Vyborg

Errusiako hiria

Vyborg (errusieraz: Выборг, ˈvɨbərk ahoskatua; finlandieraz: Viipuri, ˈʋiːpuri ahoskatua;[1] suedieraz: Viborg, ˈviːbɔrj ahoskatua; alemanez: Wiborg, ˈviːbɔɐ̯k ahoskatua; estonieraz: Viiburi, ˈʋiːpuri ahoskatua) Errusiako hiri bat da, Kareliako istmoan kokatua, San Petersburgotik 138 km ipar-mendebaldera eta Finlandiako mugatik 38 kilometrotara. Administratiboki, Leningradeko oblastari dagokio.

Vyborg
Выборг
hiri/herria
Vyborg June2012 View from Olaf Tower 06.jpg
Vyborgen ikuspegia gazteluko dorretikCommons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Vyborg.svg Coat of Arms of Vyborg (Leningrad oblast).png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Leningrad oblasta
Municipal district[[d:Special:EntityPage/Q7677|{{{2}}}
Urban settlement in Russia[[d:Special:EntityPage/Q27590334|{{{2}}}
Izen ofiziala Выборг
Вііпуры
Вііпуры
Vîborg
Viipuri
Vîborg
Viipuri
Vîborg
Viborg
Выборг
Виипури
Выборг
Виипури
Jatorrizko izena Выборг
Posta kodea 188800–188811
Geografia
Koordenatuak 60° 42′ 33″ N, 28° 44′ 39″ E / 60.7092°N,28.7442°E / 60.7092; 28.7442Koordenatuak: 60° 42′ 33″ N, 28° 44′ 39″ E / 60.7092°N,28.7442°E / 60.7092; 28.7442
Azalera 102 km²
Altuera 3 m
Demografia
Biztanleria 78.457 (2017)
Red Arrow Down.svg0 (2018ko urtarrilaren 1a)/(2017)
Dentsitatea 783,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1293 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia 81378
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Ramla, Bodø, Lappeenranta, Changzhou, Imatra, Hamina (en) Itzuli, Greifswald, Stirling, Jiaxing eta Rechitsa (en) Itzuli
city.vbg.ru

Mundu eslaviarrak eta mundu eskandinaviarrak bat egiten duten tokian kokatuta dago, eta batetik bestera aldatu da zenbait aldiz historian zehar. Azkena Bigarren Mundu Gerran izan zen: Sobietar Batasunak Finlandiari kendu zion.

Vyborgeko jarduera ekonomiko nagusia papergintza da. Bestalde, zerbitzu-hiria ere bada, batez ere finlandiar askok Vyborgera jotzen dutelako erosketak egitera (edari alkoholdunak, besteak beste).

Vyborgeko monumentu nagusia gaztelua da, Suediak eraikia XIII. mendean eta Errusiak berreraikia 1891-1894 bitartean.

Vyborgeko liburutegia Alvar Aalto finlandiar arkitektoak egin zuen, eta arkitektura modernoaren erreferente garrantzitsuetako bat da.

HistoriaAldatu

Populazioaren lehen kokagune ezagunak XII. mendekoak dira, Vuoksi ibaiaren ertzean kareliarrak kokatu zirenekoak. 1293an, Suediak Karelia bereganatu ondoren, Torgils Knutsson-ek gotorleku bat eraiki zuen, eta, berarekin batera, hiria fundatu.

1710ean Petri I.a Errusiakoak gotorlekua bereganatu zuen, eta Vyborg Errusiaren mende gelditu zen. Errusiak Finlandia bereganatu zuenean 1808-1809an, Viborg Finlandiako Dukerri Handiaren mende gelditu zen, baina Errusiako Inperioan.

1918an Finlandiak independentzia lortu zuen, eta Viborg hiriak, ofizialki, Viipuri izena hartu zuen 22 urtez, 1940an Errusiak berriro ere bereganatu zuen arte. Eta hala gelditu zen gerra ondoren ere. Ordura arte, Viipuri Finlandiako bigarren hiririk handiena zen.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Vyborg)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 6.5 10.0 13.8 22.1 29.0 32.9 34.6 33.4 27.2 19.0 11.1 8.4 34.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -4.0 -4.1 0.5 7.2 14.7 19.2 22.3 20.2 14.3 7.9 1.7 -2.1 8.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.7 -7.3 -3.0 3.0 10.2 15.0 18.2 16.3 10.9 5.5 -0.4 -4.5 4.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.5 -10.5 -6.4 -0.5 5.9 11.1 14.3 12.7 7.9 3.2 -2.3 -7.1 1.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -36.8 -34.0 -29.0 -20.0 -5.0 0.0 5.8 0.0 -4.0 -11.4 -19.8 -34.0 -36.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 36 40 31 40 63 65 82 68 76 67 61 677
Euri egunak (≥ 1 mm) 6 5 7 10 14 15 15 15 17 17 13 9 143
Iturria: Pogoda.ru.net[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Wuorinen, John H.. (1948). Finland and World War II, 1939-1944. New York: Roland Press, 172 or..
  2. Weather and Climate-The Climate of Vyborg. . Noiz kontsultatua: 4 August 2012.

Kanpo estekakAldatu