Wolofera[1] (Wolof) Ipar Mendebaldeko Afrikako hizkuntza da, wólof etniako jatorrizkoa. Gertuko fula bezala, Niger-Kongo hizkuntzen Atlantiko-Kongo familiaren kidea da. Senegal, Mauritania eta Gambian hitz egiten da.

Wolofera
Wolof
Datu orokorrak
Lurralde eremua Senegal

 Gambia

 Mauritania
Hiztunak5,5 milioi (ama hizkuntza)
12,3 milioi (bigarren hizkuntza)
OfizialtasunaInon
EskualdeaMendebaldeko Afrika
AraugileaCLAD (Centre de linguistique appliquée de Dakar)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Atlantic (en) Itzuli
Senegambian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Alfabetoalatindar alfabetoa, arabiar alfabetoa eta Wolofal script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1wo
ISO 639-2wol
ISO 639-3wol
Ethnologuewol
Glottologwolo1247
Wikipediawo
Linguasphere90-AAA-a
IETFwo

Wolofera estatu haien barnean dauden hiztunen bigarren hizkuntza izaten da. Lehen hizkuntzatzat daukatenen artean bost milioi hiztun ingurukoa da eta hiztun kopuru osoa zazpi edo zortzi milioi artekoa da. Lebu herriaren hizkera gisa sortu zen. Senegalen gehien hitz egiten den hizkuntza da, wolofek (biztanleriaren % 40) berez hitz egiten baitute, baina baita beste senegaldar gehienek ere, bigarren hizkuntza gisa.

Wolof dialektoak geografikoki eta landa eta hiri eremuen artean aldatzen dira. Dakar-wolofera, adibidez, wolofera, frantses eta arabiarren hiri nahasketa da.

Wolof hizkuntza zein kultura izendatzeko ortografia estandarra da: haren aldaerak ouolof frantses zaharrean eta nagusiki wollof, jolof, jollof eta abar gambiarrak dira, gaur egun, Wolof Inperioari edo jollof arrozari erreferentzia egiten diotenak; halaber, Afrikako mendebaldeko arroz plater arrunt bat da. Volof eta olof forma arkaikoak dira.

Uste denez, euskarak woloferatik banana hitza hartu du, gaztelaniaren edo portugesaren bidez. Ingelesez, hitz hartaz gain, nyam ere dute, Karibeko zenbait kreoletan "jatea" esan nahi duena (Seychelleseko kreoleraz ere, nyanm).

Saharaz hegoaldeko Afrikako beste hizkuntzak ez bezala, ez da tonala.

Kokapen geografikoa[2] aldatu

 
Woloferaren hedadura historikoa

Presentzia berezia du Senegalen: bertan hitz egiten diren hogei hizkuntzetatik, seik bakarrik hizkuntza nazionalaren egoera dute, 1968ko uztailaren 24ko 68-871 dekretuaren arabera[3], wolofera, serer, pulaar, diola, mandingo eta soninke hizkuntzak egun ofizialak dira[3]. Alfabeto latinoaz idazten dira.

Senegaldarren % 80k baino apur bat gehiagok lehen edo bigarren hizkuntza gisa erabiltzen du. Ofiziala ez bada, Senegalgo lingua francatzat har daiteke. Egun, oraindik ere frantsesa ofiziala da, bere konstituzioaren lehen artikuluak dioen bezala. Senegalgo biztanleen % 40k (3,2 milioi pertsona inguru) woloferaz hitz egiten du lehen hizkuntza gisa. Beste% 40k bigarren hizkuntzatzat du. Dakar eta Saint-Louis arteko eskualde osoan, eta Kaolackeko mendebaldean eta hego-mendebaldean ere, biztanle gehienek woloferaz  hitz egiten dute. Casamancen eta Senegalgo mendebaldean wolofera erabiltzen da, mandinka eta diolarekin batera. Oro har, ikertzaileek hogei hizkuntza eta etnolinguistika-talde inguru adosten dituzte eta haietatik wolof etnia Senegalgo talde etnikoen % 43,7 da[3]. Wolofaren presentzia handia izan zen, bereziki hirigune nagusietan, Senegalgo independentziatik, hizkuntza nazional nagusi bezala ezartzea ahalbidetu zuena.

Ganbian, populazioaren % 15 inguruk (200.000 pertsona, gutxi gorabehera) lehen hizkuntzatzat du. Hala ere, askoz eragin handiagoa du Banjul hiriburuan duen garrantziagatik, bertan biztaleriaren % 50ek lehen hizkuntza gisa erabiltzen baitu. Serrekundan, Gambiako hiririk handienean, wolof etniako pertsona gutxi batzuk baino ez daude, baina biztanleriaren % 90ek hitz egiten du. Gero eta gehiago, beste jatorri etniko bateko gazteek lehen hizkuntza gisa erabiltzen dute, neurri batean mbalax musikarekin eta Senegalgo herri kulturarekin duen loturagatik. Banjulen eta Serrekundan, lingua frankoaren estatutua lortu du, eta mandinka baino askoz ere mintzatuagoa da. Probintzietan, ordea, mandinka oraindik nagusia da eta hizkuntza ofiziala, ingelesa. Beste hizkuntza batzuek, hala nola mandinkak (biztanleriaren % 40k hitz egiten du), wofak ( % 15ek) eta fulak ( % 15ek), onarpen ofiziala dute, nahiz eta ez diren hezkuntzan erabiltzen.

Mauritanian, biztanleriaren % 7k (185.000 pertsona inguru) woloferaz hitz egiten du. Herrialde horretan, hegoaldeko kostaldeko eskualdeetan bakarrik erabiltzen da. Mauritaniako hizkuntza ofiziala arabiera da eta frantsesa lingua franca da.

Historia aldatu

Mendebaldeko Afrikan wolofera hedatu izana Wolof Inperioa eratzera eraman zuten prozesu historiko eta demografikoekin lotuta egon zen. Datuen arabera, Wolof Inperioak 1350-1890 urteen artean iraun zuen eta Gambia eta Senegalgo zati batzuetan eskumenak izan zituen[4].

XVIII. mendean zehar gertatu ziren europar estatu berrien mundu mailako kolonialismo kanpainak, inperialismoaren ondorioz: Frantziak eta Erresuma Batuak bereziki, Afrika osoan botere komertzial, politiko eta militarra lortu zuten, lurralde guztietan zapalkuntza sistemikoa aplikatuz.[5] Wolof Inperioaren desagerpena batik bat frantses indar kolonizatzaileen eskutik etorri zen, 1870 eta 1890 urteen bitartean. Urte horietan, Senegal estatu bateratua sortu zen [4].

Etekin ekonomikoaz gain, estatu nazioen sen identitarioaren baitan, Villares eta Bahamonde idazleek (2016) El mundo contemporáneo  liburuan adierazten duten bezala, herri-izaerako nazionalismo bat zabaltzea izan zuten helburu, darwinismo sozialaren onarpenetik eratorritako ideologia arrazista batekin batera. Horrek, Europako gobernuen erabakiak erraztu zituen, eta herriak eta kulturak, "hobeak" izateagatik, Europako jarraibideen mende jartzeko ekintza inperialista legitimatu zuen.

"Goi mailako" arrazen betebeharra, ohartu zuen Jules Ferryk 1885ean, "behe mailako arrazak zibilizatzea" da (Villares eta Bahamonde, 2016: 157)[6]

Era horretan, woloferaz mintzatzen zen jendea eta lurraldeak beste hizkuntza eta kultura baten menpe geratu zen.

Wikipediatik itzulita Woloferako gramatika eta lexikologiako lehen lan idatziak XIX. mendearen hasieran garatu zituzten kolonoek. Jean Dard frantseseko irakasleak lehen frantsesa-wolofera hiztegia argitaratu zuen 1825ean, eta ondoren gramatikazko bat hurrengo urtean [7]. Bere asmoa idazkera erraztera bideratuta dago eta hortaz hezitzailea da. Bitartean,  Jacques-François Roger gobernadorearen gramatika liburuak, 1859an argitaratua, lengoaia honen logika sakona harrapatzea izango zuen helburu .Bi lan horiek Wolof gramatikaren azterketan eta hizkuntzaren ezagutzan aldaketak ekarri zuten, hala ere, badira aurreko bilduma lexikoak. John Hill misiolari eskoziarrak, Gorénen 1807an woloferazko lau hiztegi aurkeztu zituen, baina hauek ez zuten sintaxiaren azalpenik ematen 

