Sielvako zubia
Donejakue bideko (Aragoiko bideko) zubia Irunberrin
Sielvako zubia Urraul ibarreko Irunberri udalerrian Erdi Aroko harrizko zubi bat da, Zaraitzu ibaiaren gainean. Donejakue bidearen ondare kontsideratua dago.[1]
Sielvako zubia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Irunberri |
Koordenatuak | 42°39′10″N 1°17′59″W / 42.65279°N 1.29978°W |
Gurutzatzen du | Zaraitzu |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-383 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
383 | |
|
Deskribapena
aldatuZaraitzu ibaiaren gainean dago, Ahuntzen zubitik 500 metro gora, herrira iritsi baino lehen. 40 metroko luzera du, eta 3 metroko zabalera kanpoko paramentuen artean. Erdi-puntuko lau arku ditu, bata erdikoa, 10 metrokoa, eta besteak alboetan. Ibaian gora tajamarrak ditu. Bere jatorria Erdi Arokoa dirudi, bere egitura tipikoagatik eta bi aldeetako malda handiengatik. Gaur egun, galtzada metro bat handitu da, eta, horretarako, metalezko egitura bat (habexkak eta barandak) eta hormigoizko zoladura bat jarri dira galtzadan. Zubiaren egitura eta harlangaitza egoera onean daude.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | IRUNBERRIKO ZUBIAK. (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Routes of Santiago de Compostela: Camino Frances and Routes of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).