Kornelio eta Zipriano Saintuen eliza
Kornelio eta Zipriano Saintuen eliza Urraulbeitiko Artieda kontzejuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.
Kornelio eta Zipriano Saintuen eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Urraulbeiti |
Koordenatuak | 42°42′49″N 1°19′28″W / 42.71354547°N 1.32432121°W |
Eraikina
aldatuTenpluaren barnealdean erretaula nagusi eder bat dago. Erretaula hori Joan Ereta eta Gaspar Ramosek egin zuten 1611tik aurrera; zertxobait eraldatuta dago erakustoki bat sartu zutelako; bankua, bortz kaletan banatutako bi gorputz eta errematea ditu. Lehenengoa estipite ildaskatuek egituratzen dute -Erromanismoko Zangoza-Irunberriko tailerraren ezaugarria da-, eta bigarrena beheko hereneko zutabe ildaskatuek; eta konpartimentuetan pasarte hagiografikoak, Pasiokoak, Ama Birjinaren bizitzakoak, erliebean, eta Jasokundeko irudiak, titularrak eta beste santu batzuk banatzen dira.
Larratzako edo Elurretako ermitako Ama Birjinaren irudia erromanikoa zen eta, antza denez, 1954an Arbeloa etxeko kaperan gurtzen zen.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | ARTIEDA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).