Lisabeko monasterioa
Lisabeko monasterioa edo Santa Mariako eta San Saturninoko monasterioa Nafarroa Garaiko Urraul ibarreko Irunberri udalerrian dagoen monasterio zahar bat da.
Lisabeko monasterioa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Irunberri |
Koordenatuak | 42°39′00″N 1°17′43″W / 42.64997976°N 1.29539202°W |
Historia
aldatuX. mendean Santa Maria eta San Saturninori eskainitako monasterio bat zegoen, 1042an Gartzia IV.a Santxitz Leireko abadiari dohaintzan emandakoa, San Babil, Adantsako Santa Eugenia, Ugarrako Santa Maria, San Tirso, San Juan Aizpurgin gainean eta Zerenkanogoitiko beste eliza batekin batera. Hala Antso V.a Ramiritz erregeak nola Raimundo Leireko abade 1084an abantaila batzuk eskaini zizkieten bertako zitalei inguruko belardi edo pauleetan mahastiak ustiatzeko; hala ere, Irunberri hiribilduak jatorrizko herriguneko populazioa bereganatuko zuen. Bertan, 1450ean, Santa Magdalenaren izenpean, San Kristobal moja beneditarren monasterioa ezarri zen, Leiretik gertu, eta, ondoren, 1576an Irunberrikora lekualdatu zen. 1847an ermita bakarrik geratzen zen bertan.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | LISABE. (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).