Ireki menu nagusia

Eraul

Nafarroako kontzejua

Eraul Deierri udalerriko kontzeju bat da Nafarroa Garaian. 78 biztanle zituen 2017an .[1]

Eraul
Deierri, Euskal Herria
Eraul.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Deierri
Koordenatuak 42° 43′ 00″ N, 2° 03′ 00″ W / 42.71666667°N,2.05°W / 42.71666667; -2.05Koordenatuak: 42° 43′ 00″ N, 2° 03′ 00″ W / 42.71666667°N,2.05°W / 42.71666667; -2.05
Eraul hemen kokatua: Euskal Herria
Eraul
Eraul
Eraul hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Eraul
Eraul
Demografia
Biztanleria 60

1857ko errolda arte bere udalerria izan zuen, baina geroztik beste hainbat herrirekin batera Lizarrerriko eskualde horren batasun naturalaren isla den Deierri udalerriaren barruan dago.

Bigarren Karlistaldiko lehen borrokaldi garrantzitsua Eraulen izan zen, 1873ko maiatzaren 5ean.[2]

DemografiaAldatu

Eraulgo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2017
65 61 62 61 61 61 60 60 78

GeografiaAldatu

Aipagarriak dira herriko bi elementu hauek:

  • Lazkuako behatokia. Urederra ibaiko haranaren gaineko talaia paregabea da kareharrizko hormatzar natural batean "zizelkatutako" balkoi luze bat da. Malkorrak Eozenoko kareharriz osatuta daude (58-37 milioi urte). Bere jatorria itsasoko sedimentuetan dute eta ondorioz, erraza da horiek osatzen dituzten fosilak antzematea.[3]
  • Eraulgo artea (Quercus ilex). Zuhaitz hau 11 metro luze da eta 1,30 metro zabal enborreko diametroan. Nafarroako zuhaitz zaharrenetakoa da eta 500 urte baino gehiago ditu. "Gaztetxo" bat zen Gaztelak Nafarroa Garaia konkistatu zuenean. Eraul herriko kaletatik ikusten da ekialdera 500 metrora, Abartzuzara doan pistan, ermitako errebueltaren parean. Aspaldiko enbor indartsutik hiru adar nagusi ateratzen ziren, artean bi adartza zituen orain dela 20-30 urte. Gaur egun bakarra geratzen zaio eta desoreka horren ondorioz enborra zabal eta hustua erabat zabalduta dago eta okertuta geratzen den adar nagusi horren aldera. Hala ere zutik eta sendo dirau arte honek,[4]

GaleriaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eraul  

ErreferentziakAldatu

  1. https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2018/45/Anuncio-0/ Boletín Oficial de Navarra Nº45 - 5 de marzo de 2018
  2. «Karlismoa eta Karlista Gudak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-14.
  3. Arrizabalaga, Mikel (2019) «Berria» www.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-14.
  4. Inaxio, Inaxio (2010-10-19) «Eraulgo artea | Euskal-Herria.Org» luberri.net . Noiz kontsultatua: 2019-05-14.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa