Anton Txekhov

Anton Pavlovitx Txekhov (errusieraz: Антон Павлович Чехов); Taganrog, Errusia, 1860ko urtarrilaren 17an jaio, eta Badenweiler, Alemania, 1904ko uztailaren 2an hil zen.[1] Errusiar antzerkigile, ipuingile eta idazlea, literatura-korronte naturalistaren ildokoa da haren lana.

Anton Txekhov
Anton Chekhov with bow-tie sepia image.jpg
Bizitza
Izen osoa Антон Павлович Чехов
Jaiotza Taganrog1860ko urtarrilaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Bizilekua Melikhovo (en) Itzuli
Talde etnikoa Errusiarra
Heriotza Badenweiler1904ko uztailaren 15a (44 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k) Olga Knipper (en) Itzuli  (1901 -  1904)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Chekhov Gymnasium (en) Itzuli
(1868 - 1876)
Imperial Moscow University (en) Itzuli
(1879 - 1884) Medikuntzako doktorea
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, dramagilea, idazlea, prosalaria, satira-idazlea, autorea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak The Seagull (en) Itzuli
The Cherry Orchard (en) Itzuli
Uncle Danya (en) Itzuli
Vanka (en) Itzuli
Three Sisters (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Henrik Ibsen, Aleksandr Ostrovski, Ivan Turgenev, Gustave Flaubert, Nikolai Gogol, Émile Zola, Aleksandr Puxkin, Lev Tolstoi, Guy de Maupassant, Honoré de Balzac eta Fedor Dostoievski
Mugimendua errealismoa
Izengoitia(k) Брат моего брата, Человек без селизёнки eta Антоша Чехонте
Genero artistikoa ipuina
short novel (en) Itzuli
antzezlana
IMDb nm0155009
Anton Chekhov signature.svg

Mediku lanbidean jardun zuen bizitzan, eta hala ere 1880. eta 1903. urteen artean 600 literatura lan baino gehiago argitaratu zituen. Gaur egun sarri antzezten diren lau antzezlanek Kaioa (1895), Osaba Vania (1899), Hiru ahizpak (1901), Gereziondoen lorategia (1904), Errusiako literaturako egilerik ezagunenetakoa bilakatzen dute, batez ere Errusiako probintzietako XIX. mendearen amaierako bizitza deskribatzeko eragatik.

Hil aurretik ere Errusian aski ezaguna zen arren, Txekhov ez zen nazioartean ospetsu bilakatu harik eta Lehen Mundu Gerraren ondorengo urteetan Constance Granetek ingelesera egindako itzulpenek haren lana zabaltzen lagundu zuten arte.

Nikolai Txekhov margolaria anaia zaharragoa izan zuen, Mikhail Txekhov aktorea iloba, eta Ivan Bunin, Maxim Gorki, Fedor Chaliapin eta Alexei Suvorin idazleak berriz, adiskideak.

BiografiaAldatu

 
Txekhoven familia 1874an Tangarogen[2]

Haurtzaroa eta gaztaroaAldatu

Anton Pavlovich Txekhov, Azoveko itsasertzeko Taganrogen jaio zen, Errusiako hegoaldean. Aita, Pavel Iegorovich Txekhov (1825-1898), gehiegizko erlijiotasun gizona zen, eta gainera joera bortitzekoa.[1] Janari eta produktu kolonialen denda txiki bat zuen, eta koruko zuzendaria izan zen. Bere ama, Ievgeni Iakolevna Morozova (1835-1919) jatorriz, Morchansk eskualdeko lihozko merkatarien alaba zen. Sei seme-alaba izan zituzten, bost mutil Alexandre (1855-1913), Nikolaï (1858-1889), Anton (1860-1904), Iban (1861-1921) eta Mikhaïl (1865-1936) eta neska bat: Maria (1863-1957).[3]

Aitaren janari dendak irabazi txikiak zituen, kudeatzeko zuen gaitasun eskasagatik eta bai Taganrog herriko itsas portuak egoera ekonomiko beherakorra zuelako XIX. mendearen bigarren erdialdean, badiaren estalpearen ondorioz. Txekhov haurrak beraz, txirotasunean eta murrizketekin hazi ziren. Semeek, Anton barne, oso txikitatik laguntzen zuten dendan, eta egunero elizako abesbatzan kantu ikasketetara joatera behartuta zeuden, aita bertako abeslarietako bat zelako. Txekhovek behin eta berriro deskribatu zuen aita autoritario hori. Gnoutov izeneko etxean bizi ziren orduan, beheko solairuko eraikin txiki batean.[4]

Egoera ekonomiko zaila zuten arren, Txekhovtarrek beren seme-alabei heziketa orokor ona eskaintzeko gogoa zuten: zortzi urte zituela, Anton Taganrogeko mutilen eskolako 2. mailako klasean sartu zuten, eta bertan ikasi zuen 1869tik graduatu zen arte. Diploma 1879. urtean lortu zuen, eta erdipurdiko ikaslea izan zen, 3. eta 5. mailetan ikasturtea errepikatuz.[3] Egoera hura ez dirudi oso harrigarria, anaiek jasaten zuten etengabeko karga ikusita, klasetik kanpo abesbatzan kantatzera edo aitaren dendan lan egitera joan beharra zutelako. Baina eragina zuen baita, garai hartan Errusiako Inperioko eskoletan zegoen irakaskuntza metodo autoritarioak. Txekhovek batxilergoko oroitzapenak erabili zituen sarri, bereziki Gizona kutxatilarekin ipuinean (1898)[3]

Haur diskretu eta erreserbatutzat jotzen zen arren, umore zentzu handia erakutsi zuen batxilergoko ikasle garaian, eta interes handia sortu zitzaion antzerkian eta literaturan. Nolabaiteko ospea lortu zuen txantxazale, egiten zituen iruzkin satirikoengatik eta trikimailuengatik, hala nola irakasleei ezizen umoretsuak emateko zuen gaitasunagatik. Zuten denbora libre apurrean, Txekhov anaiak normalean Taganrogeko udal antzokira joaten ziren emanaldiak ikustera, eta etxean eraiki zuten antzokitxoan sarri komediak antzezten zituzten.[4]

Aitaren dendaren diru sarreren etengabeko beherakada zela eta, zailtasun ekonomikoak larriagotu egin ziren eta 1876ko udaberrian bere negozioa porrot deklaratu behar izan zuen, espetxeratze mehatxupean. Aitari ezkutuan Moskura ihes egitea besterik ez zitzaion geratu, eta hilabete batzuk geroago ama eta seme alabak jarraitu zioten bertara, Antonek eta Ibanek Taganrogko lizeoan ikasten jarraitzen zuten bitartean.[5]

Une horretatik aurrera, Anton bere kabuz bizi behar izan zen, familiak ez baitzuen ohiko diru sarrerarik Moskun, pobrezia sakonean biziz. Taganrogko etxea hartzekodunetako baten eskuetan geratu zen.[6] Antonek txoko  bat alokatu zuen, eta Ibanek hasieran izeba batekin aurkitu zuen aterpea, 1876ko udazkenean Moskura joan aurretik bera ere. Anton ostera batxilergoa prestatzen zebilen zorrotz, eta bakarrik aurkitu ondoren ikasgai partikularrak emanez eta gurasoen ondasunak likidatuz mantendu zen. Hala ere, diru sarrera eskas horien zati bat bere familiari Moskura bidaltzen zion.[6]

Urte batzuk geroago, argi eta garbi hitz egin zuen bere haurtzaroaz, gaztaroaz eta halabeharrez heldutasunera igarotzeari buruz, Alexei Souvorine bere ohiko editore adiskideari idatzitako eskutitz baten:[7]

 
Txekhoven jaiotza etxea, Taganrog-en

«Idazle nobleek naturatik doan hartzen zutena, idazle arruntek erosi egiten dute gaztaroaren prezioan. Idatzi orduan ipuin bat, non gaztea zerbitzari baten semea den, dendari ohia, elizako abesbatzako kidea, batxilergoko ikaslea, mailak errespetatzen eta aita santuaren eskuak musukatzen zein besteen pentsamenduak gurtzen irakatsia, esker onekoa ogi-mokadu bakoitzagatik, askotan zapaldua izandakoa, kautxurik gabeko oinetakoekin ikasgai partikularrak ematen aritu dena, borrokatu dena, animaliak oinazetu dituena, guraso aberatsekin bazkaltzea nahiko zuena, Jainkoarekin eta jendearekin hipokrisiaz jokatzen duena inolako premiarik gabe, bere ezerezaren kontzientzia sinpleagatik, erakutsi gazte honek esklaboa nola ateratzen duen tantaz tanta bere izaeratik, nola goiz eder batean, esnatzean, zainetan esklabo baten odola jada ez dela isurtzen sentitzen duena, baizik eta benetako giza odola."[7][8]

1877. urtetik aurrera, Anton Taganrogeko liburutegi publiko berrira maiz joaten hasi zen. Eta 1879ko udan, azterketa guztiak gaindituta, graduatu egin zen. Ondoren, Taganrogeko udalean hilean 25 errubloz hornitutako beka eskatu zuen, eta eman egin ziotenez, Moskura abiatu zen aspalditik planifikatutako medikuntza ikasketak egitera.[4][9]

