Biotzari
Biotzari[1][a] Erromantzatua ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.
Biotzari | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriko etxeto bat | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Erromantzatua |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | ![]() |
Burua (2019-2023) | Fernando Ilincheta Barace (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31454 |
Herritarra | bioztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′09″N 1°09′04″W / 42.68583°N 1.15111°W |
Azalera | 36,23 km² |
Garaiera | 810 metro |
Distantzia | 56,3 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 51 (2020) |
Dentsitatea | 1 bizt/km² |


2020 urtean 51 biztanle zituen.
Bertako biztanleak bioztarrak dira.
Izena
aldatuBiotzari beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Bigüézal ("biguézzal" ahoskatua)
Gainera, hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Biozari (880)
- Viocali (900)
- Biozali (1063)
- Bioçal (1195)
- Bihueçal cabo Castiel Nuevo (1273)
- Bigueçal (1366)
- Biguezal (1534)
- Boçal (1638)
- Biguezal (1802)
- Biotzari (1959)
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuBiotzariko armarria Erromantzatuko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo gorri batez eta aurrean pieza biribil batek zulatutako urrezko hiruki batez osatuta dago, bi gari-galbururen artean kokatua. | » |
Geografia
aldatuBiotzari Erromantzatua ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuErromantzatua Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 46 kilometrora dago. Udaletxea Domeñun dago. Erliebe handiko ibarra da. Mendebaldeko tarteak lautada bat osatzen du, Longida, Urraulbeiti eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.
Klima
aldatuErromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Estazio meteorologikoak
aldatuErromantzatuan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Urraulbeiti pareko udalerrian, estazio bat dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.5 | 27.0 | 29.5 | 36.0 | 39.0 | 42.0 | 40.0 | 38.0 | 30.0 | 21.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.4 | 14.3 | 16.6 | 20.6 | 26.4 | 29.4 | 28.6 | 24.1 | 18.9 | 12.3 | 8.9 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.8 | 5.5 | 8.4 | 10.5 | 14.3 | 19.1 | 21.6 | 21.3 | 17.4 | 13.4 | 8.1 | 4.9 | 12.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 0.5 | 2.4 | 4.4 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 14.1 | 10.7 | 7.9 | 3.9 | 0.9 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -12.0 | -12.0 | -4.0 | 0.0 | 0.0 | 6.0 | 6.0 | 0.0 | -2.0 | -9.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 57.6 | 54.0 | 56.1 | 68.5 | 61.8 | 40.6 | 32.9 | 34.1 | 50.9 | 71.9 | 72.5 | 74.4 | 675.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.0 | 34.0 | 35.5 | 47.0 | 39.5 | 37.0 | 44.5 | 46.0 | 71.0 | 82.0 | 31.5 | 48.5 | 82.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.0 | 9.4 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 6.8 | 4.9 | 5.2 | 7.0 | 10.4 | 11.9 | 12.2 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.5 | 1.2 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 1.1 | 6.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuDokumentazioan agertzen da jada, 890. urte inguruko Biozal grafiarekin, Semeno apezpiku iruindarrak bere elizako laurdenak Iturrozko Santa Maria monasterioari utzi zizkiolako. Bertako jauregi bat Leireko abadiari eman zion jabeak 1063an. Hiribildua, hala ere, errege-jaurerrikoa zen, eta Antso VII.a Nafarroakoak 1195ean eguneratu egin zituen bere biztanleen kargak: urtean 4 peta-soldata etxe bakoitzeko, gehi 15 soldaten batura osoa, «afaria» kontzeptupean. Henrike I.a Nafarroakoa erregeak Pedro Santxitz Monteagudori eman zion lekua trukaketa bidez 1273an. 1427an Xil Martinitz Erredinek zituen errentak, eta haren ondorengoei lotu zitzaien lekua baronia gisa.
Demografia
aldatu2020 urteko erroldaren arabera 51 biztanle zituen Biotzarik.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
69 | 65 | 64 | 59 | 56 | 57 | 57 | 62 | 63 | 56 | 54 | 48 | 55 | 55 | 51 | 55 | 55 | 54 | 52 | 49 | 51 |
Politika
aldatuBiotzariko kontzejua kontzejuburuak eta hiru kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Fernando Ilincheta Barace da.
Kontzejua
aldatuBiotzariko kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Fernando Ilincheta Barace da. Kontzejukideak 3 daude:
- Felix Maria Zabalza Echeverria
- Oscar de Carlos Zabalza
- Jose Maria Zabalza Compains
Kontzejuburuak
aldatu2011tik, Biotzarik 3 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Juan Ignacio Urquia Lus | 2011 | 2015 |
Jose Maria Zabalza Compains | 2015 | 2019 |
Fernando Ilincheta Barace | 2019 | jardunean |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Erromantzatua ez-euskal-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erromantzatua ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Izenak adierazten duen bezala, eremu honetan Nafar erromantzea izan da tradizioz hitz egiten den hizkuntza, duela gutxi gaztelaniak ordezkatu duena.
Jaiak
aldatu- Santiagoko jaiak, ekainaren laugarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
aldatu- Santa Eulalia eliza, XII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
- Biotzariko zubia, Zaraitzu ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia.
- Arbaiungo arroila, Zaraitzu ibaiak osatutako arroila.
Bioztar ospetsuak
aldatu- Jose Areso (1797-1878), apaiz, misiolari eta idazle.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Biotzari - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Biotzari» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.