Ongi etorri Wikipedia entziklopedia askera! Guztiok ezagutza partekatu eta besteen eskueran jartzeko gunea duzu hau. "Imajinatu mundu bat non planetako pertsona bakoitzak giza ezagutza guztirako sarbide librea duen", nork bere hizkuntzan eta nork bere hizkuntzatik. Aldaketak eta ekarpenak egin ditzakezu, eta aurkituko duzun edukia askatasunez berrerabili.
Entziklopedia honen eduki guztia CC-BY-SA Commons lizentziapean dago. Kontu egizu, beraz, Wikipediako edukiak aitortu eta iturria aipatu behar direla, eta aske parteka daitezkeela; gainera, erabilera komertziala izan dezakete, baldin eta beste baldintzak betetzen badituzte.
Gauzak asko hobetu dira Wikipedia hasi zenetik, eta egun artikuluak aldatzeko bi modalitate ere baditugu: 'betiko' Wikitestua eta Ikusizko Editorea. Galderarik izanez gero, badago txoko bat zuri erantzuteko prest dagoena. Dena den, uste baduzu zure galderak erantzun bihurria duela, hemen dituzu mentoreak ere zuri laguntzeko zain. Une honetan, 2024(e)ko azaroaren 12(e)an, 447.206 artikulu ditugu euskarazko bertsioan, ez da gutxi! Zure laguntzarekin kopuru hori igotzen joango gara, euskarazko entziklopedia duin bat lortu arte.
Aholkatzen dizugu, halaber, lankide bihur zaitezen: hartu erabiltzaile izen bat! Lagungarri izango zaizu, zure benetako izena ez duzu zertan erabili.
Hasi aurretik
Hasi lanean
-
Hasi orain!
Pausoz pauso aurrera -
Wikitestu tutoriala
Aldaketak fin-fin kodeak erabiliz
Bideo tutorialak
Bideo pilulak
-
Estilo gida
-
Nola sortzen da artikulu berri bat
-
Nola txertatu loturak
-
Nola txertatu erreferentziak
-
Nola kategorizatu
-
Nola kargatu irudiak