Ledeako erromatar villa

Ledeako erromatar villa Nafarroako Ledea herrian dagoen aztarnategi erromatarra da. Kristo ondorengo bigarren mendeko erromatar villa aberats baten gisa azaldu da, baina beste ikerlari batzuek Tarraco-Oiasso galtzadako mansio gisa identifikatu dute[1]; kasu horretan, K.a. I. mendean jada existituko litzateke.

Ledeako erromatar villa
Aztarnategi arkeologikoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLedea
Koordenatuak42°37′20″N 1°18′14″W / 42.6223101°N 1.3040221°W / 42.6223101; -1.3040221
Map
Historia
GaraiaII. mendean, IV. mendean
KulturaErromatarrak
Indusketa
BisitagarriaBai

Historia

aldatu

Baskoien lurralde horren erromatartzea K.a. I. mendean gertatu zen, Sertorioren gerraren ondotik. Ponpeiok Pompaelo sortu zuen, aurreko baskoien hiri batean, gaur egungo Iruñea. Osca eta Iaccatik Pompaelora zihoan bidean hainbat egitura sortu ziren, babesa emateko. Ledeakoa I. menderen hasieran sortu zela ematen du, nahiz eta datu zehatzik ez dagoen[1].

Gertu, Irunberrin bertan, erromatar civitas bat zegoen. Denborarekin, Irunberriko arroilaren inguruan jarduera handitu zen. Hemen aurkitu duten villaren aztarnak Behe Erromatar Inperiokoak dira eta, aztarnek erakusten dutenez, bi garaietan erabili izan zen. Lehen momentua II. mendean sortu zen. Badira sute handi baten eta biolentziaren aztarnak eta, horren arabera, lehenengo okupazioa horrela bukatu zela pentsa daiteke[erreferentzia behar]. Berriro ere berreraikia, IV. mendean bere funtzionamendu handiena ezagutu zuen.

Ezaugarriak

aldatu

IV. mendean, une gorena ezagutu zuenean, hektarea bateko azalera izan zuen. Villak, erdian, peristilo edo erdiko patioa izan zuen; inguruan gelak eta beste dependentziak antolatu ziren, guztiak 50 baino gehiago izanik. Landa-etxea izanik, neurri handi batean buruaskitasuna zen eta horretako urmaela, dolarea, termak eta olio errota zituen. Villan landare mota asko landatzen ziren: zerealak, olibak, mahastiak. Ogia, ardoa eta olioa ekoizten zen eta abereak zituzten.Gelek zoladura bereziak zituzten, mosaikoak alegia. Aurkitutako lanak Iruñeko Nafarroako Museoan ikus daitezke.[2] Idazkun bat ere aurkitu zen, L(---?)Pet(---)F> ortunio> an(norum) XXXV testuarekin. Fortunio izena da ondo interpreta daitekeen bakarra[3].

Ekialdeko patioan zereal ugari biltzeko aukera zegoen, eta proposatu da Diokleziano eta Konstantino I.a Handiaren garaian eraiki zela, Germaniako limesean zeuden militarrak hornitzeko[4].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Martínez Txoperena, Juan Marí; Zubiría Mujika, Rafael. (2022). La vía romana Tarraco-Oiasso en Navarra y otros caminos mineros: propuesta de su trazado en el territorio norte de los Vascones. Aranzadi zientzia elkartea ISBN 978-84-17713-50-8. (kontsulta data: 2025-03-10).
  2. http://www.liedena.es/index.php/lugar-y-gentes/historia/
  3. (Gaztelaniaz) «Vista de Correcciones de lectura a algunas inscripciones romanas de Navarra» raco.cat (kontsulta data: 2025-03-10).
  4. Zuza Astiz, Carlos. (2013-11-10). «El "patio oriental" de la villa romana de Liédena (Navarra) en el Bajo Imperio y la annona militaris: una propuesta» Cuadernos de Arqueología 21: 291–308.  doi:10.15581/012.21.382. ISSN 2387-1814. (kontsulta data: 2025-03-10).

Kanpo loturak

aldatu