Karraskari
Karraskari | |
---|---|
Paleozeno-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Euarchontoglires |
Ordena | Rodentia Bowdich, 1821
|
Azpiordenak | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | belarkia |
Karraskariak (Rodentia) ugaztun familia bat da. Ugaztunen artean familiarik ugariena da, hainbat autorek 2000tik 3000 espezie ezberdin identifikatu baitituzte. Ugaztun espezie guztien erdia karraskariak dira. Antartikan izan ezik gainontzeko kontinente guztietako klima ezberdinetan aurki daitezke. Australian ere modu naturalean daude, gizakion eragina kontutan hartu gabe. Ozeanoak izan ezik habitat mota guztiak betetzen dituzte.
Hainbat talde karraskari gisa hartzen dira baina ez dira horrela. Chiroptera, Scandetia, Insectivora eta Lagomorpha ordenak, esaterako, askotan karraskaritzat hartzen dira.
Morfologia Aldatu
Karraskari gehienak txikiak dira. Euren artean txikiena Afrikar Sagu Pigmeoa da: 6 cm luze da, 7 gramo pisatzen du. Handiena kapibara da, 45 kg-ko pisuarekin. Jada desagertua den Phoberomys pattersoni espezieak 700 kg pisatzen zuela uste da.
Lau hankakoak dira gehienak. Atzeko ankak aurrekoak baino zerbait luzeagoak izaten dituzte, normalean lasterka edo jauzika ibiltzeko moldatuak. Iletsuak izan ohi dira, baina espezie batzuek buztana ilerik gabekoa izan dezakete (kasu honetan termoerregulatzaile funtzioa hartzen du). Buztanaz ari garenez, aipatzekoa da luzea izan ohi dutela, eta zuhaitzetara moldaturiko espezieen kasuan oratzailea ere bada. Hala ere, lurpera moldaturiko zenbait espezieetan buztana ia desagertua da.
Karraskarien bereizgarri nagusia ebakortzak dira. Bina ebakortz nabarmen dituzte goiko eta beheko barailetan, eta ebakortz horiek etengabe hazten dira karraskarien bizitza osoan zehar. Hazkundea konpentsatzeko, denbora gehiena zerbait murtxikatzen pasatzen dute, eta hau da izenaren jatorria (familiaren izena latinezko rodere hitzetik dator). Hagin hauek kanpokaldean esmaltea dute eta dentina barnekaldean eta beraz punta ateratzen dute erabiltzearekin soilik.
Garezurra karraskatzera moldaturik dago. Etengabe hazten diren ebakortzei lekua eginez baraila oso garatuak dituzte.
Bizi-zikloa Aldatu
Karraskariek Lur Planetako ia habitat guztiak kolonizatu dituzte. Oso klima ezberdineko lekuetan topa ditzakegu, hala nola desertuetan, baso tropikaletan, mendi altuetan edota zonalde polarretan ere. Beraien habitat ezberdintasuna dela eta, morfologia oso ezberdina dute beraien artean, eta horregatik, karraskarien bizi-estiloan oso ezaugarri komun gutxi topa daitezke.
Portaera Soziala eta jarduera denbora Aldatu
Karraskari batzuk, lurpeko zuloetan bizi den Alpeetako marmotak, adibidez, portaera sozial nabarmena garatu dute.
Hauen jarduera denbora oso ezberdina da espezie eta habitat batetik bestera, baina karraskari gehienak, gautiarrak direla esan liteke. Zenbait talde, ordea, egunez bizi dira, urtxintxak kasu. Klimarik hotzenetan bizi direnetako batzuk hibernatu egiten dute (Europa mailan muxar grisa eta marmotek, adibidez), baina lemingek, bestalde, neguan ere beraien aktibitate maila mantentzen dute. Marmotak ezagunak ditugu hibernazio luzea egiten dutelako, 6-7 hilabete inguru, eta bitartean ez dute inolako elikagairik barneratzen. Lozorro luze horretan, noizean behin esnatuko dira eraikitzen dituzten "komunetara" joateko. Honela lozorro luzetik esnatutakoan oso argalduak egoten dira, baina lehenengo elikagaiak irentsi ostean marmoten araldia martxan jartzen da. Klimarik beroenetan bizi diren animaliak ere, garairik beroena edo lehorrena iritsitakoan, lozorroan edo letargia egoeran sartzen dira.

Portaera sozialari dagokionean ere ezberdintasun handiak topa ditzakegu taldeen artean. Muturretako karraskariak topa ditzakegu, bai bakar-bakarrik bizi direnak, gainerako kideekin kontakturik nahi ez dutenak (estalketa garaia salbu); bai gizarte sistema nabarmena garatu dutenak; hala nola, bikoteka bizi direnak ere. Euskal Herrian topa ditzakegun marmotak, adibidez, talde zaleak dira, familia talde handietan bizi ohi dira, gainera guztiek batera lo egiten dute loaldi luzeetan. Gordeleku bakoitzean hamar baino marmota gehiago egon izan dira. Marmotek familia-sena garatua dute, euren buruak arriskuan ikusten dituztenean txistu moduko soinu bat igortzen diete bere taldekideei. Jokabide bereziak izaten dituzte, komunikazio handia dute elkarren artean, sudurrak igurtziz agurtu egiten direla dirudi. Oso jostalariak dira euren artean eta baita beste espezietako animaliekin ere[1].
