Euskarazko Wikipedia (webgunea)
Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia Wikipediaren euskarazko edizioa da, 2001eko abenduaren 6an argitara atera zena. Oraintxe, 447.852 artikulu ditu.
Euskarazko Wikipedia (webgunea) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2001 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Idazketa-sistema | latindar alfabetoa |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea eta GNU Free Documentation License |
Kokapena | |
Jabea | Wikimedia Fundazioa |
eu.wikipedia.org | |
Historia
aldatu2001 - 2003: Sorrera
aldatuAzala 2003ko azaroaren 7an jarri zen abian, nahiz eta lehen ekarpena 2001eko abenduaren 6koa izan.[1] 2007ko martxoaren 15ean, 17.000 artikuluen muga gainditu zuen: munduko proiektu guztien artean 42. zen, artikulu kopuruari begiratuz gero.
2007
aldatuEuskarazko Wikipediaren artikulu kopuruaren bilakaera
|
2007an, Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek, Euskal Wikipedia hizkuntza txikien wikipediak izateko zentzuaren adibide arrakastatsu gisa ipini zuen:[2][3]
« | Certainly within Wikipedia right now we are seeing some fairly successful projects in small European languages. You don't really need a Welsh language Wikipedia, perhaps. The number of people who speak Welsh who don't also speak English is very small and getting smaller every year. So why do we have a Welsh Wikipedia? Well, people wanted it, so they're making it. And language preservation is the main motive. It is their mother tongue and they want to keep it alive, keep its literature alive. Certainly some of the larger small languages like Basque and Catalan have very successful projects. I definitely see that preserving parts of your language and culture through collaborative projects makes a lot of sense.
Egiaz, Wikipediaren barnean, oraintxe, nahiko arrakastatsuak izaten ari diren zenbait proiektu ikusten ari gara, Europako hizkuntza txikietan. Beharbada, galesez jakitea ez da erabat beharrezkoa izango. Galesez jakinda ingelesez ez dakiten pertsonen kopurua oso txikia da, eta urtero txikiagotuz doa. Hortaz, zergatik dugu Galesezko Wikipedia bat? Bada, jendeak horixe nahi zuen, eta horregatik egiten ari dira. Eta euren hizkuntza iraunaraztea da zio nagusia. Euren ama hizkuntza da, eta bizirik mantendu nahi dute, haren literatura bizirik mantendu nahi dute. Jakina, beste hizkuntza txiki handiago batzuek, hala nola euskarak eta katalanak, oso proiektu arrakastatsuak dituzte. Argi eta garbi ikusten dut guztiz zentzuzkoa dela elkarlan proiektuen bidez zeuen hizkuntzaren eta kulturaren zatiak iraunaraztea. |
» |
Jimmy Wales, 2007 |
2008
aldatu2008ko urtarrilaren 25ean, Sareko Argia saria jaso zuen Euskal Wikipediak, Argia aldizkariak emanik. 2008ko apirilaren 6an, 25.000 artikuluen marka gainditu zuen; 2009ko otsailaren 19an, 35.000 artikuluena, 2009ko uztailaren 15ean, 40.000 artikuluena eta 2009ko urriaren 13an 45.000 artikuluena. 2009ko abenduaren 30an, 50.000. artikulua agertu zen. 2010eko apirilaren 12an, 55.000 artikuluen muga igaro zuen.
2009
aldatu2009ko udazkenean, Euskal Wikipedian galdeketa bat egin zen: hona hemen haren emaitzak.
2010
aldatu- 2010eko ekainaren 9an, ETB3 telebista kateak Euskal Wikipediari buruzko erreportajea eman zuen.[4]
- 2010eko azaroaren 8an 60.000 artikuluen mugara heldu zen.
2011
aldatu70.000. artikulua
aldatu2011ko apirilaren 18an 70.000 artikuluen muga iragan zuen. Egun horretan bertan, Euskal Wikipediak artikulu kopuruari dagokionez, Galizierazko Wikipedia gainditu eta Iberiar penintsulako laugarren wikipedia bilakatu zen (gaztelaniazko, portugesezko eta katalanezko wikipedien ondoren) eta Espainian mintzatutako hizkuntzetako hirugarren wikipedia. Frantziako hizkuntzetako wikipedien artean, aldiz, Euskarazko Wikipedia hirugarren da, frantsesezko eta katalanezko wikipedien atzetik, eta bretainierazko, okzitanierazko edota korsikerazko wikipedien aurretik.