David Boilat apaiz katoliko frantziar-senegaldarrak, Senegalgo kulturei buruzko lan ilustratu ugariren egileak, 1858an Frantzian ezarri eta sei urtera woloferaren gramatika liburua argitaratu zuen. Senegalera 1852an iritsita, Louis Faidherbe soldadu eta politikari frantziarrak 1.500 hitz inguruko frantses lexikoa argitaratu zuen 1864an, wolof, Soninke eta Fulan itzulpenekin. Saint-Louisen hitz egiten den woloferaren "ez purutasuna" adierazten du. 1943an, Armand-Pierre Angrand politikari senegaldarrak franko-wolof eskuliburu bat argitaratu zuen. Liburu honen helburua ez zen hizkuntzalari baten lana izan behar, baizik eta hizkuntzari buruzko saiakera bat.

Bigarren mundu gerra ostean (1939-1945) gerra hotza bezala ezagutzen dugun garaia, NBEren sorkuntzarekin batera 1945eko apirilean, autodeterminaziorako prozesuak hasteko unea iritzi zitzaion mundu kolonialari, eta Frantziar estatuen menpe zeuden Woloferaz egiten ziren lurraldeek bere prozesuak burutu zituzten, inperialismoaren uztarriaz askatzeko [6]

Askatze prozesu horiek estatu inperialistek sortutako muga artifizialak ere ekarri zituzten; horren ondorioz, herri eta komunitate afrikarren esparru administratiboa banatu zuten. Horrek komunikazioa eta botere harremanak metropoliaren esku utzi bermatu zuen, eta haien hizkuntzetan eragina izan zuen.

Sailkapena aldatu

Wolofera senegaldar hizkuntzetako bat da, mutazio kontsonantea ezaugarri duena. [10] Askotanfula hizkuntzarekin estuki lotua dagoela esaten da Wilsonek (1989) Sapir (1971) lanean hizkuntza atlantikoak sailkatzeko denbora luzez erabili diren datuak oker irakurri zituelako.

Iturrien eta testuinguruaren arabera, aldaera asko daude: Chelofe, Galofe, Guiolof, Gyloffe, Ialofe, Iolof, Jolof, Oulaf, Oulof, Ouoloff, Ouolofs, Valaf, Volof, Walaf, Walof, Wollof, Wolluf, Wolofs, Wolofs, Yaloff, Yolof.

Cheikh Anta Diop, zientzialari senegaldarra eta egiptologoa, walaf hitza erabili zuen woloferaren jatorriari buruzko bere ikerketan. Walaf hitza Wolof hitzaren arbasoa da. Djolof Mbengue, ustez Mandingo jatorrikoa, Wolof herrixkaren sortzailea da. Zenbait wolof talderekin, garai hartan Laf izeneko herrialdean ezarri zen. Wolof hitzean, wa hitzak "bertatik datozenak" esan nahi du, beraz, wa-laf hitzak laf herrialdetik datozenak esan nahi ditu. Azken hau, Waalo erresumarekin, wolof talde etnikoaren jaioterrietako bat da. Ondoren, walaf hitza Wolof hitza bihurtu zen.

Alfabetoa eta ahoskera aldatu

Luzez, wolofera idazteko arabiar alfabetoa erabili zen. Noizbehinka testu erlijiosoetarako erabiltzen bada ere, gaur egun latindar alfabetoa hedatuena da. Horretaz, Cheikh Aliou Ndao idazle senegaldarraren lana aipatze ezinbestekoa da [4]. Beste batzuekin batera eta Senegalgo presidente ohi Abdoulaye Waderen parte hartzearekin, Ndaok 1958an Grenoblen woloferazko lehenengo silabarioa sortu zuen.

Woloferaren transmisio tresnarik garrantzitsua ahozkoa izan arren, ez da bakarra izan, denbora luzez idatzi baita wolofal [1] , izeneko alfabeto arabiarrarekin. Idazkera hori batzuetan testu erlijiosoek erabiltzen zuten[8].

[1] Arabiar alfabetoan ahoskatu ezin diren hitzak woloferaz aritzeko [n] et [p] morabitoek gehitu zituzten eta wolofala sortu[4].

Wolofera 29 letraz osatzen da: 9 bokal eta 20 kontsonante.

