Irunberriko arroila
Irunberriko arroila Nafarroan, Irunberri udalerriaren alboan kokaturik dagoen arroila da, Iruñetik 35 kilometrotara.
Irunberriko arroila | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 38′ N, 1° 18′ W / 42.63°N,1.3°WKoordenatuak: 42° 38′ N, 1° 18′ W / 42.63°N,1.3°W |
Herrialdea | ![]() |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabea | Espainia |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Ur-gorputza | Iratiko ibaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Irunberritik (Nafarroa) |
Laburra baina oso interesgarria den haitzebakia da, Irati ibaiak bertako kareharria higatuz eratu duena. Kilometro bateko luzeera du eta 150 eta 400 metro arteko altuera.
Historian zehar, gizakiak ezin izan du bertara heldu topografia malkartsua zela medio, XX. mendera arte, Zangotza eta Iruñea lotzen zituen trenbidea eraiki zuten arte. Gaur egungo bidea, antzinako trenbide horrek (1955. Urtean itxi zen) zabalduriko bide berbera da. Arroilaren hegoaldeko muturrean dago kokaturik Deabruaren zubia.
Naturari dagokionez, erreserba naturala da, bertan kokaturik baitago hegazti harrapakarien kolonia garrantzitsu bat.
IruditegiaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |