PISA txostena
PISA txostena edo Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programa, maiz ingelesezko PISA akronimoarekin ezagunagoa (ingelesez: PISA:Programme for International Student Assessment), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA-OCDE) egiten duen ikerketa multzo bat da eta horren helburua estatuen hezkuntza sistemen eraginkortasuna neurtzea da. Inkestak hiru urtean behin egiten dira eta 15 urteko gaztetxoak hartzen ditu helburu. ELGAko 34 herrialde kidek parte hartzen dute eta baita ere bazkide diren beste batzuk ere. Denen artean "PISA sailkapena" delakoa osatzen dute.[1]
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA-OCDE) izeneko erakundeak ordaintzen ditu ikerketak eta helburua estatuen hezkuntza sistemen eraginkortasuna neurtzea da. ELGAren PISA proiektua nazioarteko ebaluazio estandarizatua da, 15 urteko ikasleei egiten zaiena. 2000. urtean, 32 estatuk hartu zuten parte; 41ek, 2003an; 57k, 2006an; eta 2009an, 63 estatuk. Eta kopurua goraka joan da azken urte hauetan. 2018. urtean munduko 80 estatuk hartuko zuten parte[2] eta horietatik 35 ELGA-OCDEkoak.
Aldez aurretik, ikerlariek emaitza hobeak espero izaten dituzte herrialde aberatsenen hezkuntza sistemetan herri pobreetan baino; baina gero, egindako ikerketek erakutsi ohi dute faktore asko daudela nahasita, emaitza onak edo txarrak azaltzerakoan. PISA ikerketaren helburua da faktore horiek identifikatzea, hezkuntza sistemetan hobekuntzak proposatzeko.
Nolakoak dira probak
aldatu- Probak hiru urtean behin egiten dira: 2015, 2018, 2021... Ikasleek udaberrian egiten dituzte azterketak.
- Proben emaitza, PISA txostena, azterketak egin eta handik bi urtetara argitaratzen dira. Abenduan. 2017, 2020, 2023...
- Hiru arlotan ebaluatzen da ikasleen errendimendua: Irakurketa, Matematika, eta Zientziak.
- Proba guztiak egiteko lau bat ordu behar izaten dira. Erresistentzia proba ere bada.
- 2015etik aurrera, ordenagailuak erabiltzen dira proba guztietan. Aztertzaileek eramaten dituzte ordenagailuak eta beharrezkoa den softwarea. Zeharka bada ere, beraz, gaitasun digitala ere neurtzen da.
- Hizkuntza ofizial bat baino gehiago dauden tokietan, ikasleek aukeratu behar izaten dute beraientzat ohikoena den hizkuntza, beraien lehen hizkuntza ahal bada.
- Proba ez dute 15 urteko ikasle guztiek egiten; ondo hautatutako lagin edo multzo batek bakarrik egiten du.
Irakurmena
aldatuKomunikatzeko gaitasunaren parte inportantea da irakurmena. Irakurleak irakurritakoa ulertu behar du eta ulertu duela frogatu. Egiten diren galderak mota askotakoak dira. Galdera batzuen erantzuna testuan bertan dago, begi-bistakoa izaten da. Beste batzuetan, ordea, irakurleak dedukzioen bidez jakin behar izaten du erantzun zuzena zein den.
- Kontsigna da ariketa ikaslearen lehen hizkuntzan egitea. Edo, besterik ezean, lekuan lekuko hizkuntza ofizial batean, ikaslearentzat ohikoenean.
- 2018. urtean irakurmena izango da gehien ikertuko den alorra.
Matematika
aldatuEguneroko bizitzari lotutako problema matematiko arruntak ebatzi behar izaten dira. Ez dira formula matematiko bitxiak buruz ikasi behar. Problema logiko-matematikoekin ohituta eta trebatuta egon behar da emaitza onak lortzeko.
Zientziak
aldatuEgunerokotasunean sor daitezkeen problema batzuk konpondu edo ebatzi behar izaten dira, zientzia-metodologia erabiliz eta ezagupen zientifikoetan oinarrituz.
Zer ebaluatzen da
aldatuKonpetentziak ebaluatzen dira, ez ikasitako edukiak bakarrik.
Emaitzak
aldatu2015eko emaitzak
aldatu2018ko emaitzak
aldatu2018ko emaitzak 2020an argitaratu ziren.[3]
Kritikak, Iruzkinak
aldatuFrantzian, APMEPek (irakaskuntza publikoko matematika-irakasleen elkartea), matematika-probetan Finlandiako ikasleek egindako jarduera onenak azpimarratuz, irakaskuntza frantsesaren arteko aldea azpimarratzen du, "abstrakziorako, sinbolizaziorako eta zorroztasunerako sarbidea" garatzeaz arduratzen baita, eta matematika erreala eta egoera zehatzak irakasteaz, benetako eremura egokitzeaz eta beste hezkuntza-sistema batzuetara eragiteaz ere arduratzen dela.
Kritika batzuen arabera, sistema finlandiarraren nagusitasuna erlatibizatu egiten da. Adibidez, batzuek aurreratu dute finlandiar hizkuntzak garrantzi handia duela Finlandia 24ren arrakastan.[4]
Zenbait behatzailek azpimarratu zuten Pisa ikuspegiak, faktikoa eta objektiboa izanik, ikuspegi utilitaristara eta funts kapitalistara eramaten duela "eraginkortasun" zifratua maximizatu nahi den irakaskuntzaren ikuspegia. Emaitza horiek erabiltzeak hezkuntzari buruzko eztabaidak despolitizatzea ekarriko luke, itxuraz behintzat; izan ere, gizarte-taldeek eta nazioarteko erakundeek zuzeneko interesa dute ikuspegi horiek sustatzeko (New Public Management-en olatuan sartzen dira). Beste espezialista batzuek ikuspegi hori argitzen dute, eta adierazten dute Pisaren emaitzak, azkenean, herrialde bakoitzeko eztabaida politikoetan berrinterpretatzen direla, non aktoreek nazioarteko konparazioak erabiltzen baitituzte beren posizioa indartzeko. Nabarmena da, adibidez, Pisa 2000 eta 2003ren emaitzek eztabaida handiak eragin zituztela Japonian, eta oso gutxi Erresuma Batuan; emaitzak, aldiz, askoz hobeak izan ziren lehen herrialdean 22. urtean baino.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «About PISA» www.oecd.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ PISA 2018 results (Volume V) : effective policies, successful schools.. 2020 ISBN 978-92-64-37789-9. PMC 1231714949. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Publications - PISA» www.oecd.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Frantsesez) «Les Français et les mathématiques - Un regard sociologique sur les indicateurs du niveau des élèves comme instrument de gouvernance des systèmes éducatifs» Variances 2022-06-16 (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- ↑ (Frantsesez) Antoine Bodin, 2005 [archive.. ].
Bibliografia
aldatu- Popkewitz, Thomas S. (2013). «PISA: números, estandarización de la conducta y la alquimia de las materias escolares». Profesorado. Revista de Currículum y Formación de Profesorado 17 (2). ISSN 1138-414X.
- Rindermann, Heiner (2007). «The g-factor of international cognitive ability comparisons: the homogeneity of results in PISA, TIMSS, PIRLS and IQ-tests across nations». European Journal of Personality (en inglés) 21 (5): 667-706. ISSN 1099-0984. doi:10.1002/per.634.