Urraul ibarrak

Urraul, Urraul ibarrak[1] edo Urraul harana[2] Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko eskualde bat da, ez formalki eratua, bi udalerrik osatua: Urraulgoiti eta Urraulbeiti. Erromantzatuari ere deitu izan zaio Urraul Ekialdekoa, hala agertu baitzen Euskal Herriko udalen izendegian (1979), zeinean Urraul Behekoa eta Urraul Goikoa formak ere agertzen diren. Hiru udalerrietako herritarrei urrauldar deitzen zien izendegi hark, baina izenak zuzendu zituen Euskaltzaindiak ondoren, azkenean formak finkatuz 155. arauan, 2009an[1].

San Calaveris esaten dioten zubia, Urraulbeitin.

MapaAldatu

 
Berdez, Urraulgoiti; horiz, Urraulbeiti; urdinez, Erromantzatua.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011 ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  2. Lizarralde, Pello. (2010). «Urraul eta Lokiz (Nafarroa): Bi izen mapa ahantzi batean» Argia (2227): 30-33. Noiz kontsultatua: 2020-05-09.