Ireki menu nagusia

Itoizko Koordinakundea Euskal Herriko elkarte ekologista bat da, 1985ean sortua. Izan ere, urte hartan Itoizko urtegiaren proiektua plazaratu zen, eta urtegiaren inguruko herritarrek proiektu horren kontra egiteko sortu zuten Koordinakundea.[1]

Itoizko Koordinakundeak borroka luzea egin zuen epaitegietan, eta behin baino gehiagotan aldeko epaiak jaso zituen, baina urtegia egin zen. Itoizko Koordinakundea gutxi azaldu da azken urteetan; hala ere, Koordinakundeko kide Patxi Gorraizen hitzetan, adi daude: «Arriskuei buruzko datu berriak agertzen diren bakoitzean agertuko da Koordinakundea, egia ezkutatzen duten bakoitzean». Halaxe, Koordinakundeak 2008an salatu zuenez, Itoizko larrialdi planak ez du inor ebakuatzeko balio.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Haritz Pascual: «Agoitz dardaraz» artikuluko «Historia luzea, kronologia laburra» atala, Gaztezulo aldizkariaren 70. zenbakia, 2007ko urtarrila.
  2. «Itoizko larrialdi planak ez duela inor ebakuatzeko balio dio Koordinakundeak» artikulua, 2008-02-08koa, Lurra webgunetik 2010-07-16an hartua.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpoko loturakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.