Woloferazko hizkiak
A B C D E Ë F G I J K L M N Ñ Ŋ O P Q R S T U W X Y
a b c d e ë f g i j k l m n ñ ŋ o p q r s t u w x y

Woloferaz, bi kontsonante elkarrekin idatziz gero, geminatu egiten dira, hau da, kontsonantea luzatu egiten da ("erabil‿lezake" esatean gertatzen den bezala).

Kontsonanteak:

  Ezpainbikariak Ezpain-
horzkariak
Ezpain-
belareak
Hobikariak Sabaikariak Belare Ubulareak
Leherkariak p (p) b (b)     t (t) d (d) c (c) ɟ (j) k (k) g (g) q (q)
Sudurkariak m (m)     n (n) ɲ (ñ) ŋ (ŋ)  
Aurresudurkarituak m̩b (mb)     n̩t (nt) n̩d (nd) ɲc (nc) ɲɟ (nj) ŋ̍k (nk) ŋ̍g (ng) ɴq (nq)
Dardarkariak       r (r)      
Igurzkariak   f (f)   s (s)   x~χ (x)  
Hurbilkariak     w (w)   j (y)    
Albokari       l (l)      

Woloferak euskarak baino bokal gehiago ditu. Bokal bera birritan idatziz gero, luzatu egiten da.

Adibideak aldatu

Wolofera Euskara
(As)salaamaalekum !
Erantzuna: Maalekum salaam !
Bakea zurekin
Erantzuna: baita zurekin ere
Na nga def ? / Naka nga def ? / Noo def?
Erantzuna: Maa ngi fi rekk
Zelan?
Erantzuna: Ondo
Lu bees ?
Erantzuna: Dara (beesul)
Zer berri?
Erantzuna: Zaharrak berri
Ba beneen (yoon). Ikusi arte
Jërëjëf Eskerrik asko
Waaw Bai
Déedéet Ez
Fan la ... am ? Non dago ...?
Noo tudd(a)* ? / Naka nga tudd(a) ?
Erantzuna: ... laa tudd(a) / Maa ngi tudd(a) ...
Nola duzu izena?
Erantzuna: .... izena dut

Gramatika aldatu

Oro har, woloferazko oinarrizko irizpide gramatikala subjektua + aditza + objektua da, nahiz eta kasu askotan, terminorik markatua esaldi hasieran koka daitekeen[4]. Aditzak ez du inoiz formarik aldatzen: denborak, pertsonak zein numero gramatikalek ez diote eraginik egiten. Hori adierazteko, aditz laguntzaileak daude, izenordain gisan, aditzaren aurrean edo atzean kokatuta.

Ekintzaren aspektua derrigorrezkoa da, ekintza iraganekoa, orainaldikoa edo etorkizunekoa ote den jakiteko.

Kontsonanteak[4] aldatu

Kontsonante zehatzak c, g, j, ŋ, x, q eta y dira.

-  C: euskarazko tx.

-  G: euskal g bezala.

-  J: y bezala, bokal baten ondoren.

-  Ŋ: ingeleseko ng, singing hitzean.

-  X: gipuzkerazko jota da, Jaizkibel hitzean.

-  Q: jotaren ondoko g.

-  Y: euskarazko ll da, llabur hitzean.

 Bokalak[4] aldatu

Bokal zehatzak à, é, ë eta ó dira.

-  À: a ireki eta luzea da.

-  É: e itxia da, a eta e artekoa.

-  Ë: frantsesezko eu soinuaren antzekoa, jeu hitzean.

-  Ó: frantses o itxiaren antzekoa da.

Letra bikoitzak aldatu

Letra guztiak bikoiztu daitezke, hauek salbu: f, q eta v. Bokal bikoitzak hitz luzeak izaten dira. Kontsonante bikoitzak soinu luzekoak dira baita eta hitzaren amaieran aurkitzen ditugunean ere, “a” o “ë” letrak gehituko bagenie bezala ahoskatuko ziren[4].

Azentu-markak aldatu

Tilde irekia a bokaleren gainean jartzen da, soilik a luzea denean eta ondoren bi kontsonante laguntzen dutenean. Azentu itxia soilik e eta o bokalen gainean kokatzen da. Dieresia soilik e bokalaren gainean idazten da, frantsesezko eu (feu hitzean) bezalakoa denean. [4]

Sudur aurreko kontsonantea aldatu

Sudur aurreko kontsonante bezala ulertzen ditugunak mb, mp, nd, ng, nj, nc, nk, nt, nx eta nq dira. Beti elkarrekin ahoskatzen dira, aurreko bokal soinurik gabe: ezpainak /m/ edo /n/ ahoskatzeko moduak jarri behar dira, eta ondoren, hurrengo kontsonantea ahoskatu[4] .

Literatura aldatu

Wolofera idatzien lehen aztarnak oso aintzinakoak dira eta idazkera arabiarraz idatzitako testu erlijiosoak dira, hizkuntzak arabiar munduarekin izan duen loturaren adierazle.

Musika aldatu

Lemzo Diamono talde senegaldarrak, 1990etik 1998ra bitartean jardundakoak, batzuetan wolof hitzak erabiltzen zituen. 1994an Youssou n 'Dour eta Neneh Cherryren 7 Seconds abesti arrakastatsuan entzun dezakegu Woloferaz.

1990eko hamarkadan kaleratutako Les Colocs taldearen Tassez-vous de d 'là abestiak ere wolofa erabiltzen du letretan. Julia Sarr abeslari senegaldarrak wolofez abestu zuen Set Luna diskoan, 2005ean. 2000. eta 2010. urteetan, Latyr Sy abeslari eta perkusionista senegaldarrak hainbat hizkuntzatan abesten du, baita wolofean ere.

Zinema aldatu

Senegalen eta Mauritanian woloferazko filmak egin dira. Ousmane Sembène zuzendariak hainbat filmetan Senegalez hitz egiten du: Emitaa (1971) Bigarren Mundu Gerran frantziarrek senegaldarrei emandako tratamenduaz, eta Faat Kiné 2000. urteko senegaldar gizarteaz.

Deiturak aldatu

Ohikoenak hauek dira: Ndiaye, Diop, Fall, Diagne, Dièye, Diene, Guèye, Mbaye, Thiam, Dieng, Seck, Mbacké, Diakhate, Beye, Mbow edo M 'bow, Li, Samb, Boye, Ndaw edo Ndao, Ndiouck eta Wade. Ehun baino gehiago daude. Patronimikoa ez da inorena, woloferazko esaera ospetsu batek dioen bezala. Gainera, zaila da pertsona baten jatorria bere abizenagatik jakitea. Wolofetatik haratago, Senegalen eta, oro har, azpieskualdean, etnia, gizarte-talde edo klase desberdinetako pertsonek abizen berak erabil ditzakete. Adibidez, Diop bat, Seck bat edo Ndiaye bat Wolof, Sèrere, Hal Pular eta talde etniko hauen barnean jatorri sozial ezberdinetakoak izan daitezke.

Wolofen deitura asko atzerritarrak dira, wolof talde etnikoa, toucouleur talde etnikoa bezala, oso nahasia delako. Wolfen auzo diren talde etnikoetako kideak, peulh, sérère, toucouleur, lébou, maure eta mandingue direnak kasu, asimilatzea oso ohikoa izan da. Familien arabera, fenomenoa gutxi gorabehera zaharra da. Horrek azaltzen du wolofen artean abizen asko daudela.

Erreferentziak aldatu

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-3).
  2. (Frantsesez) Wolof (langue). 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  3. a b c (Frantsesez) Cissé, Mamadou. (2005). Langues, État et société au Sénégal. SudLangues.. Revue électronique internationale de Sciences du langage 5, 99-133 or..
  4. a b c d e f g h i j Ndiaye. (2018). Propuesta de una gramática del wolof para hispanohablantes: análisis y comentario.. .
  5. García Tobón*, Carlos. (2008-12). «2008: International Year of Languages» Signo y Pensamiento 27 (53): 358–368. ISSN 0120-4823. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  6. a b Villares, Ramón.. (2012). El mundo contemporáneo : del siglo XIX al XX. (7Œ ed. rev. y amp. argitaraldia) Taurus ISBN 978-84-306-0074-8. PMC 826444189. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  7. Cornevin, Robert. (1967). «L'œuvre de Bourguignons (Les Javouhey et Jean Dard) au Sénégal et à la Réunion» Outre-Mers. Revue d'histoire 54 (194): 227–246.  doi:10.3406/outre.1967.1451. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  8. (Gaztelaniaz) Nogales. (2006). Los productores de las epopeyas oesteafricanas: los" griot" o los protectores de la memoria. Archivum, 56(56).

Kanpo estekak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.