Jorubera[1] (joruberaz èdè Yorùbá, hitzez hitz «joruba hizkuntza») Mendebaldeko Afrikako Niger-Kongo familiako hizkuntza bat da. Joruba etniako jendeek hitz egiten dute, Joruba Herrian bereziki. Nigeria osorako onarpen ofiziala duten hizkuntzetako bat da, jorubak estatu horretako biztanleen % 21 inguru baitira. Mendebalderago, Benin eta Togo estatuetan ere mintzatua da.

Jorubera
Èdè Yorùbá — Yorùbá
Datu orokorrak
Lurralde eremuaNigeria, Togo, Benin.
Hiztunak25 milioi
EskualdeaAfrikako Mendebaldea
AraugileaEz dago
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Volta–Congo (en) Itzuli
Benue–Congo (en) Itzuli
Defoid (en) Itzuli
Yoruboid (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza isolatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1yo
ISO 639-2yor
ISO 639-3yor
Ethnologueyor
Glottologyoru1245
Wikipediayo
ASCL9212
IETFyo

Dialektoak aldatu

Joruberaren continuum dialektalean, hainbat dialekto daude. Joruba Herriko Nigeriako aldean, dialekto nagusiak hiru dira:

  • Ipar-mendebaldeko jorubera: Abẹokuta, Ibadan, Ọyọ, Ọgun eta Lagos eskualdeak.
  • Erdialdeko jorubera: Igbomina, Ifẹ, Ekiti, Iworoko Ekiti, Akurẹ, Ẹfọn, eta Ijẹbu.
  • Hegoaldeko jorubera: Okitipupa, Ondo, Ọwọ, Ikare, Sagamu eta Ijẹbuko alde batzuk.

Eredu batua aldatu

Jorubera batua eskoletan irakasten duten eta literaturan eta hedabideetan erabiltzen duten eredu idatzia, batua edo estandarra da. 1850eko hamarkadan sortu zuen Samuel A. Crowther apezpikuak, gramatika bat eta Bibliaren itzulpena egiteaz batera. Nagusiki, Oyo eta Ibadango aldaeretan oinarrituta dago, beste dialekto batzuetatik ere hainbat osagai hartu dituen arren.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 53. araua (Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak).

Kanpo estekak aldatu