". Naver. 2018.09.01
  9. Yoon, Seong-yeol. "(단독) JYP, 역대급미모 新걸그룹 출격..'내년 상반기·6인조'". Star News. 2018.01.21
  10. Yoon, Seong-yeol. "(단독)'선미 피처링' 리나, JYP新걸그룹 데뷔..미모·실력 겸비". Naver. 2018.01.21
  11. Kim, Jae-heun. "K-pop mogul wants severe competition for girl band". The Korea Times. 2018.01.21
  12. Tae, Hong. «Interview: Former JYP trainee Lena Ahn is headed to Seoul for Miss Korea crown». The Korea Times. 2018.01.23
  13. Yoo, Ji-hye. "(단독) Mnet-JYP 손잡았다...걸그룹 제작 프로 론칭". Naver. 2018.01.21
  14. Yoon, Hyo-jin. "'식스틴 논란' JYP 측 "모모 추가합격, 완성도 높은 트와이스를 위해 결정" (공식입장)". Naver. 2018.01.21
  15. Kim, Min-gi. "JYP측 "트와이스 모모 합류 이유있어…내정설, 사실 아니다"". Naver. 2018.01.21
  16. Kang, Seo-jeong. "JYP 측 "논란 겸허히 받아들인다..서툰 점 양해해달라"(공식입장 전문)". Naver. 2018.01.21
  17. Jung, Ji-won. «JYP 新걸그룹 트와이스, 연습실 사진공개 "팀 결성 3일째"». X Sports News. 2018.01.23
  18. Jo, Jae-yong. «'트와이스 TV', 오는 17일 '네이버 TV캐스트'서 첫 방송». X Sports News. 2018.01.23
  19. "TWICE 2015.10.20 THE STORY BEGINS". Twitter. JYP Entertainment. 2018.01.21
  20. "The Story Begins". JYP Entertainment. 2018.01.21
  21. "Twice′s Tzuyu and Mina Talk About Adjusting to Life in Korea". Mwave. 2018.01.21
  22. Hong, Se-yeong. "JYP 측 "신인 걸그룹 트와이스 오는 20일 전격 데뷔" (공식입장)". Sports Donga. 2018.01.21
  23. Kim, Myeong-seon. "트와이스, 평균나이 19세·최강 비주얼 그룹의 탄생". TV Report. 2018.01.21
  24. Won, Ho-jung. "Twice's 'Story Begins'". K-pop Herald. 2018.01.21
  25. Lee, Sang-eun. "트와이스, 데뷔곡 '우아하게' 공개에 눈물바다 "초심 잃지 않겠다"". Kyeongin Ilbo. 2018.01.21
  26. Ahn, Sung-mi. "Twice to return on April 25". K-pop Herald. 2018.01.21
  27. Kim, Gyeong-min. "트와이스 '우아하게', 데뷔곡 단일 MV 유튜브 최다 조회수 기록". Xports News. 2018.01.21
  28. "TWICE's music video hits 50 million". Yonhap News. 2018.01.21
  29. "'가요대전' 트와이스 쯔위, 레드 체크 의상으로 성탄절 분위기 물씬~". Nate. 2018.01.21
  30. "(2015 가요대전) 트와이스 'OOH-AHH하게' 참을 수 없는 상큼함". Nate. 2018.01.21
  31. Chung, Jake. "Chou Tzu-yu deal in jeopardy after Huang An tip-off". Taipei Times. 2018.01.23
  32. Politi, Daniel. "Did a 16-Year-Old Pop Star Help Pro-Independence Party Win Taiwan's Election?". Slate. 2018.01.23
  33. Tzuyu Public Apology (video). South Korea: JYP Entertainment YouTube / Google Inc. 2018.01.23
  34. Jung, Eun-jin. "Twice to move on to 'Page Two'". The Korea Herald. 2018.02.04
  35. Kim, Byung-kwan. "(Photo) Twice Performs New Songs From 'Page Two'". Mwave. 2018.02.04
  36. Lee, Ah-young. "트와이스, '식스틴' 1주년에 '엠카' 1위 차지 "더욱 성장하겠다"". Naver. 2018.02.04
  37. M Countdown. 2020.12.07
  38. Yoon, Jun-pil. "'엠카운트다운' 트와이스, 1위 수상 "'식스틴' 첫 방송 1주년…1위 주셔서 감사"". TenAsia. 2018.02.04
  39. Yoon, Jun-pil. "인기가요' 트와이스, '치어 업'으로 1위…지상파 2연속 1위". TenAsia. 2018.02.04
  40. Chu, Yanchingsally. "TWICE Sells 150,000 Records!". BNT News. 2018.02.04
  41. Min, Susan. "Twice Confirms Comeback Date as October 24". Mwave. 2018.02.11
  42. Min, Susan. "Twice Releases Schedule for October Comeback". Mwave. 2018.02.11
  43. Jeon, Won. "트와이스 사나, 1주년 기념 파티서 눈물 "옛날 생각나"". Naver. 2018.02.11