Sator-arratoi batzuk, hala nola, sator-arratoi biluziak, intsektuetan ohikoagoa den portaera soziala dute, eusozialitatea hain zuzen ere. Aipatu bezala, intsektuen antzera, kolonia bakoitzak eme ugalkor bakarra du, “erregina”, ar askorekin estaltzen dena, eta gainerako animalia guztiak taldearentzat lan egiten duten langile esterilak dira.
Elikadura Aldatu

Karraskaririk gehienak belarjaleak dira. Espezie, habitat, eta urteko sasoiaren arabera, landarearen zati bat edo beste aukeratuko dute: belarra, hostoak, haziak, intxaurra, adaxka, enborraren azala, sustraiak edo tuberkuluak.
Belarjale hutsak diren espezie asko dagoen arren, badira orojaleak direnak ere, intsektuak, zizareak eta animalia ornogabeak jaten dituztelarik. Orojaleen artean topa ditzakegu urtxintxak eta sator-arratoiak.
Badira beraien elikadura ia osorik intsektu edo beste halako zomorroetan oinarritzen dutenak ere, Mundu Berriko arratoi genero batzuk, adibidez, hala nola matxinsalto-arratoia (hain zuzen ere izena bere elikadura ohituretatik dator) edo Ichthyomyini taldea, azken hauek urpeko intsektu, krustazeo eta arraiak jaten dituztelarik.
Ugalketa eta garapena Aldatu
Karraskariak animalia karendunak edo euterioak dira, eta beraz, beraien ugalketa prozesuaren ezaugarri dira karena eta trofoblastoa. Honetaz gain, ordea, ezin dugu ezaugarri komunik topatu karraskari ezberdinen ugalketa prozesuen artean. Hamsterrek dute euterio guztietan, eta beraz karraskarien artean ere, haurdunaldirik motzena. Hamster espezie askok soilik 16 eguneko haurdunaldia bizitzen dute, eta ondoren, zazpi-zortzi astetara, sexualki helduak dira. Mastomys generoak, kumaldi bakoitzeko 24 kume izan ditzakete eta sator-arratoi biluziek, hogeita zazpi [2].
Badaude, ordea, haurdunaldi luzea duten taldeak ere. Caviomorpha infraordeneko animalien artean, adibidez, haurdunaldiak luzeagoak dira, Dinomys branickii espeziearen kasuan 280 egun iraun dezake. Kasu honetan, kumaldiak txikiagoak izaten dira eta kumeak ilearekin eta begiak irekita jaiotzen dira, jaio eta ordu gutxitara korrika hasten direlarik eta oso denbora gutxiren buruan amagandik independizatu.
Harrapakariak eta bizitza-luzera Aldatu
Karraskariek harrapakari asko dituzte, izan ere, animalia kopuru handia direnez harrapakari askoren elikaduraren oinarria dira. Karraskarien harrapakarien artean ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta baita zenbait ornogabe (armiarma batzuk) ere topa ditzakegu. Karraskaririk txikienek ez dute babesteko estrategia aktibo handirik, kontuz ibiltzea baizik ez dute, beharrezkoa denean gorde, ihes egin edo kamuflatuaz. Aurretik aipatu bezala, karraskari batzuek gizarte estruktura sendoa dutenez, defentsarako ere erabiltzen dute.
Espezie askorentzako mehatxurik handiena gizakiak dira, izan ere, nahiz eta etengabeko “plagak” hiltzeko lanean askotan arrakastarik ez izan, beraien habitata suntsitzea ohikoa izaten da, zenbait espezie desagertzera eramateraino.
Harrapakarien ehiza alde batera utzita ere, karraskari mota bakoitzaren bizitza-luzera oso ezberdina da. Muroidea goi-familiako kideek gehienez ere urte bat edo biko bizitza dute. Arantzurdearen kasuan, berriz, hogeita zazpi urtera iritsitakorik bada, eta errekor gisa, 28 urteko sator-arratoi biluzia kasua aurkitu daiteke idatzietan.
Sailkapena Aldatu
Rodentia |
| ||||||||||||||||||||||||||||||
Familiak Aldatu
|sparql=SELECT ?item WHERE { ?item wdt:P105 wd:Q35409 . ?item wdt:P171 ?sub0 . ?sub0 (wdt:P171)* wd:Q10850 } |sort=label |columns=P225:Familia,P18:Irudia |row_template=Zutabe_formatoa/Familiak |thumb=80 }}