Ukrainera[1][2] Ukrainan hitz egiten den ipar-mendebaldeko eslaviar hizkuntza da, eta 40 milioi hiztun baino gehiago ditu.

Ukrainera
українська мова
Datu orokorrak
Lurralde eremuaUkraina
Hiztunak42-47 milioi
Rankinga26.a
Ofizialtasuna Ukraina
 Transnistria (Moldavia)
EskualdeaEuropako ekialdea
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaUkrainako Zientzien Akademia Nazionala
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
balto-eslaviar hizkuntzak
Eslaviar hizkuntzak
Ekialdeko eslaviar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, hizkuntza sintetikoa, hizkuntza fusionatzailea, nominatibo-akusatibo hizkuntza, pro-drop language (en) Itzuli eta ordena libreko hizkuntza
Denbora gramatikalaklehenaldia, orainaldia, geroaldia eta pluperfect (en) Itzuli
Modu gramatikalakindikatiboa, agintera, optative (en) Itzuli eta baldintzazko modua
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, lokatiboa eta bokatiboa
Alfabetoaalfabeto zirilikoa eta latindar alfabetoa
AurrekariaRuteniera eta West Russian Chancery (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1uk
ISO 639-2ukr
ISO 639-3ukr
Ethnologueukr
Glottologukra1253
Wikipediauk
Linguasphere53-AAA-ed
ASCL3403
IETFuk
Ukrainera

Historia laburra

aldatu
 
2001eko erroldaren arabera, hiztun gehienak herrialdeko ipar eta mendebaldean bizi dira.

Antzinako ekialdeko eslaviera Erdi-Aroan bitan banatu zen: batetik, ipar-ekialdekoa (Novgorod eta Moskukoa) gaurko errusiera bihurtu zena; bestetik, hego-mendebalekoa, Polonia eta Lituaniara lotua, gaurko bi hizkuntza eman zituena: bielorrusiera eta ukrainera.

Errusiako Inperioaren garaian, ukrainera bigarren hizkuntzarik mintzatuena zen; hala ere, ez zen ofizialki erabilia, baztertua baizik (errusiera txikia deitzen zioten). Bestela, Sobiet Batasunaren lehen urteetan, 1921etik 1932ra tolerantziaren politika eta hizkuntzaren hedapenaren aldekoa egon zen. Hortik aurrera eta 1957 arte, hala ere, jazarpena eta errusieraren inposatzea jasan behar izan zuten hiztunek. Nikita Khrustxev ukrainarraren agintaldian, 1960ko hamarkadaren hasieran, ukrainerazko hiztunek berriro ere babesa izan zuten, bai eta hurrengo urteetan Petro Xelestekin ere. 1980ko hamarkadan, aldiz, Volodimir Stxerbitskirekin errepresiora lerratu zen, Mikhail Gorbatxoven erreformak iritsi ziren arte. Azkenik, 1991tik aurrera eta independentzia lortu ondoren, hizkuntzaren ofizialtasuna erdietsi zuten hiritarrek.

Dialektoak

aldatu
 
Ukraineraren dialektoak (2005).      Iparraldekoa     Hego-ekialdekoa     Hego-mendebalekoa

Hiru dialekto nagusi daude:

- Iparraldekoa, Ukrainako iparraldean, eta Bielorrusia eta Poloniako mugaldeak

- Hego-ekialdekoa (hizkuntza ofizialaren iturri nagusia) Errusiako eskualde batzuetara zabaldua

- Hego-mendebalekoa (batzuek Karpatoetako rusynera berezko hizkuntza dela uste dute)

Alfabetoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Alfabeto ziriliko»

Ukrainar alfabetoa:

А а /a/

Б б /b/

В в /v/

Г г /h/

Ґ ґ /g/

Д д /d/

Е е /e/

Є є /je/

Ж ж /ʒ/

З з /z/

И и /ȳ/

І і /i/

Ї ї /ji/

Й й /i/ laburra

К к /k/

Л л /l/

М м /m/

Н н /n/

О о /o/

П п /p/

Р р /r/

С с /s/

Т т /t/

У у /u/

Ф ф /f/

Х х /x/

Ц ц /ts/

Ч ч /tʃ/

Ш ш /ʃ/

Щ щ /ʃtʃ/

Ь ь /'/

Ю ю /ju/

Я я /ja/

Historian erabiliak:

Ъ ъ /ɤ/

Ѣ ѣ /ii/

Transliterazio sistema

aldatu

Euskaltzaindiak 156. arauan[3] alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema arautua ematen du. Hona ukrainerari dagokion taula:


Ukrainerazko alfabeto zirilikoa Transliterazioa
Larri Xehe ital. izena soinua (NAF)
А а а A /a/
Б б б be /b/
В в в ve /v/
Г г г he /ɦ/
Ґ ґ ґ ge /g/
Д д д de /d/
Е е е e /ɛ/
Є є є je /jɛ/
Ж ж ж zhe /ʒ/[4]
З з з ze /z/
И и и i (y) /ɪ/
I i i i /i/
Ї ї ї ï (ji) /ji/
Й й й jot /j/
К к к ka /k/
Л л л el /l/
М м м em /m/
Н н н en /n/
О о о o /o/
П п п pe /p/
Р р р er /r/
С с с es /s/
Т т т te /t/
У у у u /u/
Ф ф ф ef /f/
Х х х kha /x/
Ц ц ц tse /ʦ/
Ч ч ч txe /ʨ/
Ш ш ш xa /ʂ/
Щ щ щ stxa /ɕː/
Ь ь ь ikur leuna /◌ʲ/
apostrof /◌ʲ/
Ю ю ю ju /ju/
Я я я ja /ja/
euskara ISO ingelesa frantsesa gazt.
a a a a a
b b b b b
v v v v v
h h h h h
g g g g g
d d d d d
e, je, ie[5] e e, ye e, ie, ïe, é ye, ie, e
je, ie[6] ê ye, ie ie ye, ie
zh[7] ž zh j zh
z z z z z
y i y y y
i i i i i
i, ji[8] ї i, yi ї, yi i, yi
(), j, i[9] j i —, ï i
k k k k k
l l l l l
m m m m m
n n n n / -ne[10] n
o o o o o
p p p p p
r r r r r
s s s s, ss s
t t t t t
u u u ou u
f f f f f
kh[7] h kh kh j
ts[7] c ts ts ts
tx[7] č ch tch ch
x[7] š sh ch sh
stx šč / ŝ shch chtch shch
[11] — / '
[11]
iu, ju[6] ju / û yu ou, ïou, iou yu, iu
ia, ja[6] ja / â ya a, ia, ïa, ya ya, iu

Erabilera

aldatu

2001

Literatura

aldatu
 
Xevtxenkoren autoerretratua.

Erreferentziak

aldatu
  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
  3. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
  4. ahoskatzen da mendebaldeko bizkaieraz jakin bezala edo frantsesez jupe bezala
  5. Hitz hasieran J gehitu, bokal ondoren tokatzen bada I gehitu
  6. a b c Hitz hasieran J-rekin, gainerakoan I-rekin
  7. a b c d e Bikoiztua badago, bakundu daiteke, hala nola Запоріжжя →Zaporizhia, eta ez derrigor Zaporizhzhia
  8. Hitz hasieran ji, gainerakoan i
  9. ez da transkribatzen <ий> edo <ый> amaieretan; hitz hasieran J eta gainerakoan I (i)
  10. hitz amaieran -ne
  11. a b Ez da transkribatzen.

Kanpo estekak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.