Oneka Ortitz Iruñekoa

Oneka Ortitz Iruñekoa (c.848890 eta gero)[1] Iruñeko Erresumako baskoi infanta bat izan zen.[2] Orti I.a Gartzeitz erregearen eta haren emazte Auriaren alaba. Oneka jaio zenean, hau da, 848. eta 850. urteen bitartean, ia Iberiar penintsula osoa omeiatar etxearen eskuetan zegoen. Iparraldeko Asturias eta Iruñeko Erresumak baino ez zeuden kristauen eskuetan, Kordobatik zetorkien mehatxua jasan arren. Oneka Eneko Arista bere birraitonak sorturiko Aritza leinuko kidea izan zen.[3]

Oneka Ortitz Iruñekoa
Nafarroako infante

Bizitza
JaiotzaIruñeac. 848
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea890 ondoren (1175/1176 urte)
Familia
AitaOrti Gartzeitz
AmaOria Iruñekoa
Ezkontidea(k)Abdulah I.a Kordobakoa  (862 -  882)
Aznar Santxitz Larraungoa  (882 -  890)
Seme-alabak
LeinuaArista leinua
Jarduerak
Izengoitia(k)Durr
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
islama

Bere bizitzari buruzko informazioa erabat lausoa da. Xehetasun biografikoak bi iturrietatik datozkigu: alde batetik Rodako kodexa eta bestetik andalustar historialari musulmanen kronikak. Azken hauek Oneka deitzeko Durr (در) bere arabierazko izen berezia erabiltzen dute, euskaraz "perla" esan nahi duena. Oneka omeiar etxearen kide batekin ezkontzeagatik ezaguna da. Nahiz eta buruzagi musulman eta bere esklabo-ohaide kristau arteko ezkontzak arruntak izan, Onekarena printzesa kristau eta agintari musulman arteko ezkontza gutxienetariko bat da.[4] Bere ezkontzak Iberiar penintsula gobernatzen zuten familia kristau eta musulman nagusien arteko harremanak sortu zituen, aritzatarren eta omeiatarren arteko aliantza eratuz[5]. Ezkontza honen ondorio politikoek Oneka beraren heriotza igaro zuten.

Ezkontza Abd Allah emirrarekin

aldatu
 
Iberiar penintsula X. mendearen hasieran:      Kordobako emirerria      Asturiasko Erresuma      Iruñeko Erresuma      Banu Qasien lurraldeak

860an Onekaren aita zen Orti Gartzeitz, orduan Nafarroako tronuaren oinordekoa zela, Muhammad I.a Kordobakoa emir musulmanak berak zuzenduriko Iruñeko Erresuma eta bere aliatuak ziren Musa ibn Musak zuzenduriko Banu Qasiren aurkako zigor-espedizio batean Milagron harrapatua izan zen. Espedizioan eskualde osoa arpilatu zuten eta kristauek hiru gotorleku galdu zituzten, tartean Falah'san (Faltzes).[6] Orti Gartzeitz, begi bakarra zuenez musulmanek al-Anqar (الأنقر) edo begioker ziotenari, Kordobara eraman zuten eta bertako urrezko kaiolan bi hamarkada eman zituen[7]. Onekak Kordobaraino bere aita lagundu edo jarraitu zuen non 862 edo 863 inguruan Muhammaden semea zen Abd Allah ibn Muhammad al-Umawi ezkondu zuen. Nola ailegatu zen Kordobaraino ezezaguna da, litekeena da aitarekin batera atxilotua izatea edo gero aitarekin egoteko emirraren Gortera bidalia izatea. Edonola ere, Oneka oraindik nerabe bat besterik ez zen 864an Abd Allah-ri Muhammad izeneko seme bat eman zionean[1][8]. Abd Allah emirraren oinordekoaren emazte bezala, Onekak arabierazko izen bat hartu zuen: Durr hain zuzen ere[9]. Iturri batzuen arabera, orduan Islamera aldatu zen[10][11]

Muhammadez gain, Onekak alaba bi ere eman zizkion Abd Allah-ri: al-Baha' eta Fatima Gaztea zeritzetenak[12]. Abd Allah 888an emir bilakatu eta, era berean, Onekaren semea, Muhammad, tronuaren oinordeko bilakatu zen. Hala ere, 891eko urtarrilaren 28an Al-Mutarrif bere sasi-anaiak Muhammad erail zuen. Historialarien artean ez dago adostasunik ea Al-Mutarrifek bere kabuz edo Abd Allah bere aitak zirikatuak ari zen[13]. 895ean aitaren agindupean Al-Mutarrif berari lepoa moztu zioten. Hori zela eta, bere aita eraila izan baino hiru aste aurrerago jaiotako Abd ar-Rahman, hau da, Onekaren iloba, Abd Allah ordezkatu zuen Kordobako emir moduan. Emir hau mendebaldean Abd ar-Rahman III.a izenaz ezagutuko zuten, eta bere buruarentzat kalifaldia aldarrikatu zuen[14].