Ikasketak eta literaturako hastapenakAldatu

Txekhovek Moskun Lomonosov Unibertsitatean egin zuen ibilbidea, iritsi eta handik gutxira Medikuntza Fakultatean matrikulatu zen. 1879ko irailean hasi, eta 1884ko udan lizentziatu zen. Epe horretan, Txekhovtarrek hainbat aldiz aldatu ziren bizilekuz, eta batez ere lehen hilabeteetan oso etxe txikietan bizi izan ziren, zazpi pertsonen familia batentzat. Horrek Antoni izugarrizko zailtasunak ematen zizkion azterketak prestatzeko. Egoerak are gehiago indartu zuen ikasketetako lehen urtetik idazteko grina, horrela diru iturri garrantzitsu bat lortzea espero zuelako.[10]

Txekhoven idazle bezala egin zituen hastapenak Taganrogeko garaikoak dira: nerabezarotik testu laburrak, parodiak, pasadizoak eta istorio dibertigarriak idazten saiatu zen. Garai hartan bere anaia zaharrena Alexander Moskun bizi zen, eta egunkarietan zein umorezko aldizkarietan lan batzuk argitaratzen zituen. Eredua jarraituz, Antonek arrakastarik gabe bidali zizkien testu labur batzuk (bat ere ez da kontserbatu) hainbat editore moskutarrei. 1878an, Txekhovek antzezlan bat idatzi zuen lehen aldiz Aitarik gabe izenburukoa, miresten zuen Maria Iermolova aktore entzutetsuari eskainia. Baina pieza honek ez zuen inolako oihartzun onik lortu Moskun, tartean berregokitze berantiarrak izan zirelako. Orduan desagertu zela uste da, 1920an izenik gabeko eskuizkribu bezala berriro agertu arte. 1923an argitaratu zen lehenik, eta geroago atzerrian Platonov izenarekin ezagutua izan zen.[11]

Txekhovek berak eskutitzetan behin eta berriz adierazi zituen 1878-1880 urteak izan zirela benetako literatur hastapenak, baina une zehatzik eman gabe. Gaur arte gorde diren Txekhoven lehen argitalpenak 1880. urtekoak dira, eta arrakastarik gabeko saiakera batzuen ondoren, umorezko hamar ipuin argitaratzea lortu zuen San Petersburgoko Burruntzi (Strekosa) aldizkarian.[3]

 
Txekhov gaztea 1880an

1881 eta 1882an, mota horretako idatzi ugarik jarraitu zuten, eta adibidez umorezkoak eta satirikoak ziren Iratzargailua, Mosku, Ikuslea zein Argia eta itzala aldizkari ezagunetan argitaratuz. Ikasle garaiko eskutitz baten, Chekhovek hasierako zailtasunen zantzuak ematen zituen, eta horrela 1883ko abuztuan, argitaratzeko bidaltzen zion albisteen idatzi batekin, honakoa gehitzen zion aldizkari bateko editoreari:[3]

"Baldintza okerrenetan idazten dut. Aurrean literatura ez den nire lana dago, gupidagabe gogoraraziz. Guraso bisitari baten haurra negarrez dago ondoko gelan. Beste gela baten aitak ozenki irakurtzen dio amari Nikolai Leskov idazlearen "Aingeru zigilatua" liburua. [...] Nire oheak bidaiatik etorri berri den lehengusinarenarekin du muga, eta etengabe medikuntzaz hitz egitera etortzen zait. [...] Zoritxarrez medikua naiz, eta hemen ez dago inor nirekin medikuntzaz baizik hitz egiteko  […] Egoera paregabea."[3]

Txekhovek hitz horietan darabilen tonu erdi atsegin erdi adarjotzaile bere ikasturteetako eta hurrengo urteetako eskutitz askoren ezaugarria da. Dena den, lana ez zitzaion zailtzen soilik etxebizitzaren egoeragatik eta orokorrean bizi-baldintza prekarioengatik. Gehitu  behar zaio aldizkariek ez zutela garaiz ordaintzen, eskakizun bereziak zituztela, adibidez Ezpala (“NA Leïkine Oskolki”) aldizkarian ipuinek ezin zuten ehun lerro baino gehiago izan. Eta batez ere, estatuaren zentsuragatik.[12] Azken finean, 1880ko hamarkadan Alexandro II.a enperadorea erail zutenean, aukeraketa gupidagabea eta arbitrarioa egin zen Errusiako prentsan aurreikusitako edozein argitalpenen aurrean.[13] Horrela, Txekhovek 1882an argitaratutako lehen liburuari, Txantxak ipuin bildumari, zentsurak uko egin zion eta ordutik galdutzat jo da.[14]

 
Anton (ezkerrean) Nikolai anaiarekin, 1882an.

Bost urteko ikasketak eginda mediku titulua lortu arren, uste da Txekhov ikasle oso arrunta zela eta ez hain arduratsua. Natur zientzienganako ilusioa eta 1886eko eskutitz baten agertu zen Darwinen irakaskuntzarekiko zaletasuna gorabehera,[3] lehentasuna idazteko jarduerari ematen zion, bereziki eskaintzen zion diru sarreragatik.[15]

Bere aitaren porrotaren ondoren Moskun finkatzera joan zen, nolabait familiaren erantzule sentituz. Txekhovek diru irabaziak handitu nahi zituen, hainbat egunkaritan eta ezizen desberdinekin argitaratuz.[5] 1884ko irailean mediku izendatu zuten arte, guztira berrehun ipuin, literatura kronika eta parodia baino gehiago argitaratzea lortu zuen aldizkarietan. Garai hartan idatzitako ipuin batzuk gaur egun bere lanik ezagunenetakoak dira, hala nola 1883ko Funtzionario baten heriotza, Albion-go neska bat, Gizena eta argala satirak, edo hurrengo 1884. urteko Kameleoi bat. 1884ko udan argitaratu zen bere lehen liburua, sei ipuinen bilduma zena: Melpomeneko ipuinak. Urte horretan, Errusiako medikuntza gaiari buruzko tesi bat egiten ere hasi zen.[5]

Jarduera askoko garaia (1884-1889)Aldatu

1884ko ekainean Txekhovek medikuntza ikasketak amaitu zituenean, familia uda igarotzera bere anaia Ivan irakaslearen etxe zabalera joan zen, Moskutik gertu dagoen Istria herrira. Txekhov medikuntza lantzen hasi zen bertan: gaixoak kontsultan hartzen zituen, eta baita aldameneko Zvenigorod herrian zegoen ospitalean. Era berean, auzitegiko azterketa medikuetan parte hartzean gain, autopsiak ere egiten zituen. Txekhovek bere gaixoak borondate handiz artatzen zituen, baina horietako gutxik ordaindu ahal zuten behar bezala. Horren ondorioz, garbi ikusi zuen bere idatziak medikuntzan jardutea baino onuragarriagoak zirela.[15]

 
Txekhov familia 1890ean, Goian: Ivan, Alexander, Pavel Yegorovich. Bigarren lerroan: M. Korneeva, Lika Mizinova, Maria, Evgeniya Yakovlevna, Seryozha Kiselev. Behean: Mikhaïl eta Anton.

Hori ez zen aldatu hurrengo urteetan. Txekhov familiak landa eremuan etxe bat erosi zuen, eta Txekhovek nekazariak artatzen aritu zen. Udako hilabeteetatik kanpo, Txekhovtarrak Moskun bizi zirenean, Txekhovek bere borondatez artatzen zituen familiaren senide eta ezagun asko. Osabari egindako idatzian honela zioen horri buruz, estilo ironikoan: «Hainbeste eta gehiago lan egiten dut. Egunero errublo batetik gora gastatu behar dut zalgurdian. Lagun asko ditut, eta bat-batean gaixo asko ere bai ”. Eta bere ordainsariak kobratzeko zailtasunekin jarraitzen zuen: “Horietako erdiek ez dute ordaintzen. Besteek batzuetan bost errublo ematen dituzte, beste batzuetan hiru, kontsulta bakoitzeko”.[15] Tisis gaitza sentitu ondoren hogei urterekin, biriketako tuberkulosiaren lehen sintomak, 1884ko abenduan izan zuen lehen hemoptisi erasoa, eta horrela jabetu zen bere gaixotasunaz, 1904an heriotza ekarri ziona.[5]

Mediku lanak, besteak beste, gai asko ematen zion bere kontakizunetarako, eta 1880ko hamarkadaren bigarren zatian izugarri idatzi zuen. Horrela, 1885eko urtean ehun eta hogeita hamahiru testu argitaratu zituen, kopuru hori 1886an ehun eta hamabira jaitsiz eta 1887an hirurogeita lauan geratuz. Bere kontakizun gehienak goitizenez argitaratu zituen.[8] Txekovek literatur zirkuluetan jada izen bat lortua zuen, bereziki 1885eko apirilaz geroztik San Petersburgoko "Egunkaria" ospetsuan argitaratzen hasi zenetik. Bertara joatea gonbidatu zuten behin, eta han Alexei Souvorine editorearen ezaupidea egin zuen, kontratua sinatuz oso baldintza interesgarrietan. Aldi berean, Dmitri Grigorovitx nobelagile arrakastatsua ezagutu zuen, Errusiako literatura-munduan autoritate handia zuena, eta ezizenak bertan behera uzteko aholkatu zion gutun baten. Txekhovek jaramon egin zion, 1886tik aurrera Souvorinerekin estuki lan egin zuen, bere benetako izenpean. [16]

 
"Errusiar Pentsamendua"ren editorialean: A. P. Chejov y V. A. Goltsev están de pie; M. N. Remezov, M. A. Sablin, I. I. Ivanyukov, V. M. Lavrov eta I. N. Potapenko.

Kontakizun berrien zati bat Errusiar Pentsamendua egunkari liberalaren hileroko aldizkarian agertzen zen. Bestalde, bigarren berrien bilduma, Kontakizun margotuak, 1886an argitaratu zen.[5] 1885tik 1887ra bitartean familiak uda Babkinon herrian igaro zuen, eta gerora Mikhail anaiak adierazi zuen inguruko paisaien edertasuna, arrantzaldi alaiak eta perretxikoen bilketa ekinaldiak, erabakigarriak izango zirela bere anaiaren talentuaren loraldian.[12] Egia zen Txekhovek bertan hainbat gai aurkitu zituela etorkizuneko lanetarako, eta horrela Zapoa, Ehiztaria, Sorgina edo Volodia-n kontatzen diren ekintzak antzerako esparru baten gertatzen ziren.[12]

Hala ere, Txekhovek ez zituen dagoeneko umorezko testuak soilik idazten, baizik eta gero eta kontakizun gehiago gai serio eta dramatikoekin argitaratu zituen. Garai hartako errusiar probintziei bereziki zegozkien gizarte arazoak jorratzen zituen, esate baterako Aniouta, Pazko Gaua, Gaiztoak edo Sukar tifoidea lanetan. 1887ko otsailean sorterrira egin zuen bidaiak beste gai asko ekarri zizkion. Gurasoak bisitatu ondoren, estepako paisaia dotoreetan zehar bidaiatu zuen. Geroago, eskualde honen atzerapen nekagarria eta kultura eza deitoratu zituen, nahiz eta bere paisaia handien edertasunagatik titulu bat baino gehiago eman. Horrela 1888an argitaratu zuen Stepa albisteen bilduma, paisaien deskribapen zehatz eta egiazkoengatik ezaguna dena.[17]

Bidaia Sakhalinera (1889-1890)Aldatu

 
Sakhalineko atxilotuak, 1880ko hamarkadan.

1880ko hamarkadaren amaieran argitaratutako testuen kopuruak behera egin zuen, aurreko urteekin alderatuta. Txekhovek 1888ko otsaileko eskutitz baten honela idatzi zuen: "Estepa eleberriak hainbeste energia eskatzen zidan, ezin nuela beste ezer serio eskaini".[18] 1888tik 1889ra, Txekhovek bi dozena ipuin, istorioak (besteak beste, Jour de fête eta Istorio hutsal bat) eta antzerkiak (esaterako ekitaldi bakarreko Hartza eta Ezkontza proposamena) argitaratu zituen.

Familia pozik zegoen egilearen goranzko ospeaz, eta miseriatik irtetea aurreikusten zuen bilduma berriak argitaratzean. Ospe horrek, hala ere, lehen bezala zaila egiten zion lan egitea eta Txekhov lanpetuta zebilen beti erredakzioan, bereak eta besteen eskuizkribuak zuzentzen, edo bere etorkizuneko argitalpenen prestakuntzan edo ikerketan. 1888ko maiatzetik aurrera, Louka hirian alokatutako datxa baten bizitzen jarri zen, eta bertan geratu zen 1889ko urte osoan.[19] Ondoren bere familia jarri zuen etxaldeko eraikin nagusian. Gaixoak artatzen jarraitu zuen, eta inguruak bisitatzen. Gero eta mantsoago ari zen lanean, eta egoera larriagotu egin zen Nikolai anaia zaharrenaren heriotza goiztiarrarekin, tuberkulosi harrigarri baten ondorioz 1889ko ekainean zendu baitzen.[19]

 
Anton Txekhov 1889an.

Mikhail anaia gaztearen zuzenbideko lanei buruzko ezaguerak, zuzenbide penala eta Errusiako inperioko espetxe bizitza aztertzen zituenak, 1889ko amaieran, Siberiako Errusiar Ekialdera eta Sakhaline uhartera bidaia egitera bultzatu zuen, probintzia isolatu haren errealitatearen berri emateko. 1890. urtearen hasieran, Sakhalineri buruzko zientzia-argitalpenak aztertzen hasi zen, sei hilabete iraungo zuen bidaia prestatzeko.[5] Txekhovek lagun edo ahaideen alde egiteko asmoa kendu nahian egindako ahalegin guztiak arbuiatu zituen.[20]

Apirilaren 21ean abiatuko zen, hasieran trenez Iaroslavleraino, eta gero lurrunontzia hartuko zuen Volga ibaian zehar jaisteko bidean hiri desberdinak bisitatuz, hala nola Nizhni Novgorod, Kazan, Permera.Ondoren zalgurdian Ural, Iekaterinburgo, mendebaldeko Siberia, eta beste hainbat hiri Baikal aintzirara ailegatzeko, handik itsasontzian Sakhalineko iparraldeko kostaldean amaitzeoko. Bidaia neketsuak iraun zuen hiru hilabetetan, senide eta lagunei eskutitz ugari bidali zizkien, ibilbideari buruzko xehetasun asko emanaz.[21] Behin baino gehiagotan, Txekhovek Siberiako eta Ekialde Hurbileko paisaien edertasuna eta biztanleen askatasun izpiritua goraipatu zituen, baina baita bertako pobrezia eta atzerapena ere salatu.[22]

Txekhovek hiru hilabete eman zituen irlan, 1890eko uztailetik urrira. Espetxe askotara joan zen, beharrezko baimenak uharteko administrazioaren partetik jaso ondoren. Txekhovek denekin egon ahal zuen, preso politikoekin izan ezik.[23] Gaixoak artatzen zituen baita, eta honela laburbiltzen zuen uhartearen iparraldeko egonaldiko lana:[24]

 
Museo literarioa eta Txekhoven bustoa, Ioujno-Sakhalinen.

"Ez dakit zer baztertuko nuen, baina gauza asko egin ditut. Hiru tesi idatziko nituzke. Egunero goizeko bostetan jaikitzen nintzen eta berandu oheratu, oraindik egin gabe nituen gauza guztietan pentsatzeak tentsio handiko egoeran jartzen ninduen, […] Bestalde,  pazientzia izan dut Sakhalineko populazio guztia erroldatzeko. Herri guztiak bisitatu ditut, "izba" guztietan sartu naiz, eta pertsona guztiekin hitz egin dut, […] Sakhalinen ez dago atxiloturik edo kolonorik nirekin hitz egin ez duenik.”[25]

Itzulerako bidaia itsasoz egin zuen, Pazifikotik eta Indiako ozeanotik. Sri Lankara ailegatutakoan honela idatzi zuen "Hemen paradisuan, trenez ehunka legoa bidaiatu ondoren, palmondoen azpian ikusten dut neure burua beltzarandutako emakumeez inguratuta”.[26] Ondoren Suezko kanala, Mediterraneoa, Itsaso Beltza eta Odesa zeharkatu zituen hilabete eta erdian, 1890an argitaratu zuen Goussiov kontakizunean bizipenak azalduz.

Moskura 1890eko abenduaren hasieran itzuli zen. Eta 1893an, Sakhalin Uhartea ("benetako infernua" deitzen dio[27]) izeneko saiakeran, egindako bidaia deskribatzen du, Errusiar Inperioaren mugetako bizitza miserablea deskribatuz.[5] Liburuan atxilotuak jasaten zituzten tratu txarrak azaltzen ditu, eta baita ustelkeria eta haurren prostituzioa, espetxeetako eguneroko errealitatea zirenak. Argitaratu bezain laster Errusiar Inperioan harridura sortu zuen, eta justizia ministerioak ikerketa batzorde bat sortu zuen, Errusiar eskualde hartan izaten ziren bidegabekeriarik okerrenak argitzeko.[28]

Bizitza Melikhovon (1892-1899)Aldatu

Zuen ohiko nahasmendutik askatzeko,[29] Alexei Suvorin kazetariarekin 1891ko udaberrian abiatu zen Europako erdialdera eta mendebaldera, atzerrira egin zuen lehen bidaian. Viena, Venezia,[30] Florentzia, Erroma eta Paris bisitatu zituzten. Familiak hurrengo uda Errusia erdialdean kokatutako Aleksin herrian igaro zuen, eta Txekhovek Sakhalin uhartea liburuan jarraitu zuen lanean. Aldizka gutunetan adierazten zuen liburua idazteko zailtasunak zituela, zientzia eta estatistika iturri dokumental askoren premian aurkitzen zelako.[31] Eta horrez gain, osasuna etengabe hondatuz ari zitzaion.

 
Melikhovoko etxaldea.

Siberian zehar egindako bidaiaren nekeak larriki eragin zion Txekhoven osasun egoerari. 1891ko azaroan eztula eta hotzeriko beste sintoma batzuk izan zituen arren, ondorengo hilabeteetan borondatez jardun zuen Nijni Novgorod eskualdean gosetearen biktimentzat diru-bilketan parte hartzen, eta laguntza hori banatzen. 1892ko udaberrian ere aritu zuen Errusia hegoaldeko Voronezheko nekazariei laguntzen, uzta txarraren ondorioz gosearen biktimak zirelako. Goseteak kaltetutako eskualdeetan izandako esperientziaren berri eman zuen, eta uko egiten zion karitatea bihurtzea gizartearen amaigabeko gaitz guztientzako erremedio unibertsala, 1891 amaieran argitaratutako Nire andrea ipuinean zioen bezala.[3]

 
Melikhovon etxalde ondoan eraiki zuen datxa, gaur egun museoa dena.

Udako bizileku egonkor baten beharra zuelako lana lasai egin ahal izateko, Txekhovek 1892ko udaberrian berarentzat eta familiarentzako jabetza handi bat eskuratzea erabaki zuen, Moskuko hegoaldeko Melikhovon, guztiz abandonu egoeran zegoen etxaldea. Denak joan ziren bertara, eta Txekhov medikuntzara itzuli zen, askotan Melikhovo inguruko nekazariak doan tratatuz. Halaber, borondatez koordinatzen zituen osasun neurri profilaktikoak, kolera epidemiaren mehatxuari aurre egiteko. Mediku bezala izandako esperientziak material asko eskaini zion lan garrantzitsua izango zen Seigarren Pabiloia-rako.[3]

1894tik aurrera, Txekhovek borondatezko ekintza gehiago zuzendu zituen Melikhovoko inguruetan, botikak sortuz eta hainbat eskola herrikoien eraikuntzak finantzatuz. Halaber, liburu kopuru handiak bidali zituen bere jatorrizko Taganrogeko liburutegira eta eskoletara, batzuk argitaletxeek eskainitakoak eta beste batzuk bere patrikatik ordainduak. Garai horretan dramaturgiari eskaini zion bere burua, eta 1887an Ivanov bere lehen antzezlan handia estreinatu zuen. Ondoren, 1888 eta 1889 artean ekitaldi bakarreko antzezlan txiki batzuk idatzi zituen, eta baita Basoetako gizona, handik urte batzuetara Osaba Vanya izenarekin berregin zuena, eta gaur egun bere pieza ezagunenetako bat izaten jarraitzen duena.[5]

 
Txekhov Melikhovon.

Melikhovon baita, 1895ean Kaioa dramaren idazketa amaitu zuen, 1896ko urrian San Petersburgon antzeztua izango zena eta 1898 Moskun, bietan arrakasta handiz. Garai horretako hainbat ipuin eta istorio ospetsu ere badaude, besteak beste, Nire bizitzaren historia eta  Laborariak; azken honetan, nekazari bizitzaren behatzaile bakan eta oso ezkorra bilakatzen da, eta zentsurak aldaketak egitea agindu zion.[5]

1897ko martxoan Moskun hemoptisi larri bat izan ondoren, ospitalean hainbat astez egon beharrean aurkitu zen. Halaber lehen aldiz beste sendagile batzuei tuberkulosia artatzeko eskatu zin, ordura arte bere kabuz tratatzen saiatu izan zelako. Sendagileek neguko hilabeteak Krimeako, klima epelagatik ezaguna den Itsaso Beltzeko penintsulan, edo Europako hegoaldeko beste herrialde batzuetan igarotzeko gomendatu zioten. Txekhovek aholkua jarraitu egin zuen, eta 1897ko udazkenean Frantziako Mediterraneoko kostaldera bidaiatu zuen, hil batzuetarako.[15]

1898ko irailean, Krimeako kostaldeko Jalta hirira joan zen eta lursail bat erosi zuen etxe berri bat eraikitzeko. Izan ere, aita hil ondoren Melikhovoko etxera familia gero eta gutxiago joaten zen, eta azkenean saldu egun zuen. Bestalde, Suvorinekin desadostasun bat izan ondoren, Txekhovek 1899ko hasieran Adolf Marx alemaniar jatorriko argitaletxearekin sinatu zuen kontratu berri bat, 75.000 errubloren truke, bere obraren eskubideaz jabetzen zena, antzezlanak izan ezik. Diru horrekin etxea ("Datxa zuria") eraiki zuen, eta 1899ko uda amaieran joan zen bertara.[32]

1895ean Tolstoi ezagutu zuen, eta 1900ean Errusiako Zientzia Akademiako kide izendatu zuten, baina bi urteren buruan kargua utzi zuen Maksim Gorki erakundetik bota zutela-eta protesta egiteko.

Krimeara itzulera eta azken urteakAldatu

 
Txekhov Nizan, 1898. Osip Braz-en erretratua. Tretiakov Galeria, Mosu.

Jaltan, Txekhovek garai hartako hainbat idazle ospetsu ezagutu zituen, haiekin adiskidantza garatuz. Beraien artean Maxim Gorki idazle iraultzaile konprometitua zegoen. Hala ere, borondate oneko mediku gisa etengabe lan egin arren, Jaltako giro herrikoi eta desolatutakoa sarri salatzen zuen, asko gogoratzen zelako Moskuko edo San Petersburgoko bizitza mundukoi eta kulturalarekin.[3] 1899ko urtarrilean, bizileku berrian finkatu eta berehala, honela idatzi zion ikaskide ohi bati: "Jadanik astebete da atertu gabe euria egiten duela, eta asper-asper eginda oihu egin behar dut laguntza bila. Zenbat galtzen dudan hemen bizitzean!". Probintziako bizitzaren goibeltasunari aurre egiteko, Txekhovek maiz irakurtzen zituen Mosku eta San Petersburgoko egunkariak, eta interes nabarmenez jarraitzen zituen hiriburuko ikasleen manifestazioak eta istilu politikoak, herrialde osoko iraultzaren hastapenak bezala zabaltzen ari baitziren.[3]

1898an krisi moral bat izan ondoren, Zuhaixka" argitaratu zuen, zorionaren prozesu bat. Gero eta osasun ahulagoa izan arren, Txekhovek Moskura bidaiatzen jarraitzen zuen. Horrela, 1898ko irailean Moskuko arte antzokian Kaioaren eszenaratze berri baten entseguan parte hartu zuen. Bertan, Olga Knipper aktorea ezagutu zuen, lehen papera askotan antzeztu zuena antzezlan honetan. Txekhov eta Olga Knipper hainbat aldiz elkartu ziren Moskun eta Krimean, non arte antzerki taldea biran zegoen 1900eko udaberrian.[33] Txekhovek bizitzako maitasun handia aurkitu zuen, eta lehenengo elkartzetik ia etenik gabeko korrespondentziak jarraitu zuen. Moskun ezkondu ziren 1901eko maiatzaren 25ean. Txekhovek zeremonia handiaren beldurra zuenez,[15] eginkizunak ezkutuan ospatu zituzten senideei abisatu ere egin gabe, eta legeak eskatzen zituen lau lekukoen aurrean bakarrik. Bikotea seme-alabarik gabe geratu zen, urte berean Olga Knipperen abortua izan baitzuen.

Ezkontideek oso noizbehinka ikusten zuten elkar, Txekhov Krimean egon behar zelako osasun arrazoiengatik, Olgak Moskun antzezten jarraitzen zuen bitartean. Txekhovek emazteari 1900eko irailaren 27an idatzitako gutuna harreman horren lekuko zen, eta emaztea ez larritzeko tonu lasaia izan arren, bere osasun egoera zein larria zen ikusten uzten digu: " […] Jada ez dakit zer kontatu, hamar mila aldiz esan dizudana izan ezik, eta itxuraz oraindik entzun nahi duzuna izan ezik, maite zaitudala, eta kito. Une honetan elkarrekin ez bagaude, ez da zure errua, ezta nirea ere, deabruarena baizik, horrek esan nahi du baziloekin borrokatu behar dudala, eta zu artearen maitasunarekin.”[5][34]

 
Anton Txekhov eta Olga Knipper ezkondu berri, 1901ean.

Txekhovek bi antzezlan garrantzitsu idatzi zituen Jaltan Moskuko Antzokirako: Hiru ahizpak eta Gereziondoen lorategia. Baina literatur lanak nekez egiten zuten aurrera 1899 eta 1902 artean, Txekhovek Marxen editorialerako bere idatzien bilduma osatu behar baitzuen. Datxara bisitan joaten zirenentzat, oso nekatuta zegoela zirudien, hemoptisiak gero eta maizagoak zirelako, eta sukarrak zein arnasteko zailtasunak zituelako.[3] Txekhov arrakastarik gabe saiatu zen oso azkar garatzen ari zitzaion tuberkulosiari aurre egiten, Nizara bidaiatuz neguetan eta baita kumiz ("behor esnea") sendabidea hartuz, baina une hartan sendaezintzat jotzen zen gaixotasuna geldiarazterik ez zegoen.[3]

1904ko ekainaren hasieran, Txekhov eta Olga emaztea Alemaniara joan ziren, biriketako gaixotasunetan espezialista zen Karl Ewald medikuaren kontsultara berriro artatzeko.[35] Berlinen egonaldi labur bat egin ondoren, bikotea Baso Beltzeko Badenweiler bainuetxera joan zen bizitzera, jatorri alemaniarreko Moskuko mediku batek gomendatuta. Txekhovek gutun batzuk idatzi zituen Moskura, non alemaniarren bizitza ordenatua, erraza, baina askotan aspergarria eta "talenturik gabea" deskribatzen zuen.[36]

Osasun egoeran aldi baterako hobekuntza izan ondoren, Txekhovek bihotzeko batzuk izan zituen uztailaren erdialdean, azkena uztailaren 15eko gauean, hil baino pixka bat lehenago. Olga Knipperrek Txekhoven azken uneak deskribatzen zituen bere memorietan: «Gauerdia pasa eta gutxira esnatu egin zen, eta bere bizitzan lehen aldiz medikuari deitu zion. [...] Medikua iritsi zenean, Antonek xanpain kopa bat eskatu zidan. Jaiki eta alemanez gutxi jakin arren, solemneki esan zion bere oheburuan zegoen medikuari: "Ich sterbe ..." ("Hilzorian nago ..."). Orduan edalontzia hartuta niregana itzuli zen, esanaz: "Denbora asko igaro da, azkenekoz xanpaina edan nuenetik ...". Kopatik lasai edan ondoren, ezkerreko aldean etzan eta isilik geratu zen betirako."[37]

 
Txekhoven gorpuaren hilkutxa Moskuko Nikolaievski estaziora iristen, 1904an.