  44. "TWICE reveals highlights of its new EP 'TWICEcoaster: Lane 1'". Yonhap. 2018.02.11
  45. "TWICE's new EP bets on cheerful vibe". Yonhap. 2018.02.11
  46. Kim, Yong-joon. "(★밤TView)트와이스, 신곡 'TT' 무대 공개 '팬심 저격'(V앱)". Naver. 2018.02.11
  47. "TWICE's music video hits 100 million views'". Yonhap. 2018.02.11
  48. Kang, Soo-jin. "트와이스… 새로운 '넘사벽' 그룹의 출현". Naver. 2018.02.11
  49. "Youth Impact Report 2016". Variety. 2017.09.28
  50. Cho, Hejin. "Twice to Release Special Christmas Edition Album". Mwave. 2018.02.11
  51. "TWICE's 'TT' music video tops 100 mln YouTube views". Yonhap News. 2018.03.14
  52. "TWICE's 'TT' music video tops 300 mln YouTube views". Yonhap News. 2018.03.14
  53. Min, Susan. "Twice to Hold First Solo Concert Since Debut". Mwave. 2018.03.14
  54. Min, Susan. "Twice Sells Out of Tickets for First Solo Concert". Mwave. 2018.03.14
  55. Han, Ah-reum. "'첫 단콘' 트와이스, 5000개 야광봉과 함께 빛나다(종합)". Star News. 2018.03.14
  56. Yoon, Min-sik. "(Photo) Twice wraps up encore Seoul concert". The Korea Herald. 2018.03.14
  57. "Girl group TWICE to release special album". Yonhap News. 2018.03.14
  58. Yoon, Min-sik. "Twice reveals new teaser image for upcoming album". K-pop Herald. 2018.03.14
  59. "2017년 02월 Album Chart". Gaon Music Chart. 2018.03.14
  60. "TWICE to debut in Japan in June". Yonhap News. 2018.03.14
  61. "女子中高生に人気の"TTポーズ"を生んだ、ピコ太郎超えの韓国グループとは?". Oricon News. 2018.03.14
  62. "2017年6月28日にデビューにしてベストアルバム「#TWICE」リリースで日本上陸!!". Twicen japonierazko webgunea. Warner Music Japan. 2018.03.14
  63. Yoon, Min-sik. "Twice to debut in Japan". K-pop Herald. 2018.03.14
  64. Jie, Ye-eun. "Twice confirms new album release in May". Kpop Herald. 2018.03.25
  65. Min, Susan. "Twice Prepares to Release 4th Mini Album 'Signal'". Mwave. 2018.03.25
  66. Hong, Dam-young. "Twice sends 'Signal' with fourth EP". Kpop Herald. 2018.03.25
  67. "Presidential Candidates Cover TWICE’s “Cheer Up” For Their 2017 Campaign Song". Koreaboo. 2018.03.26
  68. "Moon Jae In supporters dance to Twice's Cheer Up". Onehallyu. 2018.03.26
  69. "SIGNAL -Japanese ver.- TWICE". Recochoku. 2018.03.28
  70. "(JYP ENT) TWICE 'TT' MV". Facebook. 2018.03.28
  71. "Twice Japan Debut Best Album #Twice". Warner Music Japan (Twice taldearen japonierazko webgunea). 2018.03.28
  72. Lee, Seung-rok. "(MD재팬) 트와이스, 7월 도쿄서 日 첫 단독 쇼케이스…본격 진출". Naver. 2018.03.28
  73. "7月2日(日)TWICE DEBUT SHOWCASE "Touchdown in JAPAN"開場・開演時間発表!". Warner Music Japan (Twice taldearen japonierazko webgunea). 2018.03.28
  74. "Daily Album Chart (Uztailak 3)". Oricon News. 2018.03.28
  75. "TWICE to drop new song 'One More Time' in Japan". Yonhap News. 2018.03.28
  76. Kelley, Caitlin. "TWICE to Release 'One More Time,' First Japanese Single, in October". Billboard. 2018.03.28
  77. Kelley, Caitlin. "K-Pop Girl Group Twice Share Cartoonish 'One More Time' Video". Billboard. 2018.03.28
  78. Lee, Eun-jeong. "일본서 K팝 열기 재점화"…트와이스 싱글 오리콘차트 1위". Naver. 2018.03.28
  79. "TWICE's new Japanese single sells over 130,000 copies". Yonhap News. 2018.03.28
  80. "ゴールドディスク認定 一般社団法人 日本レコード協会". Recording Industry Association of Japan. 2018.03.28
  81. Jeong, Joon-hwa. "(단독) 트와이스, 캐나다에서 신곡 M/V 촬영..컴백 임박". Naver. 2018.04.02
  82. Baek, Ah-young. "트와이스, 9인 9색 하트가 터지는 타이틀곡 'Likey'로 30일 정규 1집 'Twicetagram' 컴백!". Naver. 2018.04.02
  83. Jeong, Ji-won. ""트와이스 위한 히든트랙"…블아필, 1년만 'Likey' 지원사격". Naver. 2018.04.02
  84. "(LEAD) TWICE thrilled to release first full-length album 'Twicetagram'". Yonhap. 2018.04.02
  85. Benjamin, Jeff. "TWICE Earn First No. 1s on Both World Albums & World Digital Song Sales Charts". Billboard. 2018.04.02
  86. "TWICE to drop repackaged edition of 'Twicetagram' next month". Yonhap News. 2018.04.02
  87. "Merry & Happy". Naver Music. 2018.04.02
  88. Smith, Alyssa. "Twice and Daichi Miura among 10 debuts at this year's 'Kohaku'". The Japan Times. 2018.04.02
  89. "<速報>「第68回 NHK紅白歌合戦」出場歌手発表". Model Press. 2018.04.02
  90. "韓国グループから6年ぶり紅白・TWICE、選考理由は?NHKも"TTポーズ"ブーム評価<第68回NHK紅白歌合戦>". Model Press. 2018.04.02
  91. "6年ぶりの韓流"復活" ひふみんのTTポーズに「かわいい!」". Sankei. 2018.04.02
  92. "TWICE to drop new Japanese single album". Yonhap News. 2018.06.29
  93. "JAPAN 2nd SINGLE「Candy Pop」の先行配信スタート!". Warner Music Japan. 2018.06.29
  94. Herman, Tamar. "TWICE Turn Into Anime Characters for Japanese Single 'Candy Pop'". Billboard. 2018.06.29
  95. "Daily Singles Chart (February 6, 2018)". Oricon News. 2018.06.29
  96. Jeong, Ji-won. "(공식입장) "韓걸그룹 기록경신"…트와이스, '캔디팝' 日오리콘 1위". Naver. 2018.06.29
  97. "TWICE tops Oricon weekly chart for 'Candy Pop'". Yonhap News. 2018.06.29
  98. "【ビルボード】TWICE『Candy Pop』が30万枚超の売上で週間シングル・セールス首位". Billboard Japan. 2018.06.29
  99. "Descubre la radiopuntura con Radio Euskadi". eitb.eus. 2018.06.03
  100. "Twice Showcase Live Tour 2018". Warner Music Japan. 2018.06.29
  101. Herman, Tamar. "TWICE Release Music Video for Japanese Song 'Brand New Girl': Watch". Billboard. 2018.06.29
  102. Hong Dam-young. "Twice to release album on April 9". The Korea Herald. 2018.06.29
  103. "TWICE Continues To Reach Success With ‘What Is Love?’; Naeyeon Admits She Was Doubtful At First". Korea Portal. 2018.08.28
  104. "2018년 04월 Album Chart". Gaon Music Chart. 2020.12.07
  105. "TWICE return with “What Is Love?” and its wonderful reference-heavy music video". Asian Junkie. 2018.08.28
  106. a b "Momo didn’t eat for a week to cut weight as ordered, other TWICE members share their stories". Asian Junkie. 2018.08.29
  107. "TWICE’s Momo Went Through Extreme Lengths To Lose 15 Pounds Before Her Debut". Koreaboo. 2018.08.29
  108. "TWICE's Momo explains why and how she lost 7kg (15lbs) before debuting". All K-Pop. 2018.08.29
  109. Yim, Hyun-su. "Twice ends 2nd Asia tour, wowing thousands of fans". Kpop Herald. 2018.08.28
  110. "TWICE to make super-fast comeback in July!". KBS World. 2018.08.28
  111. "TWICE to return with summer dance music next week". Yonhap News Agency. 2018.08.28
  112. Jeon, Hyo-jin. "Twice to return with 'Dance the Night Away' on July 9". The Korea Herald. 2018.08.28
  113. Soh, Serena. "Twice dances all the way to the top of the charts". Kpop Herald. 2018.08.28
  114. "TWICE、今秋アルバム発売&アリーナツアー開催を発表". Billboard Japan. 2018.08.28
  115. TWICE、日本3rdシングル「Wake Me Up」を5月にリリース!ABC-MART新TVCM出演も決定". M-On! Music. 2018.06.29
  116. "Billboard Japan Hot 100 – May 28, 2018". Billboard Japan. 2018.06.29
  117. "Weekly Singles Chart (May 14–20, 2018)". Oricon News. 2018.06.29
  118. "ゴールドディスク認定 一般社団法人 日本レコード協会". Recording Industry Association of Japan. 2018.06.29
  119. "竹内涼真×浜辺美波「センセイ君主」TWICE歌う主題歌MV公開". Natalie.mu. 2018.06.29
  120. Park Sae-jin. "Girl band TWICE to sing remake of Jacksons 'I Want You Back'". Aju Business Daily. 2018.06.29
  121. "TWICE Save Happiness in Music Video for Japanese Single 'BDZ': Watch". Billboard. 2018.08.28
  122. "El nuevo tema japonés de TWICE, “BDZ”, en el primer lugar de la lista Line Music". Soompi. 2018.08.28
  123. "TWICE's Sana criticized for her Japanese post on the end of the Heisei era". All K-Pop. 2020.12.07
  124. "". '. 2020.12.07
  125. "". '. 2020.12.07
  126. "". '. 2020.12.07
  127. Gaon Weekly Digital Chart:
  128. Kpop Hot 100:
  129. "TWICEのランキング: シングル売上ランキング". Oricon. 2017.10.27
  130. Japan Hot 100:
  131. "Billboard-PH Hot 100". Billboard Philippines. 2017.06.12
  132. "Five-Music Korea-Japan Album Chart". 2017.10.29
  133. "World Digital Songs". Billboard. 2016.01.13
  134. Salmenta guztiak ("Like Ooh-Ahh"):
  135. a b Cheer Up: 1.839.566 (2016) + 897.449 (2017); TT: 1.012.807 (2016) + 1.153.971 (2017)
  136. "TT (Japanese ver.)":
  137. a b c d "ゴールドディスク認定 一般社団法人 日本レコード協会". Recording Industry Association of Japan. 2018.09.01. OHarra: Abestiaren lorpenak ikusteko, 1) bilatu Twice: "アーティスト", 2) klik egin: 検索
  138. a b "2017년 Download Chart". 2017 Download Chart. Gaon Music Chart. 2018.01.12
  139. Salmenta guztiak ("One More Time"):
  140. Salmenta guztiak ("Likey"):
  141. "TWICE's 'Likey' Spends Second Week Atop World Digital Songs Chart". Billboard. 2017.11.17
  142. "2017년 12월 Download Chart". December 2017 Download Chart. 22Gaon Music Chart. 2018.01.11
  143. "週間 デジタルシングル(単曲)ランキング – 2017年12月25日付". Oricon News. 2017.12.28
  144. Salmenta gustiak ("Candy Pop"):
  145. "週間 デジタルシングル(単曲)ランキング – 2018年02月19日付". Oricon News. 2018.02.14
  146. Salmenta guztiak ("What Is Love?"):
  147. Salmenta guztiak ("Wake Me Up"):
  148. "週間 デジタルシングル(単曲)ランキング – 2018年05月07日付". Oricon News. 2018.05.02
  149. Salmenta guztiak ("Dance the Night Away"):
  150. "TWICE's world tour to screen in 270 degree ScreenX format". Yonhap News. 2018.08.11
  151. "TWICE TV5 -TWICE in SWITZERLAND". JYP Entertainment. 2017.08.15

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu