Santos Ladron de Zegama

gudari espainiarra

Santos Ladron de Zegama (Irunberri, 1784ko azaroaren 13aIruñea, 1833ko urriaren 14a) nafar militarra izan zen, Iberiar Penintsulako Gerran eta Erregezaleen matxinadan borrokatu zena. Kausa karlistarekin bat egin ondoren, fusilatua izan zen.[1]

Santos Ladron de Zegama

Cartagenako gobernadore militarra

1831ko martxoaren 21a - 1832ko azaroaren 10a
Bizitza
JaiotzaIrunberri1784ko azaroaren 14a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1833ko urriaren 13a (48 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Erregezaleen matxinada
Lehen Karlistaldia

Bizitza

aldatu

Santos Ladron de Zegama Irunberrin jaio zen 1784ko azaroaren 13an, handikien familia batean. Iberiar Penintsulako Gerran teniente-koronel bilakatu zen. Absolutismoaren jarraitzailea, Fernando VII.a Espainiakoak brigadier eta Nafarroako gobernadore militar izendatu zuen.

Erregea hiltzean, 1833ko urriaren 6an On Karlos errege aldarrikatu zuen. Logroñon matxinatutako boluntario erregezaleen zuzendaritza hartu eta Nafarroa aldera joan zen, bertako boluntarioekin bat egiteko asmoarekin. Manuel Lorenzo brigadierrak aurre egin zion Los Arcosko guduan. Preso hartu eta urriaren 14an fusilatu zuten Iruñeko zitadelan.

Francisco Iturraldek ordeztua izan zen, baina ez zuen luzaroan iraun.[2]. Azkenik, azaroaren 14an Lizarran, Tomas Zumalakarregi bilakatu zen haren ordezko .

Erreferentziak

aldatu
  1. Asarta Epenza, Urbano. Ladrón de Cegama, Santos. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024ko urtarrilak 8).
  2. Ezezaguna. (1846). Historia de la Guerra Civil en el norte y Cataluña. Sociedad tipográfica de Hortelano y Cía., 279 or..

Kanpo estekak

aldatu