Txekhoven gorpua trenez garraiatu zuten Moskura, eta aitarekin batera lurperatu zuten 1904ko uztailaren 22an Novodevichyko hilerrian, bertan jendetza handia zegoela.[37]

Sariak eta oroitzapenakAldatu

Txekhov hiru aldiz saritu zuten bizitzan zehar. 1888ko urrian, 500 errubloz hornitutako Pushkin saria jaso zuen Zientzia Akademiako Errusiako Literatura Sailaren eskutik, Dmitri Grigorovich eleberrigile ezagunari eskainitako Ilunabarrean bildumagatik.[38] Bestalde 1899 amaiera aldera, bigarrenez saritu zuten San Stanislao ordenako hirugarren mailarekin, Serpoukhov barrutiko hezkuntza publikoaren alde eskainitako dedikazioagatik, eta omenaldi horren aurka agertu ez bazen ere, ez zuen bere gutunetan aipatu. Bestalde, 1900eko urtarrilean Zientzien Akademiako Letra Ederren saileko ohorezko kide hautatu zuten. Bi urte geroago baztertu egin zuen titulu hori, Vladimir Korolenkok bezalaxe, Maxim Gorki-ren aukeraketaren baliogabetze arbitrario eta politikoagatik.[38]

1908ko uztailean, hil eta lau urtera, Badenweileren lehen oroigarria eraiki zioten: herrialdetik kanpoko idazle errusiar batentzako lehena. Moskuko Arte Antzokiak ere emanaldi bat egin zuen oroigarriarentzat dirua lortzeko, baina 1918an Lehen Mundu Gerra amaitu baino lehen, oroigarria urtu egin zuten armak egiteko. Bestalde, 1992an Sakhalineko uharteko lagunek busto berri bat eskaini zioten zokaloan, bere bisitaren oroimenez.[39] Eta 1998an, Tchekhov literatur museoa ireki zen Badenweilerreko bainuetxeko belardian, antzerkigileak Alemanian egindako egonaldien eta bere harreraren inguruko gutun ugari eta jatorrizko dokumentuak biltzen dituena.[40]

 
2010eko Errusiako zigiluak.

Errusian eta orbita sobietarraren herrialdeetan, bere izena hiri askotako kaleei eman zitzaien. Hainbat lekuk ere hartu dute egilearen izena, esaterako Lopasnja herrixka zaharrak, Sakhalin uhartean ere Txekhov herria dago. Ufa hiriaren inguruko osasun-estazioak Txekhovo izena du. Txekhov museo bat dago Sadovaya-Kudrinskayan, Olga Knipper alargunak inauguratu zuena 1954an. 1987an metro geltoki bat Txekhovskaïa izendatu zuten idazlearen omenez. Garai berean Melikhovoko jabetza Txekhov museo bihurtu zuten, eta gaur egun A. P. Txekhov Erreserba Nazionalaren izenburu ofiziala du. Bertan 20.000 pieza biltzen dituen bildumaz gain, lehenago hil ziren Isaac Levitanen eta bere anaia Nikolairen hainbat margolan original daude. Jaltan ere museo bat dago 1909an eraiki zuen “datxa zurian”, eta baita Taganrogen.[41]

1990ean, bere jaiotzaren 130. urteurrenean, Thekhov errubloko txanpon baten oroittu zuten, eta 2010ean, Errusiak bere obraren oroitzapenezko zigilu sorta argitaratu zuen. Halaber, bere irudiaren monumentua inauguratu zuten Rostov-Don-en.[41]

Posta-trukeakAldatu

 
Levitanek Txekhovi egindako erretratua, 1885-1886.

Isaac LevitanAldatu

Isaac Levitan jatorri judutarreko errusiar margolari ospetsuak, Txekhov 1880an ezagutu zuen ikasle garaian, Nikolai anaia zaharrenaren bitartez, biak Moskuko Pintura, Eskultura eta Arkitektura Eskolara sarri joaten baitziren.[38] Levitan Txekhoven eta bere familiaren lagun minenetakoa bihurtuko zen, eta 1890ean berarekin Siberiara eta Sakhalinera bidaiatzeko plana egin zuen. Paisaia-margolari bezala, Levitanek Txekhovek Naturaren deskribapenak irudikatu zituen Steppe ipuinean, eta udako hilabeteak maiz igarotzen zituen Txekhoven konpainian Melikhovon. Hainbat margolanetarako bertan hartu zuen inspirazioa. 1891ko udaberrian Frantzian egin zuen lehenengo egonaldian, Tchekhovek honela idatzi zuen, bere ohiko tonu ironikoan: «Errusiar margolariak frantsesak baino askoz serioagoak dira. Atzo ikusi nituen landutako paisaiekin alderatuta, Levitan errege bat da."[15]

Vladimir GuiliarovskiAldatu

Txekhovek Vladimir Guiliarovski kazetari eta idazle ezaguna, umorezko aldizkari bateko erredakzioan egindako ikasketetan ezagutu zuen. Lagun arteko harreman horrek bizitza osoan iraun zuen. Eskarmentu handiko kazetari bezala zuen estatusak eta kontaktu ugariak kontutan hartuta, Guiliarovskik material asko eman zion bere lanetarako.[42] Onartzen da adibidez, Delitugilea ipuineko protagonista Txekhovek Giliarovskiren datxan egindako egonaldi baten ezagutu zuen benetako pertsonaian oinarrituta dagoela. Guiliarovskik Txekhoven oroitzapenak bildu zituen 1934an argitaratutako Lagunak eta topaketak liburuan.

Vladimir KorolenkoAldatu

Vladimir Korolenko idazle errusiar-ukrainarrak, bere ibilbide literarioa Txekhoven ia aldi berean hasi zuen, eta istorio psikologikoengatik ezaguna dena, 1887ko otsailean ezagutu zuen Txekhov, eta bere lagun minenetakoa bilakatu zen.Honela idatzi zuen: “Prest nago zin egiteko, Korolenko pertsona benetan bikaina dela. Bere aldamenean egotea entretenigarria izateaz gain, oroimen hori uzten du.[43] Hortik aurrera, Korolenkok pozik lagunduko zion Txekhovi bere ongintzako ekintzetan (batez ere 1891an Nizhny Novgorodeko gobernuan elikagai-laguntzetan). Ekintza bateratuen alderdirik ezagunenetako bat 1902ko udan Zientzietako Akademian ohorezko kidea izateari uztea izan zen, Maxime Gorkiri eginiko bereizketagatik “politikoki fidagarria” ez zelako.

Piotr TxaikovskiAldatu

Piotr Txaikovski konpositorea ere Txekhoven harreman estuko pertsona izan zen, ez soilik honek orokorrean musikarekiko zuen zaletasunagatik, baizik eta bereziki Txaikovskiren musikagatik. Horrela, Txekhovek bere antzezlan batzuetako eszenak (Nire bizitza, Ezezagun baten istorioa, Yonytch), Txaikovskiren konposizio batzuk aipatuz edo gogoratuz egituratu zituen.[44]

Maria IermolovaAldatu

Maria Iermolova aktorea Moskuko Mali Antzerki taldeko bere garaiko emakume ospetsuena izan zen, eta Txekhovek gaztetatik miresten zuen. Jakina da idatzi zuen Aitarik gabe lehen antzezlana berari eskaini ziola, Malik antzokian taularatuko zuenaren itxaropenez Iermolovarekin paper nagusian.[44] Harrez gero, 1920an bere antzezlanetako eskuizkribuen artean aurkitutako gutunaren zirriborroak adierazten du Chejov ikasle zenean, Iermolova jada gustatzen zitzaiola. Txekhov eta Iermolova 1890ean elkartu ziren lehen aldiz. "Izarrarekin bazkaldu ondoren, nire burua izar argiz bainatuta egon zen bi egunez"[45] idatzi zuen otsailaren 15ean. Iermolovak, oraindik Txekhoven antzezlan batean aritu gabe zegoena, poz handia hartu zuen Hiru Ahizpak irakurtzerakoan. Txekhovek 1903ko otsailean Maria bere ahizpari honela idatziko zion: “Iermolovak gogoz goraipatu zuen jokoa, esanaz lehen aldia zela gure antzerkia sentitzen".[45]

 
Txekhov eta Tolstoi, Jaltan.

Leon TolstoiAldatu

Errusiako literaturako pertsonalitateen artean, Leo Tolstoi da zalantzarik gabe Txekhoven garaikiderik garrantzitsuena. 1892an goraipatu egin zuen eskutitz baten Txekhoven istorio berria, eta honentzat jaso zezakeen epairik lausengarriena izan zen, batez ere Tolstoi orokorrean oso kritikoa zelako egile berriekin.[45] 1899ko martxoan, Tolstoiren alaba Tatianak Txekhovi idatzi zion: «Zure Maitagarriaz istorioa benetan da ederra! Aitak lau arratsaldez jarraian irakurri du, eta lan honek zuhurtzia gehiago izatea eraman duela esan du.[46] Tolstoik geroago esango zuen "Idazle arraroetako bat da, Dickens edo Pushkin bezala, beti modu desberdinean behin eta berriro irakurri daitekeena". Baina ordea, ez zituen bere antzezlanak estimatu. Bi egileak 1895eko abuztuan elkartu ziren lehen aldiz, Tolstoik Chekhov Yasnaya Polyanako etxaldera gonbidatu zuenean. "Etxean bezain lasai sentitzen nintzen, eta Tolstoirekin izandako eztabaidak atseginak ziren", idatzi zuen Txekhovek bi hilabete geroago.[47] Beste batzuetan ere elkartu ziren, hala nola 1897an Tolstoik bisitatu zuenean Txekhov Moskuko ospitalera tuberkulosiaren aurka borrokatzera joan zenean, eta 1901ean Tolstoi Jaltan egon zen garaian.[48]

Txekhovek ere Tolstoi miretsi zuen, eta bere lanik ezagunenak goraipatu zituen, Anna Karenina edo Gerra eta Bakea eleberri historikoa. Honela idatzi zuen, Tolstoi 1900eko urtarrilean larriki gaixorik zegoela: “Tolstoi hilko ote den beldur naiz. Literaturan Tolstoi bat dagoen bitartean, erraza eta atsegina da literaturagile izatea; ezer egin ez arren edo egin ez izanaren kontzientzia ere ez da hain ikaragarria, Tolstoik guztiongatik egiten baitu. Bere lana literaturan ezar daitezkeen itxaropen eta lorpen guztiak izan da.”[49]

Baina idazle bezala erakusten dion begirunea alde batera utzita, 1890eko hamarkadatik aurrera kontu handia izan zuen Tolstoiren "maitasun unibertsalaren" filosofia salatzeko, mendekotasun fatalistaz nahiz errusiar nekazaritzaren deskribapenak gehiegizkoak zirelakoan, eta horren aurka egin zuen atsedenik gabe. 1894an Souvorine bere editoreari zuzendutako eskutitz ospetsuak iritzi hau erakusten zuen: "Tolstoiren moralak ez nau gehiago ukitzen, eta nire arimaren sakonetik etsaitu egiten natzaio. Nire zainetan nekazari maizterren odola isurtzen da, eta ez naiz harritzen nekazari baten bertuteez. Txikitatik sinesten dut aurrerabidean, eta ezin diot sinesteari utzi, zeren eta kolpeak ematen zizkidaten garaiaren eta kolpatzea utzi ziotenaren arteko aldea ikaragarria izan baitzen. Arrazoimenak eta justiziak esaten didate elektrizitatean eta balioetan gizakian maitasun handiagoa dagoela, kastitate eta abstinentzian baino".[50]

Horrela, 1897an argitaratu zuen Laborariak ipuina, herri errusiar baten eguneroko bizitzaren deskribapen ilun eta neurtuarekin batera, Tolstoiren kontakizun baten erantzun bezala agertzen da, non ikusten da nekazariak ez direla inola ere herrialdeko gizarte-desordenuen eragile, baizik eta goi-gizarte nagusiak.

Ivan BuninAldatu

Ivan Bunin Literaturako Nobel Sariaren irabazleak, behin baino gehiagotan aipatu zuen Txekhov bere eredu literarioetako bat bezala, eta hori aitortu zion 1891ko urtarrilean bidalitako eskutitz baten ("...Idazle garaikideen artean zu zara nire autorerik gogokoena.")[45] Txekhov 1895aren amaieran ezagutu zuen Moskun, eta ondoren Jaltako bere egoitzako bisitari ohikoenetako bat izan zen. 1904an, Bunin Txekhoven biografia bat idazten hasi zen, amaitu gabe utzi zuena.[51]

Maxim GorkiAldatu

 
Txekhov eta Gorki Jaltan, 1900.

Maxim Gorki idazlea Txekhovekin adiskide bilakatu zen 1899an Jaltan lehen bilera egin zutenetik. Jakina da Txekhoven talentuarekiko miresmena adierazi zuela hainbat eskutitzetan, eta iritzi horrekin jarraituko zuela 1905ean argitaratutako lana burutu arte.[52] Bere aldetik, Txekhovek Gorkiren zenbait lan estimatzen zituen, eta honela idatzi zuen du Beheko lekuak-i buruz: "Pieza hau berritzailea da, eta zalantzarik gabe ona". Nahiz eta bi egileen artean estilo aldetik desberdintasun handiak egon.[53] Beraz, 1898. urte amaieran Gorkii bidalitako gutun baten honakoa zioen "Talentu handia eta egiazkoa duzu", baina hau gaineratuz: "Horrekin hasten naiz, nire ustez murriztasunik ez duzun arren. Antzerkiko ikusle batzuen bezalakoa zara, beraien ilusioa hain murriztasun gutxirekin adierazten dutenez, besteei eta beraien buruei entzutea eragozten die."[54]

Aipatzekoa da Gorkirekin harreman onak izan arren, ez zituela bere ideia iraultzaileak partekatzen. Bere bizitza osoan uko egin zion indarkeria-mota guztiei, eta lan gogorrean eta aurrerapen teknikoaren ustiapenean ikusten zuen gizartea miseriatik irteteko bide bakarra, eta ez gizarte-mutazio zakar baten bidez.[15]

Emile ZolaAldatu

Txekhovek 1898ko urtarrilean Souvorine editoreari idatzitako eskutitzean, besteak beste dio “Dreifus afera berriro hasi da, eta hazten doa, baina oraindik ez da finkatu. Zola arima oneko pertsona da, eta ni [...] bat nator bere haserrearekin.[55] Frantzia herrialde ederra da, eta idazle zoragarriak ditu.” Txekhovek pertsonalki ezagutzen ez zuen Émile Zolaren inguruko ohar honen arabera, Dreifus afera dago, Txekhovek 1897-1898ko negua Nizan igaro zuenean maila gorenera iritsi zena. Bere azken urteetan saioi hartako gertaera politikoekiko gero eta interes handiagoa erakutsi zuen, eta Frantziako prentsa aztertzen zuen Nizan. 1898ko apirilean Bernard Lazare kazetari anarkista ezagutu zuen, Alfred Dreifusen gaitzespen bidegabearen berri emanaz. Txekhov harrituta geratu zen J'accuse...! artikuluarekin, Zolak Dreifusen alde egin zuelako. Horrek garai hartako bere gutunetan oihartzunak aurkitzen ditu, eta argitzen du baita, Txekhoven arabera (berak ez zuen sekula jarrera argirik hartu eszena politikoan) beharrezkoa zela idazle baten lana politikatik bereiztea.[56]

Txekhoven idazkeraAldatu

 
Anton Txekhov, Nikolai Txekhov anaiak egindako erretratuan.

EzaugarriakAldatu

Hogeita bost urte eskas iraun zuen idazle karreran zehar, Txekhovek ehunka ipuin, istorio eta kronika argitaratu zituen, eta baita dozenatik gora antzezlan ere. 1880ko hamarkadaren hasieran landugabeko idatzi asko (batez ere ipuinak, mezu umoretsuak, parodiak) Txekhoven estilo drolatiko bereziz josita daude, eta beste batzuk, hala nola Funtzionarioaren heriotza (1883) satirikoak dira. Baina bere lan helduak errealismoaren eremukoak direla esan daiteke, ikasketen ondorioz eskuratu zuen gizartearen ezagutzagatik, eta herrietako medikuntzako praktikak eraginda.[57]

Bere garaiaren behatzailea, ondo ezagutu zituen herrian izan ziren mugimendu nabarienak, iraultzaren ezaugarriak sentituz. Txekhovengan "arruntaren edertasuna" topatuko dugu. Era berean, pertsonaien bidez errealitate errusiarrari buruzko iritzi zorrotzak eskaintzen ditu. Hogei urtetan zehar, mila ipuin, bost antzezlan eta zenbait pieza dramatiko txikiago idaztera iritsi zen.[58]

Txekhovek bere antzezlanetan mantendu egin zuen, berezikin 1885. urteaz geroztik idatzitakoetan, bere ipuinetan landutako metodo deskribatzaile objektiboa. Antzerkigile bezala egindako lanaren beste berezitasun bat bere lan gehienak "komediak" zirela esaten zuela da, nahiz eta ekintzak ez izan komikoak edo dibertigarriak zentzu herrikoian. Berezitasun horiek Txekhoven garaian maiz gaizki ulertuak sortu zituzten, publikoaren aldetik ez ezik bere antzezlanez jabetu ziren zuzendarien artean ere bai.[59]

Arrakasta Moskuko Arte Antzerkiko zuzendaria zen Constantin Stanislavskirekin izandako elkarlanetik ailegatu zitzaion. Ekintzak benetan esaten denaren arabera hainbeste aurrera egiten ez zuen antzerkia agerian uzteko, azkenean aktore lanbideari buruzko ikuspegi berri bat asmatu zen, eszenatokian distira egin behar zuen azpi-testua garatuz.[60] Aktore lanbidearen berri honen jaiotza, Stanislavski eta Tchekhoven arteko lankidetza berezi honen bidez soilik izan zen posible. Egin zituen antzezlanik ezagunenak Kaioa, lau ekitaldiko Osaba Vania, Hiru ahizpak drama, eta Gereziondoen lorategia komedia izan ziren. Pieza horiek guztiek ekintzaren fase oso anitzak aurkezten dituzte, baina hala ere egituran puntu komun asko dituzte: ekintza beti Errusiako probintzian gertatzen zen mende amaieran, pertsonaiak noblezia baxukoak dira, azkenean nolabait huts egiten dute pasibotasunagatik eta errealitatearen zentzu desitxuratuagatik, eta amaieran baikortasuna eta etorkizun hobeagoarekiko fedea nabarmentzen dituzte.[61][62]

Hil zen garairako ospetsua bazen ere, Lehen Mundu Gerra arte ez zuen nazioarteko entzuterik lortu, eta 40 urte geroago 20 liburukitan bere obra osoa argitaratzean lortu zuen kritikak bere eskuetan bildurik izatea sorkuntza eskerga hura guztia. Bertan agertzen diren gutunek gezurtatu egiten dute bizitzan zehar pesimismoz jota ibili zelako sasi-ustea. Nahiz eta Txekhov batez ere bere antzezlanengatik izan ezaguna, azken aldietako kritikak istorio eta narrazio laburren idazle bezala aldarrikatu dute, izan ere perfekzio harrigarrira iritsi baitzen genero horietan.[3]

 
Txekhov Kaioa irakurtzen Théâtre d'art-eko aktoreei.

EraginaAldatu

Txekhoven ondorengo lan asko egilearen bizitzan zehar hainbat hizkuntzatara itzuli ziren, eta azkar lortu zuten nazioarteko ospea. Frantzian eta Alemanian, Errusiako literatura tradizionalki Leon Tolstoi eta Fiodor Dostoievski bezalako nobelagileekin lotzen zen bitartean, Txekhov hasieran bere obra dramatikoagatik izan zen ezaguna.[63] Baina bere fikziozko lanak XX. mende hasieran ospe handia lortu zuten mundu anglosaxoian, non ipuinaren bere estilo narratibo bereziak jadanik finkatutako istorio motzen tradizioarekin bat egiten zuen, horren ereduetako bat Edgar Allan Poe izanik.[63]

Bestalde, Errusiako Vasili Grosman idazle handiak, sobietar orduko garaikideak, Txekhovi omenaldi argigarri bat aurkeztu zion, "errusiar demokrata bakarra" bezala ikusten zuelako, "humanismo beti sektarioa, ankerra eta intolerantea" zuen herrialde baten:[64] "Txekhoven bidea askatasunerako bidea zen. Guk beste bide bat hartu dugu. Zer esan du Txekhovek? Jainkoak bigarren planoari ekin diezaiola, "Ideia progresista handiak" bigarren planoari deitzen zaien bezala. Has gaitezen gizakiarengandik. Adi egon apezpiku, nekazari, industrigile milioidun, Sakhaline-ko foruzale... Eta horri demokrazia deritzo, Errusiako herriaren demokrazia, egunik ikusi ez duen demokrazia."[65]

Franz Kafkaren kontakizunak ere Txekhoven kontakizunekin konparatuak izan dira. Estiloari ahalik eta sinpletasun handienaren eta xehetasunen aukeraketa zehatzaren aldeko joera ematen diote biei. Eta erabiltzen zituzten gaiak “esentzialak eta intenporalak" ziren, Txekhoven hitzetan, giza existentziaren arazoen halabeharrarekiko interes komun bat. Dena den, Kafkak Txekhoven lanak ezagutzen zituen aztarnarik ez dago.[66]

Idazle anglosaxoien artean, Txekhoven lanek eragin handia izan zuten XX. mendeko berritzaile ugariengan. Esaterako, James Joycek zioen nahiago zuela Txekhov bere garaiko beste idazle errusiarrak baino, eta bere dramek dramaturgia iraultzailea zutela, suspentsiozko azpijokoei uko egitean eta konbentzio klasikoen leherketan. Antzerkiaren historian lehen aldiz, Txekhoven pertsonaietan beren mundua utzi ezinean eta besteekin harremanetan jartzen ez ziren pertsonak ikusten zituen. Joycerentzat, Txekhov zen bakartasun existentziala atzematen zuen lehen antzerkigilea.[67]

George Bernard Shaw antzerkigile irlandarrak, eta Literaturaren Nobel saridunak, Etxea antzezlanaren hitzaurrean dio Txekhoven Kaioa, Osaba Vania eta Gereziondoen lorategia lanekin lotura zuela, bihotz hautsien ezaugarrien azterketekin. Halaber, Txekhoven eragina beste hainbat ingeles idazleetan ere aurkitzen da, hala nola Katherine Anne Porter, Sherwood Anderson, Ernest Hemingway, Bernard Malamud eta Raymond Carver[68]

Dramaturgiaren printzipioaAldatu

Txekhoven fusila dramaturgiaren printzipio bat da, Anton Txekhov antzerkigile errusiarrari egotzitakoa, non fikziozko narrazio bateko xehetasun gogoangarri guztiak beharrezkoak eta ordezkaezinak izan behar dira, eta elementu horietako bat ere ezin da kendu.[69][70][71]

Kendu istorioan premiazkoa ez den guztia. Antzerkiaren lehenengo ekitaldian horman fusil bat zintzilikatuta dagoela esaten baduzu, nahitaezkoa da bigarren edo hirugarren ekitaldian tiro bat botatzea. Erabiltzeko pentsatuta ez badago, ez du zertarako han egon."

IdatziakAldatu

 
Hiru ahizpak antzezlanaren lehen edizioko azala, 1901ean.

AntzezlanakAldatu

Txekhov antzerkiaren historiako egilerik garrantzitsuenetako bat da, bere maisulan ezagunenak honako laurak izanik: Kaioa, Osaba Vania, Hiru ahizpak, eta Gereziondoen lorategia.

  • 1878. inguruan: Aitarik gabe edo Platonov; drama lau ekitalditan (errusieraz: Безотцовщина)
  • 1884: Autobidean; azterketa dramatikoa ekitaldi baten (errusieraz: На большой дороге)
  • 1886, 1902: Tabakoaren kalteak; bakarrizketa ekitaldi baten (errusieraz: О вреде табака)
  • 1886: Zisnearen kantua; azterketa dramatikoa ekitaldi baten (errusieraz: Лебединая песня)
  • 1887: Ivanov; drama lau ekitalditan (errusieraz: Иванов)
  • 1888: Hartza; fartsa ekitaldi baten (errusieraz: Медведь)
  • 1888-1889: Ezkontza proposamena; fartsa ekitaldi baten (errusieraz: Предложение)
  • 1889: Tatiana Repina; drama ekitaldi baten (errusieraz: Татьяна Репина)
  • 1889: Basatia edo Basoetako gizona edo Basoko jenioa edo Sylvain; komedia lau ekitalditan (errusieraz: Леший)
  • 1889-1890: Tragedia gogoz kontra; fartsa ekitaldi baten (errusieraz: Трагик поневоле)
  • 1889-1890: Ezkontza; fartsa ekitaldi baten (errusieraz: Свадьба)
  • 1891: Erretiratua; fartsa ekitaldi baten (errusieraz: Юбилей)
  • 1895-1896: Kaioa; komedia lau ekitalditan (errusieraz: Чайка)
  • 1897: Osaba Vania; landako bizitzako eszenak lau ekitalditan (errusieraz: Дядя Ваня)
  • 1901: Hiru ahizpak; drama lau ekitalditan (errusieraz: Три сестры)
  • 1904: Gereziondoen lorategia; komedia lau ekitalditan (errusieraz: Вишнёвый сад)
 
Kaioa-ren eszena bat, Moskuko Mali Antzokian, 2008an.

IpuinakAldatu

Txekhoven ipuinak berdintsuak dira gaiz eta estiloz, ia ekintzarik eta intrigarik gabekoak, umorezkoak gehienak, Errusiako burgesia deskribatzen dutenak, neurritasun handiz eta ezaugarri artifizialei uko eginez idatziak. Txekhovenak, batzuetan, ezerezaren kontakizun gogoangarriak dira, edota hutsaltasun transzendentalarenak, horrelakorik esaterik balego. Honakoak dira ezagunenak:

- 1884: Melpomeneko ipuinak, hasierako ipuinen bilduma,

- 1886:  Kontakizun nabarrak,

- 1887: Ilunabarrean,

- 1888: Estepa,

- 1892: 6. pabiloia,

- 1892: Dueloa,

- 1895: Nire bizitzaren historia,

- 1897: Laborariak,

- 1898: Ezezagun baten kontakizuna,

- 1898: Andrea txakurtxoarekin.

EuskaratuakAldatu

  • Bi antzerki labur: Ezkontzarako baimena eta Basa piztia. Itzulpena: Begoña Lasa. La Primitiva Casa Baroja, 1987. Obra entretenigarriak ditugu bi hauek, hizkuntza oso ulergarria izanik, eta oso egokiak edozein motatako irakurlerentzat.
  • Ipuinak [Antologia] . Itzulpena: Xabier Mendiguren Bereziartu. Ibaizabal, 1990. Berrargitarapena eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala, 2016
  • Ipuin gogoangarriak: Antologia . Itzulpena: Juan Garzia; Juan Kruz Igerabide; Juan Mari Mendizabal. Erein, 1997