Abd ar-Rahmanek aitaren partetik Oneka bere amamaren eta Muzna (hau ere euskalduna)[15] bere amaren partetik europar hazpegiak jarauntsi zituen. Kalifak begi urdinak eta ile gorrixka zituen eta arabiar itxura izateko ilea tindatzen zuen.[2][16]

Ezkontza Azeari Antso Larraungoarekin

aldatu

880 inguruan eta Kordoban bi hamarkada eman ondoren, Onekak bere familia musulmana utzi[17] eta aitarekin batera Iruñera itzuli zen. Abd Allah-k Oneka arbuiatu zuela ematen du. Itzuli eta berehala, Onekak bere lehen mailako lehengusua zen Azeari Antso Larraungoa ezkondu zuen. Seme bat eta alaba bi izan zituzten, ziur asko 880 eta 890 artean jaioak: Antso, Tota eta Antsa hain zuzen ere. Antso Aznar bere semea Rodako kodexaren genealogietan baino ez da agertzen eta litekeena da gaztea hil izatea[1]. Tota eta Antsa bere alabek Semeno etxearen kideak ezkondu eta biak Iruñeko erregina ezkontide bilakatu ziren. Leinu honek 905ean Onekaren aita tronutik kendu eta boterea lortu zuen. Totak Antso Gartzeitz ezkondu eta leinu biak batu zituen, Aritzatarrena eta Ximenotarrena hain zuzen ere[18]. Totaren ahizpa zen Antsa Aznarrek Antso Gartzeitzen anaia eta ordezkoa zen Semeno Gartzeitz ezkondu zuen. Hala eta guztiz ere, 931ko maiatzaren 29an Pirinioez beste aldean Gartzea Semeno bere semeak eraila izan zen.[19]

Ordezko kronologia

aldatu

Rodako kodexak, Onekaren ezkontza kristauaren lehen mailako iturri bakarra, Azeari Antso Larraungoarekin izandako ezkontza Abd Allah Kordobakoarekin izandakoa baino lehen zela esaten du, bigarrenean alarguna zela esanez. Testu honetan oinarritua, Évariste Lévi-Provençal frantziar historialariak Onekaren bizitzaren ordezko kronologia proposatu zuen, bere jaiotza 835ean zela esaten zuena. Lévi-Provençalek 882an bere aita Iruñera itzuli zenean ez zuela etxeraino lagundu uste zuen, bai ordurako hilda zegoelako ala Islamera aldatu eta Abd Allah-ren haremean egotea erabaki zuelako[11]. Edonola ere, kronologia hori zalantzaz beterik dago. Izan ere, kronologiaren arabera Onekak Azearirekin izandako seme-alabak 860an bere aita atxilotua izan zen baino lehenago edo pixka bat geroago jaio ziren eta, beraz, Onekaren alaba zen Tota Aznar Gartzea Santxez bere semea izan zenean (919 edo 922 inguruan gertatu zena[20]) hirurogeitaka urtekoa zen eta ehun urtetik gorakoa 958an Kordoba bisitatu zuenean. Hori zela eta, historialari gehienek Rodako kodexaren ezkontza bien hurrenkera oker dagoela onartzen dute.

Ondarea

aldatu

Onekaren garrantzi historikoa Kordobako kalifa musulman eta Iruñeko errege kristauen arteko lotura genealogiko inportantea sortzean datza[5], eta baita Iruñeko lehendabiziko bi errege-leinuen artekoa ere[21][22].

Zuhaitz genealogikoa

aldatu

Hurrengo zuhaitz genealogikoak Oneka eta bere senide hurbilenen arteko harremanak adierazten du. Lerro sendoek ondorengo adierazten dute eta lerro marradunek ezkontza. Onekak harremanak izandako hiru etxeak ere agertzen dira: bera jaio zen Aritza etxea, ezkondu zuen Omeiar etxea eta bere bi alaba kristauek ezkondu zuten Semeno etxea[21][22][23].

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Aritza etxea
(Iruñea)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eneko Arista
(birraitona)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gartzea Enekoitz
(aitona)
Omeiatar etxea
(Kordoba)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Muhammad I.a Kordobakoa
(aitaginarreba)
 
 
 
 
 
Auria
(ama)
 
Orti I.a Gartzeitz
(aita)
 
 
 
 
 
Antso Gartzea
(osaba eta aitaginarreba)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Abd Allah I.a Kordobakoa
(1. senarra)
 
 
 
 
 
 
 
Oneka (Durr)
 
 
 
 
 
 
 
Azeari Antso Larraungoa
(2. senarra eta lehengusua)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Semeno etxea
(Iruñea)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gartzea Semenez
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Muhammad ibn Abd Allah
(semea)
 
al-Baha'
(alaba)
 
Fatima Gaztea
(alaba)
 
Antso Aznar
(semea)
 
Tota Aznar
(alaba)
 
 
 
 
 
Antso I.a Gartzeitz
(suhia)
 
Semeno Gartzeitz
(suhia)
 
 
 
 
 
Antsa Aznar
(alaba)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Abd ar-Rahman III.a
(iloba)
 
Oneka Antso
(iloba)
 
Antsa Antso
(iloba)
 
Urraka Antso
(iloba)
 
Beraskita Antso
(iloba)
 
Auribita Antso
(iloba)
 
Gartzea I.a Santxez
(iloba)
 
Gartzea Semeno
(iloba)
 
Antso Ximeno
(iloba)
 
Dadildis Ximeno
(iloba)

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu