Nardoze Andurra
Nardoze Andurra[1][a] (eguesibarreraz: Nardoxe Andurra[b] edo Narduese Andurra[c]) Urraulbeiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Nardoze Andurra | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriko karrika bat | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Urraulbeiti |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Nardués Andurra |
Posta kodea | 31449 |
Herritarra | nardoztar, nardoxtar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′41″N 1°17′18″W / 42.71139°N 1.28833°W42°42′41″N 1°17′18″W / 42.71139°N 1.28833°W |
Garaiera | 522 metro |
Distantzia | 49,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 13 (2020: ![]() |
2020 urtean 13 biztanle zituen.
Bertako biztanleak nardoztarrak (eguesibarreraz: nardoxtarrak) dira.
IzenaAldatu
Nardoze Andurra, Nardoxe Andurra edo Narduese Andurra toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Narduhes (1268)
- Ardues (1366)
- Nardues Andurra (1446)
- Nardues Berroya (1534)
- Nardues Andura (1587)
- Nardues Andurra (1800)
- Nardues cabe Arielz (1802)
- Nardues (1930)
- Nardoze Andurra (1990)
GeografiaAldatu
Nardoze Andurra Urraulbeiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Urraulbeiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.
KlimaAldatu
Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Estazio meteorologikoakAldatu
Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.5 | 27.0 | 29.5 | 36.0 | 39.0 | 42.0 | 40.0 | 38.0 | 30.0 | 21.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.4 | 14.3 | 16.6 | 20.6 | 26.4 | 29.4 | 28.6 | 24.1 | 18.9 | 12.3 | 8.9 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.8 | 5.5 | 8.4 | 10.5 | 14.3 | 19.1 | 21.6 | 21.3 | 17.4 | 13.4 | 8.1 | 4.9 | 12.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 0.5 | 2.4 | 4.4 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 14.1 | 10.7 | 7.9 | 3.9 | 0.9 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -12.0 | -12.0 | -4.0 | 0.0 | 0.0 | 6.0 | 6.0 | 0.0 | -2.0 | -9.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 57.6 | 54.0 | 56.1 | 68.5 | 61.8 | 40.6 | 32.9 | 34.1 | 50.9 | 71.9 | 72.5 | 74.4 | 675.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.0 | 34.0 | 35.5 | 47.0 | 39.5 | 37.0 | 44.5 | 46.0 | 71.0 | 82.0 | 31.5 | 48.5 | 82.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.0 | 9.4 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 6.8 | 4.9 | 5.2 | 7.0 | 10.4 | 11.9 | 12.2 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.5 | 1.2 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 1.1 | 6.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
HistoriaAldatu
XI. mendearen erdialdean, Leireko monasterioari 1060an herriko Semena, Gartzea Oriolen emaztearen jauregiak eta lursailak eman zizkiotela eta, jasota dago.
1835-1845eko udal-erreformak arte,ibarreko diputatuek eta herriko erregidoreak gobernatu zuten, eta txandaka izendatzen zen etxeen artean (1802an hamasei, 1847an hamar). Azken data horretan, XX. mendean bezala, haurrak Artiedako eskolara joaten ziren; auzotarrek beraiek aurkezten zuten parrokiako abadea gotzainak izenda zezan.
DemografiaAldatu
2020 urteko erroldaren arabera 13 biztanle zituen Nardoze Andurra.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
8 | 8 | 10 | 15 | 16 | 15 | 15 | 15 | 15 | 15 | 15 | 15 | 15 | 16 | 16 | 16 | 15 | 15 | 15 | 13 | 13 |
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Urraulbeiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Urraulbeiti ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da eguesibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Martin Tourskoaren eliza, XIII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
OharrakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Nardoze Andurra - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Nardoze Andurra» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.