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Frantsesez) Darnal-Lesné, Françoise. (2010). Dictionnaire Tchekhov. Editions L'Harmattan, p. 276 or. ISBN 978-2-296-11343-5.
  2. Badenweiler-eko Txekhov Museoa.. .
  3. a b c d e f g h i j k l m n (Alemanez) Berdnikov, Georgi P. (1985). Anton Tschechow – Eine Biographie. Berlin, Volk und Wissen, pp. 82, 139 or..
  4. a b c (Frantsesez) Laffitte, Sophie. (1971). Vie de Tchékhov. Hachette, p. 41 or..
  5. a b c d e f g h i j (Frantsesez) Bardet, Caron, Balique, Marty, Morana, Ruatti, Guillaume, Dominique, Florence, Jean-Philippe, Cyril, Martine. (2005). La recherche du bonheur: Sénèque, La vie heureuse et La brièveté de la vie; Tchekhov, Oncle Vania; Le Clézio, Le chercheur d'or: prépas scientifiques concours 2006 et 2007. Rosny, Bréal, coll. « L'épreuve littéraire », p. 57 or. ISBN 978-2-7495-0525-1, notice BnF no FRBNF40022499.
  6. a b (Frantsesez) Anton Tchekhov. Bibliothèque de la Pléiade, volume 1. Ed. Gallimard, p. xxviii or..
  7. a b (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1889). Lettre de Tchekhov à Souvorine du 7 janvier 1889. Bibliothèque de la Pléiade, Anton Tchekhov, volume 1, p. xxxiii or..
  8. a b Saila, Kultur. (2011-07-13). «d1703070» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  9. «Anton Txekhov - Ipuinak» armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  10. (Frantsesez) Gillès, Daniel. (1967). Tchékhov ou le spectateur désenchanté. Julliard, p. 75 or..
  11. (Alemanez) Platonov. Staatstheater Stuttgart, p. 8 or..
  12. a b c (Errusieraz) M.P.Cechov. Vokrug Cechova [archive]. Moscou.
  13. (Frantsesez) Troyat, Henri. (1984). Tchekhov. Flammarion.
  14. (Errusieraz) M.P.Gromov, M.P.Gromov. (2004). Tropa k Cechovu. Moscou, pp. 21-- or. ISBN ISBN 5-08-004111-0.
  15. a b c d e f g (Frantsesez) Troyat, Henri. (1984). Tchekhov. Flammarion, p. 261 or..
  16. (Errusieraz) Correspondance entre Grigorovitch et Tchekhov. .
  17. (Alemanez) Anton Tchekhov: Lettres en cinq volumes. Diogenes, Zürich volume I, p. 165 or..
  18. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1985). Lettre à Iakov Polonski du 22 février 1888. Berdnikov, p. 97 or..
  19. a b (Errusieraz) Musée Tchekhov de Soumy [archive]. .
  20. (Frantsesez) Lettre à Souvorine du 9 mars 1890, dans L’amour est une région bien intéressante. , p. 10 or..
  21. (Frantsesez) Lettre à sa sœur Maria Tchekhova du 23/26 juin 1890. Anton Tchekhov. Lettres 1879–1904, Rütten & Loening, Berlin, p. 207 or..
  22. (Frantsesez) Lettre à Souvorine du 9 décembre 1890. Anton Tchekhov. Lettres 1879–1904, Rütten & Loening, Berlin, p. 213 or..
  23. (Frantsesez) Txekhov, Anton. L'Île de Sakhaline. Éditions Gallimard, coll. « Folio », chapitre 3, pp. 66-6 or..
  24. (Errusieraz) My-chekhov.ru: Biographie. .
  25. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1890). Lettre à Souvorine du 11 septembre 1890. L’amour est une région bien intéressante, p. 107 or..
  26. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1968). Lettre à Souvorine du 9 décembre 1890. Anton Tchekhov. Lettres 1879–1904, Rütten & Loening, Berlin, p. 214 or..
  27. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1979). Anton Tchekhov. Lettres en cinq volumes. Diogenes, Zürich, volume II, p. 200 or..
  28. (Errusieraz) My-chekhov.ru: Biographie [archive]. .
  29. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1984). Lettre à Maria Tchekhova du 16 janvier 1891. Troyat, p. 151 or..
  30. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1968). Lettres 1879–1904. Rütten & Loening, Berlin, pp. 224-- or..
  31. (Errusieraz) Txekhov, Anton. (1978). Polnoe sobranie socinenij i pisem. Moscou, volume 14–15, pp. 773-- or..
  32. (Frantsesez) Bounine, Ivan. (204). Tchékhov. Monaco, Éditions du Rocher ISBN 2-268-05102-1.
  33. (Errusieraz) Efros, Dunja. Femmes de Tchekhov. .
  34. (Frantsesez) Lettre à Olga Knipper du 27 septembre 1900. Troyat, p. 289 or..
  35. (Frantsesez) Darnal-Lesné, Françoise. (2010). Dictionnaire Tchekhov. Édition L'Harmattan, p. 169 or. ISBN 9782296113435.
  36. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1968). Anton Tchekhov. Lettres 1879–1904. Rütten & Loening, Berlin, p. 494 or..
  37. a b (Frantsesez) Tănase, Virgil. (2008). Tchekhov. Gallimard, coll. « Folio biographies », p. 376 or..
  38. a b c (Errusieraz) Gromov, M.P. (2004). Tropa k Cechovu. Moscou, p. 148 or. ISBN 5-08-004111-0.
  39. (Errusieraz) Programme de l'année internationale Tchekhov de Badenweiler [archive]. .
  40. (Alemanez) Bade-Wurtemberg Land littéraire: Salon Tchekhov [archive]. .
  41. a b (Errusieraz) Site museum.ru [archive]. .
  42. (Errusieraz) Giljarovskij, Vladimir. (1934). Druzʹja i vstreči. Moscou.
  43. (Errusieraz) Gromov, M.P. (2004). Lettre au poète Alexeï Plechtcheïev, avril 1888. Tropa k Čechovu. Moscou, p. 144 or. ISBN 5-08-004111-0.
  44. a b (Errusieraz) Čechov, A.P. (1978). Polnoe sobranie sočinenij i pisem. Moscou. Volume 11, p. 393 or..
  45. a b c d (Errusieraz) Gromov, M.P. (2004). Tropa k Čechovu. Moscou, p. 136 or. ISBN 5-08-004111-0.
  46. (Errusieraz) Lettre du 30 mars 1899 « Tolstoj o Čechove ». Literaturnoe Nasledstvo, vol. 68, Moscou, p. 872 or..
  47. (Errusieraz) « Tolstoj o Čechove ». Literaturnoe Nasledstvo, vol. 68, Moscou 1960, pp. 871-- or..
  48. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1968). Lettre à Souvorine du 21 octobre 1895. Anton Tchekhov, Lettres 1879–1904. Rütten & Loening, Berlin 1968, p. 308 or..
  49. (Frantsesez) Txekhov, Anton. Lettre du 28 janvier 1900. Bibliothèque de la Pléiade, Anton Tchékhov, volume 1, p. xlvi or..
  50. (Frantsesez) Txekhov, Anton. Lettre du 27 mars 1894. Bibliothèque de la Pléiade, Anton Tchékhov, volume 1, p. xxxix or..
  51. (Frantsesez) Bounine, Ivan. (2004). Tchékhov. Monaco, Éditions du Rocher ISBN 2-268-05102-1.
  52. (Errusieraz) Gorki, Maxim. (1905). A.P.Čechov. Saint-Pétersbourg.
  53. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1968). Lettre à Gorki du 29 juillet 1902. Anton Tchekhov, Lettres 1879–1904, Rütten & Loening, Berlin, p. 448 or..
  54. (Frantsesez) Txekhov, Anton. Lettre à Gorki du 3 décembre 1889. Bibliothèque de la Pléiade, Anton Tchékhov, volume 1, p. xliv or..
  55. (Frantsesez) Txekhov, Anton. (1968). Lettre à Souvorine du 4 janvier 1898. Anton Tchekhov, Lettres 1879–1904, Rütten & Loening, Berlin, p. 340 or..
  56. (Frantsesez) Vie et Pensée d’Anton Tchekhov. Choix de lettres et commentaire [archive]. Harper & Row, Evanston, pp. 306-- or..
  57. (Alemanez) Mann, Thomas. (1987). Versuch über Tschechow (1954). Meine Zeit – Essays 1945–1955. Frankfurt a. M, p. 264 or..
  58. (Alemanez) Düwel, Wolf. (1961). Anton Tschechow. Dichter der Morgendämmerung. VEB, Halle/Saale, p. 10 or..
  59. (Frantsesez) Lettre à Vera Komissarjevskaïa du 19 janvier 1899, dans Tout ce que Tchekhov a voulu dire sur le théâtre. L'Arche, Paris, p. 211 or..
  60. (Alemanez) Wolffheim, Elsbeth. (1988). Anton Čechov. Mit Selbstzeugnissen und Bilddokumenten, Rowohlt, Rowohlts Monographien, p. 106 or..
  61. (Frantsesez) Stanislavski, Constantin. (2011). Cahiers de régie sur la Cerisaie et les Trois Sœurs. Préface d’Alain Françon. Présentation de Camille Combes-Lafitte. Textes de Stanislavski traduits par Jacqueline Razgonnikoff. Textes de Tchekhov traduits par André Markowicz et Françoise Morvan.. Éditions Aux forges de Vulcain/Sciences.
  62. (Frantsesez) Tchekhov affirmait avoir conçu La Cerisaie comme une comédie. Le 29 mars 1904, il écrit à Olga : « Stanislavski a massacré ma pièce. Mais que Dieu soit avec lui ! Je ne lui en veux pas. ». .
  63. a b (Alemanez) Auzinger, Helene. (1960). Anton Tschechow. Rußlands heiter-melancholischer Dichter. Deutsche Gesellschaft für Osteuropakunde, Stuttgart, p. 100 or..
  64. (Frantsesez) Vassili Grossman, Vie et destin. Paris, Livre de poche/L'âge d'homme, pp. 374-375 or..
  65. (Frantsesez) Grossman, Vassili. (1980). Vie et destin. Paris, Livre de poche/L'âge d'homme, p p. 374-375 or..
  66. (Alemanez) Nagel, Bert. (1983). Kafka und die Weltliteratur. Winkler: München, p. 344 or..
  67. (Ingelesez) Cornwell, Neil. (1992). James Joyce and the Russians. Macmillan: Houndsmills / Londres, p. 32 or..
  68. (Alemanez) Auzinger, Helene. (1960). Anton Tschechow. Rußlands heiter-melancholischer Dichter. Deutsche Gesellschaft für Osteuropakunde, Stuttgart, p. 101 or..
  69. (Ingelesez) Burt, Daniel S. (2008). The Literature 100: A Ranking of the Most Influential Novelists, Playwrights, and Poets of All Time. Infobase Publishing.
  70. (Ingelesez) Bill, Valentine T. (1987). Chekhov: The Silent Voice of Freedom. Philosophical Library.
  71. (Ingelesez) Bit︠s︡illi, Petr Mikhaĭlovich. (1983). Chekhov's art, a stylistic analysis. Ardis.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Anton Txekhov