Ugarrongo arroila

Nafarroa Garaiko arroila, Areta ibaia zeharkatuta

Ugarrongo arroila Nafarroa Garaiko Pirinioaurrea eskualdean kokatutako arroila bat da, Areta ibaiak zeharkatutakoa. Imirizaldu eta Murillo-Berroia herrien artean dago, 1,80 kilometroko luzerarekin eta 2,50 kilometro koadroko azalerarekin. Zatirik sakonenetan, 479 metroko aldea dago ibaiaren mailaren eta gailurrik altuenen artean, eta azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Ugarron eta ezkerraldeko Txusta mendiak.

Ugarrongo arroila
Datu orokorrak
Garaiera479 m
Prominentzia278 m
Motaarroila
Luzera1,8 km
Azalera2,5 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°43′42″N 1°15′25″W / 42.72828188°N 1.2569678°W / 42.72828188; -1.2569678
MendikateaZarikietako mendilerroa
Ugarrako mendilerroa
KokapenaPirinioaurrea
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Natura 2000 sarekoa da, Natura Erreserba gisa.

Ezaugarriak

aldatu

Ibaiak ebakitako materialak kareharriak, kareharri hareatsuak eta Goi Kretazeoko hareharriak eta Paleozenoko dolomiak eta kareharriak dira, eta antiklinal zamalkatzaileko egitura bikoitza osatzen dute, hegoaldera begira eta faila motakoa.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu