Urraulbeiti
Urraulbeiti[2] ([ura.ulβeiti]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria eta ibarra da. Ondoko herri hauek osatzen dute: Alduate, Arripodas, Artieda (herriburua), Geretz, Nardoze Alduate, Nardoze Andurra, San Vicente, Santsoain eta Tabar. Apardoze etxagunea nahiz Aizpe, Argiroz, Askoz, Nekuesa eta Puiu herri hustuak ere ibar honetan daude.
Urraulbeiti | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Luis Castillo Santesteban (AESPM) | ||||||||
Posta kodea |
31480 | ||||||||
INE kodea |
31242 | ||||||||
Herritarra | urraulbeitiar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 42′ 51″ N, 1° 19′ 21″ W / 42.714166666667°N,1.3225°WKoordenatuak: 42° 42′ 51″ N, 1° 19′ 21″ W / 42.714166666667°N,1.3225°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 59,7 km2 | ||||||||
Garaiera | 455 metro | ||||||||
Distantzia | 36 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
317 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 4,86 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,46 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 60 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,76 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,98 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 4,84 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 0,1 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera | XIII. mendea baino lehen. urtea |
290 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Urraulbeitin eta eskualdeko beste hainbat herritan.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Herria Zangozako merindadean kokatzen da, Nafarroa erdialde-ekialdean, Urraul ibarretan.
Urraulbeitik Longida eta Urraulgoitirekin egiten du muga iparraldean; Erromantzatua eta Oibarrekin, ekialdean;
Oibarrekin, hegoaldean; eta Itzagaondoa eta Ibargoitirekin, mendebaldean.
Klima eta naturaAldatu
Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Estazio meteorologikoaAldatu
Urraulbeitiko Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako gobernuak 1993an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
HistoriaAldatu
XIX. mendearen hasieran bi eskola baino ez zeuden ibar guztian. XX. mendearen hasieran sei ziren Urraul haranean zeuden eskolak. 1849an Iruñeko eta Irunberriko errepidea eraikitzearekin batera herria eta inguruko herri eta hiri handietarako irisgarritasuna hobetu zen. XX. mendean Iratiko trenbidearen eraikitzeak on egin zion haranari.
XX. mendearen hasieran hiru ostatu eta errota zeuden ibarrean.
EkonomiaAldatu
Urraulbeitiko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Irunberri eta Oibar bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Oibar" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 36,64 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
DemografiaAldatu
Urraulbeitiko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,17 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Urraulbeitiko alkate kargurako Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) taldeko kideak hautatu zituzten 2007an, Ana Carmen Cigüela Irujok hartu zuen kargua , bere taldeak udaleko zazpi ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %1,52) eta boto zuriak sei (%3,09). Abstentzioa %23,94koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
[[Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) | 116 | 4 |
Agrupación Electoral Independiente Urraúl Bajo (AEUIB) | 72 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda berak lehiatu ziren. AESPM berriro nagusitu eta alkatetza bere kide batek, Luis Castillo Santestebanek, hartu bazuen ere, AEUIBrekiko aldea murriztu egin zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) | 85 | 4 |
Agrupación Electoral Independiente Urraúl Bajo (AEUIB) | 80 | 3 |
UdaletxeaAldatu
- HELBIDEA: Herriko Plaza z/g (Artieda kontzejua)
Alkateen zerrendaAldatu
2007-2011 | Ana Carmen Cigüela Irujo | AESPM |
2011-2015 | Luis Castillo Santesteban | AESPM |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Urraulbeitiko Artiedako kontzejuan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
EuskaraAldatu
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Urraulbeiti eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori zela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,98k zekien euskaraz hitz egiten.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batera.
1979ko Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegiak Urraul Behekoa izena zekarren udalerriarentzat, baina gerora zuzendu zuen Euskaltzaindiak eta Urraulbeiti eman[4].
Ondasun nabarmenakAldatu
Urraulbeitiar ezagunakAldatu
- Maria Jose Beaumont (1956, Artieda), abokatua, Itoizko Koordinakundeko sortzailea eta Nafarroako Gobernuko Barne sailburua.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ «Urraulbeiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Urraulbeitiri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Urraulbeitiko Artieda kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
Urraulbeiti | ||
---|---|---|
Alduate | Apardoze | Arripodas | Artieda | Geretz | Nardoze Alduate | Nardoze Andurra | San Vicente | Santsoain | Tabar |