Oraintxe, Euskal Wikipediak 447.852 artikulu ditu.
100.000. artikuluaren ekimena
aldatu2011ko martxoan epe ertaineko eta helburu bikoitzeko ekimen bat hasteko proposamena eztabaidatu, bozkatu eta onartu zen: Frantzia guztiko udalerrien artikuluak bot baten bidez sortzea (jada Espainiakoak eskuz eginak zeudenez), eta horrekin batera 100.000 artikuluetara iristea.
2011ko maiatzaren 22ko gaueko 0:42ak aldera, Euskal Wikipedia 100.000. artikulu historikora iritsi zen[5], aurretik lankide guztien artean gaia eztabaidatu eta adostu ondoren, 100.000. artikulua euskararen debekua izan zen: artikulu hori Euskal Wikipediako lankide guztien artean auzolanean sortu eta landu zen.
Durangoko Azoka
aldatuDurangoko Azokaren barnean Euskal Wikipediaren 10. urteurrena ospatu asmoz, abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia egin zen[6]. Bertan proiektu horri buruzko hitzaldia eskainitakoan, egunean zehar, partaideek eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten, saioak iraun zuen bitartean tutoreen laguntza jasota.[7]
Lur hiztegien edukiarekin Wikipedia aberastea
aldatu2010ean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabaki zuen Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin Euskal Wikipedia aberastea, Jaurlaritzarenak baitira hiztegi horien jabetza eskubideak.[8] Lehiaketa publikora atera zuen lan hori 2011. urtean, eta uztailean argitaratu zen Elhuyar Fundazioak irabazi zuela eduki horrekin Euskal Wikipediako 11.000 artikulu sortu edo osatzeko kontratua. Jaurlaritzaren helburua hauxe zen:
« | Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea. | » |
Halaxe, zenbait wikilarirekin batera, Elhuyar Fundazioak egindako lanari esker, 11.015 sarrera landu ziren, helburua baino 15 sarrera gehiago. Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik Euskal Wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik wikipedia honetan sarrera ziren (xehetasun gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian).
2012
aldatuHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren proiektua, Euskal Wikipedia aberastekoa
aldatuAurreko urtean bezala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Wikipediako edukia aberasteko proiektu bat abiatu zuen, eta Elhuyar Fundazioak bideratu zuen lana. Orduko hartan, ordea, 2011. urtean baino askoz murritzagoa zen diru kopurua, eta proiektuaren helburua 1.000 artikulu edukiz hornitzea zen. Irailean, lehenengo urrats gisa, 278 artikulutan txertatu zen edukiren bat; eta abenduaren 15ean bukatu zuten gainerakoak osatzen, guztira 1.001 artikulu edukiz aberastuta (Sailburuordetzak kontratuz eskatu zuena baino bat gehiago). Proiektu haren barruan landutako artikuluak kategoria honetan sartuta daude.
2014
aldatuUrte horretako hasieran, hots, urtarrilaren 1ean, Euskal Wikipediak 165.016 artikulu zituen eta mundu osoko wikipedien sailkapenean 35. postuan zegoen. Irailaren 19an, 200.000. artikulura iritsi zen.
2015
aldatuUrtarrilaren 1ean, 205.179 artikulu zituen.
2016
aldatuUrtarrilaren 1ean, 219.000 artikulu zituen. 2016ko ekainaren 23an 250.000. artikuluaren langa gainditu zuen.
2018
aldatu2018ko uztailaren 18an 300.000. artikulura iritsi zen, euskararen jatorria artikuluarekin.[9]
2019
aldatu2020ko urtarrilaren 13an 350.000. artikulura iritsi zen.
2022
aldatu2022ko urriaren 18an 400.000. artikulura ailegatu zen.[10]
Azal Nagusiaren bilakaera
aldatuTxokoa
aldatuEuskal Wikipediako Txokoa wikipedia honi buruzko gai orokorrak lantzeko tokia da (Euskal Wikipediako gai orokorrez ez, baizik eta artikulu jakin batez hitz egiteko, artikulu horren eztabaida orria erabili behar da).
Txokoak lau atal ditu:
Wikiproiektuak
aldatuEuskal Wikipediaren barruan gai jakin batzuk lantzeko, wikiproiektuak ditugu.
Atariak
aldatuEuskal Wikipediak erabiltzaileek sortutako hainbat atari ditu:
Arte atariak
aldatuBiologia eta medikuntza atariak
aldatuHerrialde atariak
aldatu- Euskal Herriko Wikiatlasa
- Alemaniari buruzko ataria
- Ameriketako Estatu Batuei buruzko ataria
- Bretainiari buruzko ataria
- Eskoziari buruzko ataria
- Espainiari buruzko ataria
- Frantziari buruzko ataria
- Galesi buruzko ataria
- Irlandari buruzko ataria
- Islandiari buruzko ataria
- Japoniari buruzko ataria
- Kataluniari buruzko ataria
- Portugali buruzko ataria
- Txinari buruzko ataria (garatzen)
- Norvegiari buruzko ataria (garatzen)
Hizkuntza atariak
aldatuHistoria ataria
aldatu- Historiari buruzko ataria (garatzen)
- Antzinako Erromari buruzko ataria
- Euskal Herriko historiari buruzko ataria
Zientzia eta teknologia atariak
aldatuEstatistikak
aldatuEuskal Wikipedia beste hizkuntza batzuetan idatzitako Wikipediekin erkatu nahi izanez gero, (Ingelesez) WikiMedian begira daiteke.
Eskuz artikulu gehien idatzitako egunak
aldatu- 2010eko azaroaren 8a: 456 artikulu
- 2009ko abenduaren 20a: 248 artikulu
- 2009ko urriaren 8a: 219 artikulu
- 2010eko abenduaren 23a: 203 artikulu
- 2010eko abenduaren 22a: 156 artikulu
- 2010eko abenduaren 21a: 149 artikulu
- 2009ko abuztuaren 30a: 141 artikulu
- 2010eko martxoaren 21a: 137 artikulu
- 2009ko urriaren 7a: 134 artikulu
Logoak
aldatuGoialdean ageri den logo nagusiaz gain, Euskarazko Wikipediak hainbat logo erabili ditu Euskal Astea edo bestelako gertaerak ospatzeko:
-
Euskarazko Wikipediaren irudia
-
2010 arteko logoa
-
v2.0 logoa (2010etik)
-
Euskal Asteko logoa.
-
2009ko Euskal Asteko logoa.
-
Wikipediak 25.000 artikuluak lortu zitueneko logoa.
-
Wikipediak 30.000 artikuluak lortu zitueneko logoa.
-
Wikipediak 40.000 artikuluak lortu zitueneko logoa.
-
Wikipediak 50.000 artikuluak lortu zitueneko logoa.
-
2011an Euskal Wikipediaren 10. urteurrena ospatzeko sortutako logoa.
-
Euskarazko Wikipedia, 10 urte.
-
Wikipediak 300.000 artikuluak lortu zitueneko logoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ikus http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lurra&diff=prev&oldid=74
- ↑ http://www.facebook.com/pages/Basque-Wikipedia/104139196289381 Basque-Wikipedia. Facebook.com
- ↑ http://en.wikipedia.org/wiki/Basque_Wikipedia Basque Wikipedia. en.wikipedia.org
- ↑ Euskal Wikipediari buruzko erreportajea, ETB3ko Nick dut nik telebista saioan.
- ↑ Euskarazko Wikipediak 100.000 artikuluaren langa gainditu du. Argia.com
- ↑ «Euskal Wikipediaren edizio-maratoia egin da Durangoko Azokan» Sustatu webgunea 2011-11-25.
- ↑ Euskal wikipediaren edizio-maratoia: auzolan-festa Euskal Wikipediaren 10. urteurrenean. Ueu.org
- ↑ «La edición en euskera de Wikipedia incorpora 11.000 nuevas entradas» Noticias de Navarra 2011/12/29.
- ↑ Astigarraga, Aitzol; Cañas, Xabier. (2019). «Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean» Bat: Soziolinguistika aldizkaria 111: 59-78. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
- ↑ «Euskarazko Wikipedia 400.000 artikulutara iritsi da» Sustatu 2022-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- «Jakintza eta auzolana», Berria, 2008-04-24.
- «Euskarazko Wikipediak behar zaitu», Gara, 2007-01-30.
- «Enziklopediak, euskal wikipediaren behar eta hutsune nagusiak antzematen» Gaur8 gehigarria, Gara, 2007-09-08.
- «Euskarazko Wikipedia», Euskal Wikipediak 5.000 artikuluak lortu zituenean Sustatu.com webgunean agertutako artikulua.
- Mikel Iturbe Wikipediako administratzaileari eginiko elkarrizketa, Nick dut nik telebista saioan.
- Euskarazko Wikipediari buruz 2009ko udazkenean eginiko inkesta.
- Euskarazko Wikipedia Twitterren